2011/10/19

Astate 1.022m

Astate mendia (1.022m), Iparlako mendi multzoan inte dauen mendi da, Behe Nafarroan. Iparlako mendi multzoko mendi batzuk Nafarroako lurraldean dagoz inte, Ttutturruko kaskoa esaterako, baie Astate, Baigorri eta Baigorri artean altxatzen dan mendia da, Tutulia eta Lauordena mendien artian.
Mendikat.net web-tik koixutako mapa
Astate mendiari bere, Ubeda geituten dautze. Urdotze herritik iyo lei, baita Baigorritik. Bietatik egin berko denporea, 2h30min-takoa da. Geuk ordea, Izpegiko lepotik urten gintzen. Nahiz eta hasikerako helburua Izpegitik hasita Iparlako kaskora igotzea bazen bere, denbore problema bat medio, Astate mendiraino baino ez ginen hurbildu. Astateraino heldu aurreti, beste lau gailur zapaldu genduzen, Untxide, Ttutturruko kaskoa, Aintziaga eta Lauordena.

Izpegi, Untxide eta Ttutturru, ibilbidearen 1 partea


Bi gailur honek azkar igarota (40min ingeru ber dire Izpegitik Ttutturrera), hurrengo 2 gailurretara goiez, Aintziaga eta Lauordenera. Bi gailur honek Buztanzelaiko lepoak banatzen deus.
                                    
Buztanzelaiko lepoak banatzen ditu bi mendi onek

Behin, Lauordenaren gailurrean gagozela, Iparlarantza begiratzen badogu ikusten dogun lelauko mendi Astate da

IYOERA DATUK

URTEERA PUNTUA: Izpegiko lepora aiegateko, Hegoaldetik Elizondotik segitzen dugu 121 nazionaletik eta Ordokiko kurtzean, Erratzurako bidea koixuten dogu eta bertatik, kanpiñerantza errepideak koixuten dogu Baigorrirantza. Iparraldetik, Garazitik Baigorrirako bidea koixuten dozu Anauzetik. Baigorrin, frontoia igaro, zubia, eta turismo bulego aurretik errepidea urteten da Izpegiko leporantza.



DESNIBELAK: Izpegiko lepoa: 690m
                          Astate: 1.022m
                           Totalean: 332m

DENBOREAK: Izpegi - Lauordena: 1h20'
                          Lauordena - Astate: 15'

ZAILTASUNA: ez deko ezelango zailtasunik.

DESKRIBAPENA:

Gailurrerako bidean, Dolmena Astateko lepoan

Lauordenako gailurretik, oso ebidentea da gailurrerako bidea, ez deko ia azalpenik behar. Iparlako bidean, ikusten den lehen gailurra dogu hau. Egin beharreko bidea zera da. Jeitsi belarretati leporaino eta gero, 5 minututan Astateko gailurrera eroango gaituen maldari ekingo deutsegu.


 Astateko gailurretik
Astateko gailurretik Behe Nafarroako eta Nafarroako lurrak ikusgai dekoguz.
 Iparla Astateko gailurretik.
Baigorritik Lauordenara doan ertza










No hay comentarios: