IGOERA DATUK:
Desnibela: Elizondo:200m-Legate 870m= absolutua 760m. Halan da bere, Bagordira igoteko, goiko partean gora eta behera gabiltza eta Legate aurreko Beltxuriko basoan beherantza jeisten gara momentu batzuetan, beraz, 1.000 metroko desnibel akumulatutik gertu ibiliko da ibilaldia.
Denporea: Elizondo - Bagordi: 1h30min
Bagordi - Legate: 1h20min
Legate - Lekauz: 1h15min
Totalera: 3h55min (4h30 geldialdiekaz)
Zailtasuna: Ez du inolako zailtasunik apartekorik. Nahiz eta ez diren iten mendi hauen igoera normalak, nahiko mendi igoera logikoak dira, inolako galbide barik.
Elizondoko kaleetatik gorantza goaz Baztan erreka zeharkatuz. Bariantearen obrak pasatu eta maldan gora asten gara.
Errepidea jarraitu behar dogu 25 minutuz edo.
Bidean egoan borda bat. Borda honen ostean, oso kurba itxia dau ezkerretara. kurbaren erdian, pista sortzen da eta hau hartuta gorantza goaz malda gogorrak momentu batez atzean utzita.
Amezti ingurura eroaten gaitu pista honek. Bordak han hemenka, tiro al platoko instalazioak, eta baserriak.
gero eta beherago Elizondo
eguna argituz doala, Alkurruntz mendi ingurua ikusten dugu.Bagordiko kaskoan.
Bagorditik, Legate eta bere oinarrian Beltxuriko basoa.
Beltxuri. Pagadi eder eta freskoa
Beltxuriko lepotik ikusten dugu falta jakuna Legateko tontorreraino, 15min.
Gailurra
No hay comentarios:
Publicar un comentario