2011/08/24

Aspe 2.645m

Auñamendietara hurbildu ginen aurreko astean Aspe (2.645m) mendia iyotera. Aspe mendiak, Biarno aldera hedatzen den bailarari emoten deutso uzena. Etimologikoki aztertuz, erro euskaldunekoa dugu: Aitz+pean. ulertzekoa da, Aspe mendia, 1000 metro altxatzen baita ipar aurpegian. Aspe eta inguruko mendiek osatzen daben multzoari (Lecherin, Llana de Graganta, el Sombrero...), Gargantako mendiak uzenagaz bere ezetuten direz.
Mendi altuena Aspe, edo "pico de la garganta de Aísa"

Gabeko 12tan iritsi ginen Aísa herrira. Aísa herria, Puente la Reinatik Hechorako bidea hartu behar dogu, gero, Aragüès del Puerto eta Azkenik Aísa. Iruñeatik, 2h tara. 
Borau herrirantza doan errepide hasikeran egin dogu lo kotxe barruan. Ez da munduko ogerik erosoena, baina tira, eztau txarto! merke. 
Aspe mendia, oso ezaguna da neguan, martxoa aldean edurre ondo asentauta dauenean, Candanchutik aurkezten duen igoerarengatik. korredore oso elegantea sortzea da. 

Udako egun batez, edur barik eta eguraldia alde dugula, ez du inolako zailtasunik aurkezten mendi honek hego aurpegitik, Aísatik. 


DATUK:
Desnibela: 1250m, nahiko desnibel polita da, Euskal Herriko iyoere ia danekaz konparatuz.
Denboreak: liburuak 3h15min dela diño. guk, 2h10min tan ein dogu, ia gelditu barik eta martxa oso onean
Zailtasuna: ekainetik irailera edurrez garbi dauenean, ez dau zailtasunik aurkezten
Beharreko materiala: mendi botak haitza zeharkatzeko eta bastoiak jeitsieran belunek ez sufritzeko.
Deskribapena:
 "pirineos3000.com web orrialdetik hartutako krokisa"

Aísa herritik urteten den pista "Juan Ramon" borda eta kanpinerantza koixu ber dogu 8 kilometroz. Akaberan, hesiagaz egingo dogu topo eta berton autoa itziko dogu.


Goizeko 08:00 / 1.470m:Rigüelo izeneko parkiñean hasten da iyoerea. Hesiaren erdian dauen ateka igaro, eta pistatik aurrera iten dogu ezelango galbide barik. Hasikera, pinudi batetik yoten da bidea 3 minutuz, ondoren, zementuzko pista aldats pikoa igaro ostean, basoa irekitzen da eta inguruko mendi dustik ikusgai dekoguz. Bidearen paretik erreka igarotzen da. Basotik urten eta gitxire, bi kurba igarota edo, ezkerreko lantzarrean apur bet izkutuan, aterpetxe bat dau inte.
Basotik urtetean, hartundako argazki. geure aurrean hiru mendizale eguzkia emoten deutsen mendirentza. Aspe ez da ikusten argazki hontan, zuhaixka horren ganean leitike. ikusgai dekogun pista itzi ber dogu erreka igaroz beste aldera. Oso bide logikoa da. behin erreka igarota, ein beharrekoa da haitza baino lelau dauen enbudora hurbildu belarretan dauen ertz errezetik.
Ertzetik gora goazela, Rigüelo eta Lecherines mendiak ikusgai eguneko lehen argi izpiekaz batera. Parte hau enbudoraino bastante konstantea badan bere, enbudotik karsterako bidea da gogorrena.
Enbudotik paraje, atzera begituta, hau dok dekogun ikuspegia. Bog zuhaixkei segituz behera, igo dogun ertza dekogu, eta beheko lantzarrak dire aterpea dauen lekua.
08:40/ 1700m: Enbudotik paraje gauz. hameti bertara 10 minutu baino gitxiago falta dakuz. bidea oso markauta dau eta ez dau galtzerik.
08:55/ 1800m: Behin enbudoa igarota, argazki bat atarateko eskusagaz, arnas apur bet koixuten dogu aldats gogor hauekaz lasai yoteko.
Enbudotik gora goazela, bedarra itzi eta haitz soltera igarotzen gara. zig zag batzuk inte, Karst ingerura aiegatuko gara 15 minututan.
09:05/2000m: Karst-era aiegaten.
Hamen ikusgai dekogu falta jakun iyoera dana. karst gunea, gero ezkerreko lepora hurbildu eta ertzetik gailurrera hurbilduko gara ordu batetan.
09:40/ 2300m: Behin karst ingerua igarota, ostabere bedarra zapaltzen dogu. Orain dator igoeraren pausurik delikatuena, I+ graduko tarte bat igaro behar dogularik.
09:45/2417m: Hauxe da igaro beharreko pausua. ezdeko inolako konplikazioarik. eskua poltsikotik atara eta apur bet erabili beharko doguz. 4 metro baino ez dira, egoera onean edonork egitekoa.
09:55/ 2500m: ertzera aiegaten ari gara. behin ertzera aiegatuta, apur bet in ber dogu behera ze, lepo bat igaro ber dogu gailurreko piramidera yon ber gare.
10:05/2.630m: gailurretik paraje
10:10/2.645m: Gailurra. oso igoera garbia, erreza eta polita. Atzean jaun eta jabe, Midi D'Ossau
ezker eskuma: petretxema, Hiru errege eta mahaia, Auñamendi
Bisaurín eta Castillo de Achert

Midi D'Ossau, izugarri!

No hay comentarios: