
2009/11/23
Txantrea mendi taldearen XV. mendi astea

Aurten, XV. mendi astea ospatuko dute irundar mendi taldekideek. Gaurtik hasita (Zemendiak 23, astelehena), barikura arte, (zemendiak 27) hamaika ekitaldi eta proiekzio aurkeztuko dira Txantreako mendi taldeak antolatuta.
Besteak beste, aipatzekoak dira ostegunean Alberto Zerainek "K2" mendiaren inguruan aurkeztuko duen proiekzioa eta asteartean Koldo Alberdik aurkeztutako "Kirguistan, mendien herria, Lenin mendiko igoera".
Proiekzio eta ekitaldien guztien informazio zehatza, honako web helbidean daukazue;
Etiquetas:
alberto zerain,
K2,
koldo alberdi,
Lenin,
mendi astea,
txantrea mendi taldea
2009/11/22
Artouste-ko munstroak ez nau begiko
ezinezkoa egin zitzaigun zapatuan (azaroaren 21ean) Midi D'Ossau mendi madarikatuaren gailurra zapaltzea. Hasiera batean elurra arazo nagusia izan zitekeela espero bagenuen ere, haizeak bota ginduen menditik.
barikutik zapaturako gauean atera ginen Pombie aterperantza. gaueko 3:30tan sartu ginen lo sakura. 4 ordu lo egin ondoren, esnatu eta matxan jarri ginen. elurra urturik zegoen eta gerrira arte hondoratzen ginen askotan. Suzon leporantza gindoazela haizea bilakatu zen gure ardura nagusi. oso indartsu jotzen zuen eta ez zegoen hormara hurbiltzerik.
beste behin ere, Artousteko munstroa nagusi
barikutik zapaturako gauean atera ginen Pombie aterperantza. gaueko 3:30tan sartu ginen lo sakura. 4 ordu lo egin ondoren, esnatu eta matxan jarri ginen. elurra urturik zegoen eta gerrira arte hondoratzen ginen askotan. Suzon leporantza gindoazela haizea bilakatu zen gure ardura nagusi. oso indartsu jotzen zuen eta ez zegoen hormara hurbiltzerik.
beste behin ere, Artousteko munstroa nagusi
Etiquetas:
artouste,
haizea,
midi d´ossau
2009/11/16
Arlas 2.044m
Pasadan astean botatako elurra zapaltzeko asmoz Belagoa aldera egin genuen txangoa. Hasiera bateko helburua Countendé mendia igotzea bazen ere, eguraldiak ez zigun horrelakorik egiteko betarik eman.Hodeiak nahiko garai zeuden hego haizeagatik eta ez zuten euria botazeko antzik. Hala ere, kotxetik irten, eta Zuberoa eta Nafarroaren arteko mugan dagoen parkinean zebilen haizeak, gure helburua aitaren batean beste baterako uztera behartu gintuen. Ez zegoen modurik!
Azkenean adostu genuen Arlas mendiaren oinarriraino sikiera hurbilduko ginela ea haizea Larra barruan behera egiten zuen aztertzeko. keba! azkenean, berrogei minutuz elur humelean arrastoa ibili ostean eta hego haize madarikatuaren kontra ibili eta gero, Arlas mendia igo genuen.
Arlas mendia inolako zailtasunik gabeko mendia da. Itsasotik etorrita, 2.000 metroak garaitzen dituen bigarren mendia da Ori (Nafarroa:Otsagi/Zuberoa:Larraine) mendiaren atzetik. Mendi igoeren munduan hasten diren askok aukeratzen dute mendi hau lehen urratsak emateko.
ZAILTASUNA: oso erreza. kontuz ibili behar da elurrarekin joanez gero simekin.
IBILBIDE HASIERA: Zuberoa eta Nafarroa arteko mugan dagoen Parkina. (1.800metrotan)
DESNIBELA: 200 metro
DENBORA: 30 min igo / 20 min jeitsi
IGOERA BIDEA: Kotxea parkinean behin utzita, errepidetik 30 bat metro egingo ditugu Zuberoako norantzan. errepidearen ezkerretara, belarretik gora egiten dugu markaturiko bidexkatik. Beti dugu ikusgai helburua, orientatzeko asko balio diguna. zuloak baztertuz, gorantza goaz belarretik, beti mendiaren norantzan. handik hogei bat minututara, lepo batera helduko gara.
lepoa
alde batetik, Larrako karst izugarria izango dugu ikusgai eta bestetik Ereta (Arette) eski pistak. lepotik zuzen egiten dugu mendiaren oinarrira heldu arte. behin oinarrira helduta, mendia inguratzen duen bidetik gora eginez tontorrera heltzen gara.
gailurretik: Countendé,Auñamendi, Añelarra, Castetné Larraren bestaldean eta atzean, Ori, Kartxela, Lakura, Otsogorrigaina, Keleta...
Auñamendi eta Larra gailurretik
Ori, Kartxela, Lakora...
ALTERNATIBA: giharrak gehiago estutu nahi baditugu edota ibilbide luzeago bat egin nahi izatekotan, kotxea, errepidean gora goazela "kurba helikoidal" famatuan utzi dezakegu 1600 metrota. aterpearen atzekaldetik, Larrako ipar eskiko pistetan barrena joaten gara. pinu beltzez jositako paisai izugarria honetatik aurrera egiten dugu inolako galtze arrisku barik. handik ordu erdira, basoa zabaldu eta han goian ikusten dugu Arlas. leporaino igo egiten gara eta behin oinarrian, azken malda gogorrari ekiten diogu. DENBORA: ordu 1 eta 15 min igo/ 45 min jeitsi
politagoa alternetiba
Etiquetas:
arlas,
auñamendiak,
larra,
Zuberoa
2009/11/10
Patxi Usobiaga garaipenetik gertu

igarotako azken asteburu honetan, munduko eskalada kopako azken aurreko proba Brno Txekiar errepublikan lehiatu zen. proba hau hasi baino lehen, Adam Ondra hamasei urtetako gazteak lideratzen zuen Patxi Usobiaga euskaldunaren aurretik. Adam-ek, etxean jokatzen zuen proba eta printzipioz, horrek lagunduko ziola uste bazen ere, final-aurrekoetan lehiatik kanpo geratu zen sailkapen nagusian Patxi Usobiaga lehengo postua eskuratuz. datorren asteburuan eslovenian jokatuko da azkenenko proba. bertan, Patxi Usobiaga lortu dezake beste inork lortu ez duen marka, bere hirugarren munduko eskalada kopa.
2009/10/27
aste lehorra
iragan astean elurra eta hotza egon bazen ere, aste hontan, tenperatura goxoak eta zeru oskarbiak iragarri dira Auñamendietarako.
hona hemen lotura batzuk iragarpen meteorologikoak ikusteko:
frantziar eta euskal pirinioak:
http://france.meteofrance.com/
euskal pirinioak, aragoarrak eta Catalunyarrak:
http://www.aemet.es/es/eltiempo/prediccion/montana
azkenik esatea, aste hau izango dela eta urrengoa seguruenik ere, garai ezin hobea udazkeneko koloreak ikusteko. animatu eta hurbildu mendira
Etiquetas:
elurra,
iragarpen meteorologikoak
2009/10/14
agurrik beroena...
mendia maite duzulako, ekologismoan sinisten duzulako, askatasun haizea zarelako, eredu zarelako eta berriro gurekin zaudelako!
Aupa ANER!!!

asteburua piriniotan igaro dugu
astelehena "jaiegun" izanda -arrotza eta inposatua-, zapatu eguerdian "Gavarnie" herri mitikorantza abiatu ginen. piriniotan badaude hamaika haran eta mendi eta askorentzat, Gavarnie da haranik ederrena. hirugarren aldiz han egon banaiz ere, joaten naizen bakoitzean harritu egiten nau. herritik hurbil dagoen zirkuak daukan dimentsioa benetan izugarria da. horren txiki sentiarazten zaituen honelako lekuek benetan pena merezi dute.
sallent de Gállego herritik hurbil dagoen Sarrako urtegian bazkaldu egiten dugu. benetan inguru polita Tenako bailara. Sallent de Gállegok badu zeozer berezia. harrizko etxeak, egurrezko tximiniaren usaina.. gustora sentiarazten zaren lekua. Lanuza herria Sallent-etik hurbil dago, hau ere, bisitatzekoa benetan. bertan egiten da uztailean Pirineos sur festibal kulturala.
larunbatean heldu bezain pronto, alojamendua bilatzen jarri ginen baina keba! "c' est complet!" ba kotxean lo egin behar...
igandeak nahiko hodeitsu argitu bazuen ere eguerdi parterako zerua zabalduz joan zen. gavarnieko zirkura ibilaldia egin genuen. udazkenak kolorez jantzi zituen alboko basoak eta benetan ederra izan zen. gavarnien, europako ur-jausi altuena dago, 470 metroko jausiarekin. 
ibilaldiaren amaieran, zirkuko hotela dago. egia esanda nahiko tristea da horrenbeste jende mendi inguruan ikustea. ez nuke exageratuko bidean, ehun bat pertsonekin gurutzatu baginen.
berriro herrira bueltan, col du Tentes lepora igo ginen kotxearekin handik ikusgarriak izugarriak direlako. handik, ikusd daitezke Taillon mendian (3.144m), Gabietos (3109m), Le Casque (3.006m), Marboré (3.268m), Mont Perdú (3.355m)... benetan ikusgarria.


gavarnie utzi eta Cauterets-era bota dugu. kotxean 40 minutu igaro eta gero, euri zaparrada artean heldu gara eski estazio turistikora. hamaika buelta eman eta gero, kanping batetan paratu dugu gure kanping denda. kanping gasa atera eta afaria egin genuen. 2,75€-ren truke kaña bat edan eta lotara.
Urrengo egunen, astelehenean, Pont D' Espagnera joateko asmoa genuen. eguraldiak ordea, ez zuen ibilaldietarako tarterik uzten. euri eta euria... normala, udazkena! benetan amorratzen nau jendea kejatzen denenean euria egiten duenean, ez ditugu zelaiak berde nahi ala?
val d' Azun-etik pasata, Col D' Aubisque famatua igaro eta Laruns herrira heldu gara. euria, lainoa eta hotza, ez dago girorik! hueskako piriniotan eguraldia hobea izango zelakoan, Portaleterantza abiatu ginen. ba bai, hueskan eguraldia ona, zerua urdin eta giro freskoa!
sallent de Gállego herritik hurbil dagoen Sarrako urtegian bazkaldu egiten dugu. benetan inguru polita Tenako bailara. Sallent de Gállegok badu zeozer berezia. harrizko etxeak, egurrezko tximiniaren usaina.. gustora sentiarazten zaren lekua. Lanuza herria Sallent-etik hurbil dago, hau ere, bisitatzekoa benetan. bertan egiten da uztailean Pirineos sur festibal kulturala.
hauxe da dena, 700 km inguru, leku eta bailara politak bisitatu eta eguraldia eskasa. hala ere, beti da aberasgarria pirinioetara bisita egitea. udazkenak mendia kolorez jantzi egiten duenez, animatzen zaituztet auñamendietara hurbiltzera.
Etiquetas:
cauterets,
escarra,
gavarnie,
lanuza,
sallent de gallego
Suscribirse a:
Entradas (Atom)