2011/10/19

Arbailako mendi ahaztuak

Zuberoan, bada Arbaila uzeneko mendi multzo apal eta ezezaguna. Apal eta ezezagun badan bere, Euskal Herriko mendi ingeru basatiena da seguru asko. Zuberoako lurraldea, 3 eskualde nagusiten dau banatuta; Arbaila, Basabürüa eta Pettara.

Urdin argia: Arbaila Ttipia / Urdin iluna: Arbaila haundia

Pettara, Arbailaren Iparraldean kokatzen den lur eremua da, bere dermioetan, apenas bortürik (Mendirik) ez dauena. Ostantzien, hegoaldean, Basabürüa dau inte, Larraine eta Santa Grazitik Barkoxeraino doana Atharratze Ligi eta Iruriko lurrak bilduta.

Zuberoako udalerriak
Arbailako eskualdean, Muskildi, Mendikota, Altzürükü, Garindaine, Gotaine,... beste herri batzuk osatzen dabe. Mendebaldean, Behe Nafarroako lurrekaz egiten daure muga, Oskazeko lepotik, Pagolako udalerritik. Hain gertua da haien harremana Behe Nafarroarekin, "Zuberoako Manexak" edota "Behe Nafarroako Xiberutarak" direla diñoela. Baina hori bakarrik pasten da Arbaila Ttipiko udalerrietan (Pagola eta Mendikotan kasu).

Euskara edo Eskuara, oso bizia dagoen Euskal Herriko eskualdea da, %90ak ezagutzen dau eta.

Mendiengan zentratuz, Zuberoako mendiak goi pirinioetara lotzen doguz gienetan: Lartxela, Auñamendi, Laküra, Binbaleta, Ori... baina badago mendikate ezezagunago bat Zuberoan, oso basati mantentzen dena, duda barik Euskal Herriko basatiena.

Lekunberritik (Beh. Na), Arbailako mendiak

Berez, Arbailako mendikatea, Zuberoa eta Behe Nafarroako muga arteko mendi multzoa da.  6.850 Ha-z osatua, eta 600 metro eta 1.286metro arteko altuereak dekozenak. Punturik garaiena, Hauskoa edo Azkonobi mendia da, 1.286metrogaz, Behorlegiko herri Baxe Nafarraren gainean altxatzen dena. Zuberoako lurraldean, Etxekortea mendia dekogu 1.206metrogaz. Berton, Biduze erreka jaio iten da.
Arbailako mendi ezagunenetarikoa Behorlegi da, Landerretik paraje dauen mendi ikusgarria.
Behorlegi mendia, eta beran oinetan, izen berdineko herria

Mendi ingeruko gainazal gehiena arbolez estalia dau, "Arbailako Oihana" osatuz. Bataz bere, Pagoak edo Bagoak dire nagusi. 800 metrotatik gora, oihana amaitu eta belardiak dire nagusi. 

Arbailako ingeruan hamaika dira kondaira eta mitoak. Ahüzki bortüan, Azalegiko ziloan, herensügea bazen.Bere Hatsak baliatürik, animaliak erakarri eta jan egiten zitian. Heien artian, baziren erakarritako pertsonak ere. Altzaiko gazte bat biziki hasarre baitzen, Herensugea pozoindu zian eta sutan jarriki herensügea, Itsasoalat abiatürik, Arbailako arbolen punttak moztü zitüen haserre bizian zelarik.

Behorlegiko mendian lamiak egoazala bere diño kondaira batek. Euskal Herriko mitologiaren agerpena oso aberatsa da ingeru hontan.

Mendi ezagunenak honek direz: : Hauskoa (1268 m), Behorlegi (1265 m), Bohorkortia (1214 m), Etxekortia (1206 m), Zaboze (1178 m), Beltxu (1129 m) eta Belhigaina (1072 m).

hemendik, deia luzatzen dugu ingeru eder hau ezagutzeko. Gerturatzeko, Garazitik Maulera doan errepidea hartuta, Oskaxeko lepoan irten eta hegoalderantza abiatza gomendatzen da: Pagola, Mendikota, Altzürükü, ... Oso ingeru euskaldun, garbi eta oraindik ere turismotik asau dauena.

No hay comentarios: