2011/10/13

Arriel 2.824m


Arriel mendia, Auñamendietako paraje ikusgarrienetako baten dau inte, Balaitous eta Pallas mendi ingerun. Oso paraje dekoz beran baino altuagokok direzan mendiak eta ondorioz, ez da inguruko mendirik bisitauena. Bal d' Tena haraneko mendi honek dekon zailtasun nabarmenena aurkezten dauen desnibela da, 1.450m metrotakoa. Euskal Herrian desnibel hau aurkitzeko zuberoako Santa Grazira yon berko gare ta Kartxila edota Laküra mendiak iyo. Beraz, egoerea fisiko jatorra eskatzen dauen mendia da. 
internetetik koixutako argazki
Iyoere hoetan pagadi ederra igarotzen dogu, gero lantzarretara igaroten dogu eta akabera haitzean iten dogu gora. Azken 240 metroak, pikoak dira eta akaberako 100 metrotan eskuak erabili berko doguz II+ -ko pausu batan bat igaroz. Gailurrerako azkan pausuaren aurretik, nahi pausu delikatua da alboetan dekon jausiarengatik. 

Iyoera Datuak:

NONDIK; Sallent de Gállego herritik, sarerran ezkerretara doan errepidea koixu ber dogu La Sarra urtegiraino. berton hasten da ibilbidea.


DESNIBELA: 1.450metro ingeru
DENBORAK: Liburuan 5h30' ipinten badauen bere, 3h30' egin leike ingongo problema barik. 
DESKRIBAPENA:
La sarrako urtegiaren akaberan dauen merenderotik urteten da bidea, beheko irudian dauen zubia kurtzetuz. Berton, udako egun eguzkitsutan dauzen domingeroentzako indikazio kartela dauz inte.
 hasikeratik Arriel mendia ikusten dogu urrunean. lelengoko pausuten oso eroso goaz aurrera erreka segiduz, bidea oso markaturik dau.
 10 minututara, pagadian sartzen gara. nahiz eta udagoienean sartunda gauzen, ondiño pagoek ez daure kolore bizi biziak.
 kolorea harten doaz arbolak. 35minututara, desbideraketa koixuten dogu Arriel mendirantza. plaka hori batek seinalatzen dau bidea. Aldatsa fuerte hasten da gora. Giharrak estututa altuerea irebaziz goaz.

 pinu baltzak agertzen direz basoaren akaberan.
 basoak igaro eta lantzarrak. goian eguzkiak jotzen duen ingeruen dau Sobako lepoa, eguneko lehen helburua.
 Eguzkiak fuerte jotzen hasi da, 2000 metro ingerun, 20ºC. zig zag eginen, belarretik gora goaz.
 Col de Sobe-tik paraje, Arriel mendire hurbilduz goaz.
 Col de Sobetik, eguneko bi helburuak ikusten doguz. eskoietan eta altuena, Arriel, eta ezkerretan Petit Arriel, Arriel nagusiaren anai txikerra.
 Bi Arrielen arteko lepotik, Pallas ikus lei. Oso mendi ikusgarria da, planta ederrekoa.
 Arrieleko trepadan, haitza oso ona da, agarre oso onekin eta ondo markatua harri pilekaz.



Aurre gailurrera aiegateko, hau da paseu ber dogun pausua. 1m luze eta 35 zm zabalera dekon pausua da. ez deko zailtasunik, ordea, bi aldeetara jausi ederra deko. 
 gailurrean, atzean Balaitous dogula
 Vignemale urrunean eta hurbilago Gran Fache.
 Infiernos mendiak
Balaitous eta Frondellas

No hay comentarios: