2009/09/24

"hire Himalaya", Pelix

Jakin dut ez dela inolako liburu berria baina oraintxe eduki dut aukera ezagutzeko. Alberto ez da makala, Artista hutsa da, ziren.

Betidanik, euskaldunok gehien bat, Iñurrategitarren lana mirestu izan dugu. Ez igo dituzten metro kopuruarengatik, ezta zapaldu dituzten gailur kopuruagatik... mendia neurtzeko beste balore batzuk oinarriz edukita, transmititzen zituzten balore eta apaltasunagatik.

Hire Himalaya, Felix, Manasluko hotz/motz-a sentitu dugu, Daughlagiri-tik bueltan andre hark emandako te horren berotasuna, kolonbiar horrek behar zuen laguntza, Tibet-ek duen kultur zapalkuntza, Rustan Ali-ren humore eta humiltasuna... azken finean, Hire Himalayaren parte izatera bultzatu eta gonbidatzen gaitu zuek, anaiok, idatzitakoak.

Ordu bat irakurtzen egon ostean, nork ez du nahi Blatistango herriaren berotasuna ezagutu? nork ez du gura bide polit eta zailduak egin "eguzki-itzal"-eko ertz hoietan zehar? Nork ez? erantzuna, oso sinplea da; Askok!!!

harrituko zinen Felix zelako errespetu faltarekin dabiltzaten gero eta gehiagok paradisu haietan. maratoi batetan bizi dira, helburu bakarra dute: helmuga. Askoren helmuga ordea zikina da.

eskerrak oraindik "hire filosofiako" mendizaleak dabiltzatenekintza eta igoera ederrak eginez. Alberto ez da gelitu! hi horrenbeste miresten huen GIV mendia igo zuen! Makaluren mendebaldeko ertzan borrokan ibilia da, everest-en Horbeirn bidetik gora egiten saiatu da...

bideak ederrak dira non-nahi. bai Chogolisan, bai Atxarten. zuek, mendietara joaten zinetela eta ez gailurrera.

BAT, EZ DA DELAKO BAT, BI, BI T'ERDI ZINETELAKO!

No hay comentarios: