2011/10/18

Aintziaga 905m eta Lauordena 1.029m

Aintziaga eta Lauordena mendiak, Iparlako mendi multzoko bi mendi dira, bata besteagaz aurre aurrez dagozanak. Mendi buelta Izpegiko lepoan hasi gendun. Hasikerako asmoa Iparla mendiraino ibilten yotea zan, baie denpore faltagatik, Astateraino yon gintzen. Ibileraren 1.partea akabadu ostean (Untxide eta Ttutturruko kaskoa iyota), bigarren parteari ekin geuntson: Aintziaga eta Lauordena.

Izpegiko lepoa, Erratzu eta Baigorri lotzen ditu

Izpegiko lepoan (690m) "Benta Izpegi" eta bere uzenagaz akordaten ez nazen beste benta bat dagoz inte. Sarri iyoten da herri parajetako jendea bertatik dagozen bistetaz gozatzera. Bizikletan iyotzen direnak ere badagoz, (Erratzutik 6km bastante eroangarrik). Bistetaz aparte, mendi ibilbide askoren urteera puntua da, bai alde batera zein bestera. Ekialderantza, Bentaren atzeko partetik, Baztango mendi ikusgarrienerantza yon geinke, Autza 1.306 metrogaz. Ostantzien beste alderantza, Baigorritar lurretara sartuz goaz. Buztanzelaiko lepoak bereizten ditu Baigorri eta Baztango dermioak.

Buztanzelaiko lepoan, haitzean paraturiko plaka


Gure gaurko helburua, Izpegitik mendebalderantza iyotea zen Iparlako kaskoaren ingerurantza. Liburuan ikusita, oso ibilbide erakargarria zen, bidean Iparlaraino, beste bost gailur ingeru zapaltzen ebezelako. Azkenean, denbore kontuengatik, ezin izen gara Bidarrai (Be. N) herriaren ganean dauen mendiraino yon, halan da bere, ondoko gailur honek zapaltzeko aukerea eukin dogun sekulako eguraldi ederragaz gozatuz: Untxide (823m), Ttutturruko kaskoa (839m), Aintziaga (905m), Lauordena (1.029m) eta Astate (1.022m).


Iyotako mendik


Urrengo helburuk
IYOERAK DATUK:

URTEERA PUNTUA: Izpegiko lepora aiegateko, Hegoaldetik Elizondotik segitzen dugu 121 nazionaletik eta Ordokiko kurtzean, Erratzurako bidea koixuten dogu eta bertatik, kanpiñerantza errepideak koixuten dogu Baigorrirantza. Iparraldetik, Garazitik Baigorrirako bidea koixuten dozu Anauzetik. Baigorrin, frontoia igaro, zubia, eta turismo bulego aurretik errepidea urteten da Izpegiko leporantza.




DESNIBELAK:
                       Izpegiko Lepoa: 690m
                       Lauordena: 1.029m
                      Totalera: 339m
 
DENBOREAK: Izpegi - Ttutturruko kaskora: 40min
                          Ttutturruko Kaskoa - Buztanzelai: 15min
                           Buztanzelai - Aintziaga: 5min
                           Aintziaga - Lauordena: 20min
 
ZAILTASUNA: ez deko ezelango zailtasunik
 
DESKRIBAPENA:
Ttutturruko kaskoa atzean itzite, GR-ko marka gorri ta zuriak segiduz, pago batzuetara bajaten gara. Berton, Pago dozena bat dagoz eta bide oso markatua segiduz buztanzelaiko lepora goz.



Atzera begiratzen dogu : Autza urrunean, Izpegi eta paraje Untxide eta Ttutturruko kaskoa
Pagoak igaro ta gitxira, belarretatik Buztanzelaiko leporantza goz. Bertati, oso paraje dekoguz bi mendik, Aintziaga eta Lauordena.
                                                         Onddo bat Pagaditik gertu
 Buztanzelaiko leporantza goiez

Belarretati oso azkar lortzen dogu aldatsa igo eta Buztanzelaiko lepoa baino lelau dauzen hiruzpa lau pago igarotzen doguz. Pagoa ez denean, iratxea dekogu lanztarretan. Udagoienean  gagozenez sartunde, marroiak dagoz, erreak. Oso ingeru humela dan lez, oso errez urteten direz onddo eta perretxikok.

Pagoak igarota Buztanzelai eta Lauordena 1.029m
Goiko irudia ikus lei Laurdena, eta haren atzeko partean, Astate dau, eguneko akaberako mendi izengo dana.
Aintziaga gailurrera iyoten
Aurreko argazkiko lekutik, eskoietako lantzarretati gora inte Aintziagako gailurrera aiegaten gara di da batian.
                                     Artzaina artaldia zainten ikusi gendun Lauordenako maldan.
Aintziaga gailurretik Astate eta Tutulia mendiak.
Aintziaga gailurrean. Atzean Baigorriko lurrak
Aintziaga gailurretik, bista ederrak ditugu Behe Nafarroarantza. Halan da bere, Bista hobeagoa eukiko ditugu Astatetik edota Lauordenatik. 3minutuko jeitsiera inte Buztanzeilako lepora aiegatuko gara.

Baigorri
Lauordena
Gailurrera igoteko, aldats gogorra igaro ber dogu. 20 minutuz izerdi apur bet bota ta gero, bista ederreko gailurrera aiegatuko gara.
                                                         Lauordenako gailurra
Hameti dekoguzen bista ederrak direz. Batetik ekialdera, Pirinioak urrunean, mendebaldera, Gorramedi eta hirubelakaskoa, iparrera Iparla eta hegoaldera Erratzu eta Elizondo.

No hay comentarios: