2011/08/26

Allmendhubel 1.906m

Suitzako Alpeetara egindako bidaian bizikletagaz, gailur hau zapaltzeko aukera izan gendun. Allmendhubel mendia, Lauterbrunnen bailaran dagoen mendi apala baina oso eskertua da. Apala, teleferiko batetan gailurreraino eroateko aukera dekogulako, eta eskertua, aurrez aurre dituen mendien ikuspegiagatik: Monch, Eiger, Jungfrau, Breithorn...
Teleferikoan iyotea apur bet tristea eta oso karua dan lez, ordu bateko ibilaldia egin dugu gailurreraino Murren izeneko herritik. Murren herrira heltzeko bi aukera dagoz. Bata, Lauterbrunetik oinez igotea, 3h30min eta bestea, teleferikoa koixutea.


DATUK:
Denborea: 1h
Desnibela: 500metro  Murren:1430m - Allmendhubel 1906m
Beharrezko materiala: ez da inolako material berezirik behar udako egun oskarbi batetan joanda.
Deskribapena:
 Lauterbrunnenetik Murrenera doan trenetik ataratako argazkia. Glaziar izugarriak, eta elurra 2.600metrotatik gora ABUZTUAN!!! Pou Anaiak, egon dire ingeru hontan gerora Mont Blancen ireki beharreko bide berriaren aklimatazioan, eta euren esanetan, 2.500metrotatik gora pirinioetako neguko egoerak aurkitu dabez.
 Eiger (Munstroa Alemanieraz), izugarri eder eta elegante altxatzen da. Nahiz ez dituen 4.000metroak, bere ipar hormetan margozten diren bide ia imaginarioek emon deutse fama mendiari.
 Murreneko goi tren geltokian.
 Murren herria, lasaia, kotxe elektrikoekaz bakarrik, eta zelan ez, oso turistikoa.
 Aldats hau iyota emoten deutsegu hasikera gaurko mendiari. farolan dauzen kartel horiek, bidea nondik doan esango digute ia 200 metroero, ez dago galtzerik.
 Altuerea irebaziz goaz eta gero eta paisai ederragoak
 Igoereak, zelai berde berdeak zeharkatzen deus.
 Zerua nahiko estalita dauen lez, Schilthorn (2900m) baztertu eta Allmendhubel-era igoko ginela erabaki gendun.
 Altuerea irebazten dogu gero eta azkarrago eta gailurra oso paraje dauela dirudi.
 barriada bat mendian galdute
 horren babestua dagoen Edelweis lora.
 Allmendhubel menditik Murrenera jeisten gara. ondoren, berriz bere trena Lauterbrunnenera hartu ordez, oinez jeitsiko gara 1200 metroko desnibel negatiboa eginez.
 Murrenetik behera, ibilbide oso erreza da beherako bidea beherantza. Pista zabaletik egiten da, eta noizbehinka bide zidor estuak dira, baina gehienetan, oso bide erreza da egiteko.
 Borda ederra bidean
 Lauterbrunnen bailarara helduz. bailararen beste ertzean, Lauterbrunnen dau inte.
azken eskilarak, eta Stechelberg herrira helduko gara. Bertatik Lauterbrunnen-era, 40 minutuko paseo ederra dekogu.

No hay comentarios: