Izpegiko lepoa, Erratzu eta Baigorri artean
Izpegiko lepoan (690m) "Benta Izpegi" eta bere uzenagaz akordaten ez nazen beste benta bat dagoz inte. Sarri iyoten da herri parajetako jendea bertatik dagozen bistetaz gozatzera. Bizikletan iyotzen direnak ere badagoz, (Erratzutik 6km bastante eroangarrik). Bistetaz aparte, mendi ibilbide askoren urteera puntua da, bai alde batera zein bestera. Ekialderantza, Bentaren atzeko partetik, Baztango mendi ikusgarrienerantza yon geinke, Autza 1.306 metrogaz. Ostantzien beste alderantza, Baigorritar lurretara sartuz goaz. Buztanzelaiko lepoak bereizten ditu Baigorri eta Baztango dermioak.
Buztanzelaiko lepoan, haitzean paraturiko plaka
Gure gaurko helburua, Izpegitik mendebalderantza iyotea zen Iparlako kaskoaren ingerurantza. Liburuan ikusita, oso ibilbide erakargarria zen, bidean Iparlaraino, beste bost gailur ingeru zapaltzen ebezelako. Azkenean, denbore kontuengatik, ezin izen gara Bidarrai (Be. N) herriaren ganean dauen mendiraino yon, halan da bere, ondoko gailur honek zapaltzeko aukerea eukin dogun sekulako eguraldi ederragaz gozatuz: Untxide (823m), Ttutturruko kaskoa (839m), Aintziaga (905m), Lauordena (1.029m) eta Astate (1.022m).
Izpegitik parajeago dauzenak Untxide (edota Kuarteleko kaskoa geituta ze ez orrenbeste denporea, aduana egoan inte Izpegin eta mendia bertotik oso paraje egoan) eta Ttutturruko kaskoa direz. Lepoaren mendebaldera sortzen den itxura zorrotzeko mendizerraren bi muturrak direz, parajekoa Untxide eta á asagokoa Ttutturru.
IYOERAK DATUK:
URTEERA PUNTUA: Izpegiko lepora aiegateko, Hegoaldetik Elizondotik segitzen dugu 121 nazionaletik eta Ordokiko kurtzean, Erratzurako bidea koixuten dogu eta bertatik, kanpiñerantza errepideak koixuten dogu Baigorrirantza. Iparraldetik, Garazitik Baigorrirako bidea koixuten dozu Anauzetik. Baigorrin, frontoia igaro, zubia, eta turismo bulego aurretik errepidea urteten da Izpegiko leporantza.
DESNIBELA: Izpegiko Lepoa: 690m
Untxide: 823m
Ttutturruko lepoa: 839m
TOTALERA: 150 metro
DENBOREAK: Izpegi - Untxide : 15min
Untxide - Ttutturru: 25min
ZAILTASUNA: Hutsa, ez deko zailtasunik. Puntu bakarra apur bet adi ibili ber doguna, Ttutturruko kaskora heldu baino lelauko metroak, irristakorrak izen leitikez.
DESKRIBAPENA:
Goizeko 10ak aldera urten gara kotxetik, hankak luzetu, ingerura beitu eta botak imiñi doguz.Urriaren erdialdean gagozen lez, Usoak igaro iten dire Auñamendietako lepotati, eta Usoekaz batera, Ehiztariak. Ibilbide oson aitu doguz 5-6 minutuero tiroren bat. Bentaren aurrekaldean dauen bidexkatik hasten gara gorantza, aldats gogorrean.
Untxide Bide hasikeratik
Bidea oso markaturik dau hasikeratik. Izen lei momentu batzutan arrastoa ondo markaturik ez egotea, halan da bere, GR11-ren arratsoak dagoz (Gorri eta zurik). Bide hasikeratik ikusgai dekogu eguneko lelengo gailurra.
Untxide gailurretik oso paraje. Urrunean, Iparlako kaskoaUntxide Gailurre (823m) / ezker-eskoi: Lauordena, Ttutturruko kaskoa, Aintziaga
Bi mendi hauen artean, itxura zorrotzeko mendizerra. Baztan aldera, lantzar suabeak eta Baigorri aldera, amildegia. Ttutturruko kaskora hurbiltzeko, ertzetik jeitsi ber gara eta GR-ko markak segidu ber doguz, gailurraren oinarrira heldu arte. Berton, GR-a alde batera utzi, eta haitzetara goaz.
Gailurreko haitzetara hurbiltzen
Kontu apur bategaz ibil ber gara haitza bustita badauen, ze irristakorra da goroldioa dekolako. Oso leku gerizpetsua ei da.
Tutturruko kaskoa 839m/ Urrunean, Autza 1.306m
Lauordena, beherago, Buztanzelaiko lepoa
Baigorri eta Irulegiko lurrak ondiño lainotan
No hay comentarios:
Publicar un comentario