Ariñegun, dagonilak 28, Euskal Herritik paraje dauen Taxerako mendi ingerura hurbildu gintzen, Alano mendizerrara. Mendi inguru hontara aiegateko, Izabatik urtetean Belagoa eta Zuberoako bidean 3 kilometrotara dauen desbideraketa koixu berko dogu "Ansó / Zuriza" norantzan. Behin Euskal Herriko mugak atzean utzita Argibielako lepoan (Ezkaurreko bide normala hemendik urteten da), Zurizako kanpinera heltzen gara. Hameti, kanpineko sarrera aurreti dauen ezkerreko kurba hartun barik, pista koixuko dogu zuzen "Taxera" ingeurura. Taxerako pistak 2 kilometro ditu eta honen akaberan, parkin bet dau. Parkinetik pista etorten dan norantza menditik yo ezkero, sayestico txipeta etab... ingerura goaz. ezpabere, pagadian sartuten bagaran, Alano ingerura hurbilduko gara. Atxar de Alano mendia nabarmentzen da, eta mendilerro akabera, Peñaforca, 2.390 metrogaz.
Parkinetik Alanoak, erdikoa, Atxar de Alano.
Bidexkak ez du galbiderik, "Achar de Alano" indikatzen duen poste txikierrak dagoz noizikpeinean. Pagadian sartuten gara eta Parkinetik gora doan pistaren ingurutik altuerea irebaziz goaz.
1.500 metroren bueltan, pagadia akabaten dok eta bista itzela dekogu ingerutaz: Pagoak, eta goian, Alano mendizerra, izugarri ederra.
Atxar de alano nagusi
Alano mendilerroa ia osorik aterata. Azkeneko puntea Peñaforca da. Peñaforcako gailurreti ezkerretara dauen lepotik, 4 5 gailur dauz : Estriviella, Tortiella, Txipeta alto eta Txipetra altu, Sayestico, Petraficha... oso mendi errezak, edozeinek egiteko modukok.
Euskal Herriko gailurretara begiratuz, Ori dugu urrunean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario