aupa danori! 2010. urtera begira, urruneko mendietara begira jarri gara. urrengoko hau, 2010 ean laburbiltzen duen txostena da. nahiko erronka polita eta potentea:
AURKIBIDEA
MENDIAK BIDE, sarrera
Chogolisa: - mendi inguruari sarrera
- beharrezko materiala
AURKIBIDEA
MENDIAK BIDE, sarrera
Chogolisa: - mendi inguruari sarrera
- beharrezko materiala
- aurre prestaketa
Felix-Baltistán fundazioa:-sarrera
-egin beharrekoak
presupuestoa eta diru iturriak
--------------------------------------------
MENDIAK BIDE, introducción
Chogolisa: - introducción a la montaña
- material necesario
- preparación previa
Fundación Félix-Baltistán: -introducción
-objetivos
Presupuesto y modos de financiación
MENDIAK BIDE
Mendiak Bide, 2010. urteko ekaina eta uztaila artean burutuko dugun proiketua da. Asiako Pakistán herrialdera hurbilduko gara, bertakoa baita munduko mendi garaienak batzen dituen mendilerroa, Karakorum alegia.
Pakistán, India eta Afganistán artean
Mendiak Bide proiektua bi “azpi-proiekturen” batura edo ondorioa da. Batetik, Chogolisa (7.656m) mendiaren igoera saiakera eta bestetik, paraje eder haietako biztanleekiko elkartasunezko bidaia.
Mendiak Bide, irabaz asmo gabeko proiketua da, gertaera konkretu batzuen ondorioz sortutako ideia. Hona hemen gertaerok: iragan mendeko 90. hamarkadan harreman berezia sortu zen euskal mendizale eta bertako biztanleen artean. Euskal espedizioek bertan utzitako humiltasun eta apaltasun aztarnak asko estimatu zituzten bertako biztanleek eta aldi berean, pobrezia hutsean bizi eta dena emateko prest zeuden hango biztanleek asko hunkitu eta txunditu zituzten euskal mendizaleak.
2000. urteko ekaina eta uztailean, Felix eta Alberto Iñurrategi hango parajeetan zebiltzaten euren hamabi eta hamahirugarren zortzimilakoak izango ziren GasherbrumI eta Gasherbrum II mendien tontorrak zapaltzeko asmoarekin.
Felix eta Alberto Iñurrategi
Aurretik Karakorum mendilerroan ibiliak ziren eta denboraren poderioz bertako biztanleekin sortutako erlazio eta loturak sustraituz joan ziren. Broad Peak, K2, Trangoko dorreak… eta beste mendi batzuetara egindako bidaien bidez, erlazio hura estutuz joan zen. Horren adibide garbia 2000. urteko espedizio horretan agerian jarri zen. Bertan, Rustam Ali izeneko Pakistandarrari eurekin Gasherbrum I-ko tontorra zapaltzeko aukera eman zioten.
2000.urteko uztailaren 28an, Gasherbrum II mendiko gailurretik bueltan Felix-ek istripua eduki zuen eta betiko lo-aldiari ekin zion hainbat maite zituen mendi haietatik gertu.
Gertaera larri honen ondorioz eta euskal mendizaleek Baltistán inguruarekiko zuten lotura zela medio, Felix Iñurrategi-Baltistán fundazioa sortu zen Hushe bailaran.
Hushe bailara
Fundazio honek urteak daramatza bailarako sustapen eta garapenaren alde egiten hamaika proiketuren bidez: ureztatze sistemak jarri, ur-edangarria helarazi, eskolak zabaldu, goi-mendi eskola sortu bertakoen teknifikazioa eta segurtasuna bermatuz…
Felix Iñurrategi ren istripuaren 10. urteurrena beteko da 2010.urteko uztailaren 28an. Horrek ere bultzatu egin gaitu mendi inguru hoiei bisita egitera. Nahiz eta Felix ez genuen pertsonalki ezagutzeko aukerarik eduki, bera eta Albertok utzitako artikulu, proiekzio eta bideoetatik asko ikasteko parada izan dugu: Mendiarenganako errespetuan oinarritzen diren mendi bidaiak, bisitatu zituzten herri desberdinenganako elkartasuna… azken finean, eurek zuten filosofia hura miretsi eta konpartitzen dugu. Egungo himalayismoan erreferente zuzenak bilakatu dira Euskal Herri eta mundu osoan. Hau denagatik eta, leku eta mendi berriak ezagutzeko grinak bultzatuta, Felix-i homenaldi xume eta apala egitea gustatuko litzaiguke Mendiak Bide proiketuaren bidez.
Mendiak Bide proiektuaren gailurrean han biziko dugunaren proiekzio edo bideoa dago. Bidaiak sortutako esperientzia gizarteratzea dugu helburu. Bideoa han bizi eta sentitutakoaren isla izango da. Bai mendi igoerari dagozkion grabaketak, bai fundazioari egin nahi diogun bisita eta bai herri horren kultura eta siniskerak batuko dituen grabaketak.
Proiektu honek dakarren aurre prestaketa ez da batere makala. Mendi espedizioari dagozkien lanketa guztiak batetik( baimenak, datak, materiala, egoera fisiko eta sikologiko ezin hobeak, dirua, igoera bidearen logistika eta azterketa… ), eta bestetik, fundazioarekin kontaktuan jartzea bailarako biztanleekin harreman estuan egoteko. Filmaketa egiteko materiala eta ezagutza minimo batzuen premian gaude, hala ere, oso argi daukagu zer nolako filmaketa behar duen proiketuak.
CHOGOLISA 7.654m
Munduan hamalau mendi aurki ditzazkegu 8000 metroak igarotzen dituztenak. Hamalau mendi hauek Asiako bi mendilerrotan banaturik agertzen dira. Chomolungma (Everest), Makalu, Annapurna, Sisha Pangma, Cho Oyu, Lhotse, Manaslu eta Kangchenjunga Himalaya mendilerroan kokatzen diren bitartean, Nanga Parbat, Chogori (K2), Broak Peak, Gasherbrum I eta Gasherbrum II Karakorumen. Askok Karakorum Himalayaren barnean dagoela diote. Nik desberdindu egingo ditut euren artean ezberdintasunak nabarmenak direlako nire ustez. Ezberdintasunik nabarmenena Karakorumen dagoen mendi pilaketa izugarrian aurkitzen da. Himalayan, askoz ere bananduagoak agertzen dira mendiak. Klimak ere ez du batere zerikusirik batean eta bestean. Himalayan, Monzoia udan sartu egiten da espedizio garaia etenduz, Karakorumen ostera, ez dago Monzoi garairik eta uda izaten da mendia egiteko une aproposena. Monzoiak Hego-Mendebaldeko haizea sartzean, itsasotik ekartzen ditu euriteak. Himalayako mendigunea oso hurbil dago itsasotik, 300 bat km-tara lerro zuzenean. Karakorum aldiz, 1500km tara dago itsasotik. XXI.mendean gaudela, azpimarratu beharrean nago Himalaya jaso egiten ari den turismo masifikatua. Behe kanpamendurako ibilaldietan, askoz ere herrialde gehiago aurkitzen ditugu Himalayan Karakorum-en baino. Karakorumen egin beharreko martxan behe kanpamendura arte, ez dira herriak ikusten 10 egunetan eta horrek turistak pixkat kikildu egin ditu.
Arrazoi guzti hauengatik, Karakorum aldera joatea erabaki dugu. Hala ere, ez dugu inolaz ere Himalayaren edertasun eta paregabekotasuna kolokan jarri nahi, baina, gure bidaiaren filosofiarekin Karakorumeko mendiek gehiago egiten dute bat Himalayakoenak baino.
Karakorum-eko 8000-ko mendiak Nanga Parbat izan ezik, “konkordia” izeneko gunearen inguruan kokatzen dira. Gasherbrum mendi multzotik hurbil Chogolisa daukagu.
Konkordia plaza Broad Peak-etik
Paraje eder honetan, 8000-koetaz gain, Chogolisa, Gasherbrum III eta Gasherbrum IV bezalako mendiak ere aurki ditzazkegu.
Gasherbrum 4, askorentzat munduko mendirik ederrena
Nahiz eta ez dituzten 8000 metroak garaitzen, ez dira zertan mezprezatu beharreko mendiak. Edertasun eta zailtasun izugarriko mendiak dira, igoera oso urrirekin.
Chogolisa concordiatik
Masherbrum mendia konkordia plazatik
Chogolisa edo Chongolisa mendiari buruz daukagun informazioa oso gutxi da. batetik, Juanjo San Sebastianen liburutik jasotakoa eta bestetik interneten dagoen apurra. Zortzimilakoetaz aurki daitekeen informazioa askoz ere zabala eta anitzagoa da. Hala ere, 5000 metroak ez ditugunez inoiz garaitu ez dugu oso logikotzat zortzimilako baten igoerarekin Karakorumen hastea. Zortzimilakoak baztertuta, hamaika aukera daude Karakorumen, zailak batzuk, eta ez horren zailak beste batzuk. Chogolisa mendiaren aukeraketaren arrazoiak honako hauek dira; zortzimilakoen hurbiltze martxa berdina du mendiak eta horrek inguru erabat alpinoa ezagutarazteko aukera emango digu. Bestetik, Chogolisa delako gaur egun inguru horretan aurki ditzakegun mendi bakartienetako bat. Ez dauka alderik Chogolisak dituen bisitak Gasherbrum-ek edota K2-k duen bisiten kopuruekin. Ziur nago mendian lanean ia bakar-bakarrik egongo garela. Askoz jota beste espedizio batekin banatuko dugu mendia. Igoera bideetaz ez dugu ideia askorik. 86.urtean Tamayo, Juanjo San Sebastián eta lagunek egin zuten bidea nahiko erakargarri egiten zaigu. Chogolisak bi tontor ditu HM-koa eta IE-koa. Guk ipar ekialdekoari ekingo diogu 86an euskaldunek irekitako bide hori jarraituz, I-IE ertza.
3 kanpamendu erabili zituzten 86koek. Behe kanpamendua 4900metrotan, 1.kanpamendua 5700 metrotan, 2. kanpamendua 6400metrotan eta 3.kanpamendua 7000 metrotan. Liburuan azpimarratzen du 1.eta 2. kanpamenduen arteko ertza. 50ºtako 600 metroko aldatsa ei da. Akaso, egoera fisiko onean bagaude, 2 kanpamendu bakarrik finkatuko ditugu; 5900 metrotan eta 6800 metrotan.
Nahiz eta bidaiak ia bi hilabeteko iraupena duen, espreski igoerari 3 aste eskeiniko dizkiogu. Hala ere, hurbiltze martxa, materiala eta zamakaterien kontratazeak hamar egunez okupaturik edukiko gaitu. Hortaz, 7 asteetatik, 4-5 mendi igoerarako izango dira.
Ulertzen dugu egon daitekeela jendea proiektuarekin bat egiten duela baina Chogolisa-ren igoerak atzera botatzen duela. Horregatik, proposatu gura genuke beste aukera bat pertsona hauentzako: mendia igo nahi dutenekin bat, behe kanpamendura arte (4900m) hurbiltze martxa egitea eta bertan geratzea behe kanpamenduan. Behe kanpamendura arte egin beharreko martxa ez da inondik inora zaila ezta gogorra ere. Pentsatu oso motel egin beharreko ibilaldia dela zamaketari askok egongo baitira karabana handia sortuz. 3 astetan edo dena-delako denbora asperturik ez egoteko ideia batzuk proposatuko ditut gailurra zapaldu nahi ez dutenentzako: inguruko beste mendien behe kanpamenduak bisitatu (K2, GIV, Broad Peak, Masherbrum…) eta hango mendizaleekin harremanetan jarri eta ezagutu munduko beste mendizaleen bizipen eta mendia ikusteko ikuspegia, behe kanpamendutik gailurrera igo gura dutenei laguntza logistikoa eskeini, lehengo kanpamendura arte (5700m) zamak eramaten lagundu, aklimatazioarekin lagundu beste kideak… bertako aukerak asko dira eta batez ere izugarri ederrak.
Hala ere Chogolisa mendia igotzeko aukera oso gutxitan suertatzen zaigu bizitzan. Ez gabiltza jendea nahastu nahiean baina azpimarratu gura genuke ondo pentsatzeko erabakia dela, entrenatu eta gogoak jarriz gero posiblea baita dena!
Beharrezko materiala
Altuerako lo sakoa *
Behe kanpamendurako lo sakoa
Esterilla
Altuerako kanpin dendak (x4) *
Behe kanpamendurako kanpin dendak eta karpak (x4, x1)
Gailurrerako lumazko buzoa *(¿?)
Altuerako botak *
Hurbiltze martxarako mendi botak
Galtzerdi beroak (x2) *
Mendi galtzerdiak (x4)
Martxarako galtzerdiak
Kamiseta termikoak (x3)
Forro polarra
Txubaskeroa
Plumiferoa
Malla termikoak (lodiak * eta arinak)
Hurbiltze martxarako mendi prakak (x3)
Goretex prakak
Polainak
kranpoiak
Eguzki betaurrekoak (x2)
Buff eta pasamontañasa
Txanoa eta bisera
Makilak (x2)
Pioleta (x2) *
Arnesa *
Rapelatzeko materiala (reverso, ocho…) *
Kordinoak *
Jumar*
Kordak (x2, 60m x 8mm)*
Irratia
Bana walkie
Krema eta ezpainetakoa
Guanteak/ manoplak*
Motxila bi mendizale bakoitzeko ( 45l eta 80l)
Zama petateak
Mapak
(*: gailurrerako saiakera egingo dutenek soilik beharko dute)
Aurre prestaketa
Ezin liteke inolaz ere mendi honen igoera planteatu inolako aurre prestaketa barik. Mendi honen prestaketak hiru puntu nagusiren jakintzak behar ditu: esperientzia, teknika eta korda ezagupena, eta forma fisiko ezin hobean egotea.
Esperientziaren aldetik, ez dugu maniobra margen askorik. Pirinioetako ibilaldietan jasotakoarekin konformatu beharko gara. Piriniotan nahiz eta ez ditugun 3000 metroak askotan garaituko, bertan aurki ditzazkegun zailtasunak eta praktikatzeko eremuak oso aberatsak dira. Aneto edota Monte Perdido bezelako mendi ezagunak baino askoz ere mendi zail eta gogorrei aurre eginez jaso daiteke beharreko esperientzia. Swan korredorea (Gavarnie), Gaubeko korridorea (Vignemale), Bira Beraldi (Balaitous)… , etab. bezelako igoerekin formakuntza oso ona jasoko dugu. Azpimarratzekoa da, 2009-2010eko negua izan behar duela ibilaldi gehienen data. Izotz teknikak behar-beharrezkoak dira.
Teknika eta korda ezagupenei dagokionez, nahiko denbora sobera daukagu horretan aritzeko. Ezagupen hau jasotzeko, bi fase desberdindu behar dira: aurrenekoa, teoria klaseak Urduliz edo Atxarten eta bigarrenekoa, piriniotako irteeretan aplikatzen dena. Ezagutu beharrekoak hauek dira: mendizale arteko enkordamendua, autorreskate teknikak eta reunio eta rappel ezagupenak.
Forma fisiko ezin hobea behar dela ez genuke ezta aipatu beharrik ere. Erresistentzia. Erresistentzia on bat edukitzeko egin beharrekoak hauek dira: 8-10 orduko ibilaldiak mendian 1500 metroko desnibelak eginez. 2009ko uda amaitu eta berehala astean birritan edo hirutan korrika egiten hastea 40 minutuz. Bidaiarako 2 hilabete faltan ditugunean, astean 5 egunez korrika egitea ordu batez. Hau lortzekotan forma onean egongo garelakoan gaude, hala ere, datu hauek orientatiboak baino ez dira. Bakoitza libre izango da bere prestaketari nahi duen moduan aurre egiteko.
Nahiz eta aurretik aipatu ez dugun, mendi igoera komertzialetik urundu gura genuke gurea. Horrek zer esan nahi du? Ez dugula oxigeno artifizialik erabiliko eta ez dugula gia bat kontratatuko bidea erakusteko. Guk jarriko ditugu altuerako kanpamenduak, guk irekiko dugu bidea eta gure kabuz egingo dugu gora oxigeno artifizialaren erabilpen barik.
Nahiz eta oso prestaketa gogorra dirudien, ezinbestekoa da hau dena egitea bertan gozatzeko. Ez dugu sufritu nahi. Izerdia aurretik gogoz botata, bertan gozatzeko aukera izango dugula ziur gaude. Ez gara mendi igoera tekniko batetaz ari, baina duen exigentzia fisikoa nahiko altua da. Ez da mendi soil honek eskatzen duen esfortsu fisiko berezia, baizik eta 7000 metrotik gora dauden mendi guztiek eskatzen dutena.
Aklimatazioa. Askok entzun dugu aklimatazioari buruz hamaika gauza. Aklimatazioaren definizio praktikoa hau litzateke; ahalik eta hoberen gorputza egokitu altuerarik, 6500 metrotik gora ahalik eta etekin handien ateratzeko gure esfortsu eta mugimenduei. Hortaz, ezin dugu egun parea behe kanpamenduan igaro eta gorantza igo itsu. Aklimatazioak prozesu oso mantsoa du. Altueran lo egiteak ( 1. kanpamenduan) gero berriro behe kanpamendura jeisteko prozesuaren etapa ezinbestekoa da. Goiko kanpamenduetan egin beharreko gauetan materiala gorantza igotzeko aprobetxatu egiten badugu askoz hobe, gerora gailurrera egin nahiko dugun saiakeran pisu gutxiago eramateko eta arinago ibiltzeko.
Aklimatatzeko beste modu bat ere badago. Baimena eskatu daiteke inguruko beste mendi bat bisitatzeko garaiera gutxiagokoa eta bertan aklimatatu, hau da, inguruko beste mendi bat igoz ekin al diogu aklimatazioari. Honek baditu bere alde onak eta txarrak. Txarra, behin aklimatatuta egonda, mendian prestaketa guztiak egiteko izango ditugula. Ona ostera, gailurren bat zapaltzeko aukerak asko igotzen dituela. Gai guzti hauek, partaide guztien artean erabakiko ditugu.
Felix-Baltistán Fundazioa
Felix-Baltistán fundazioak 2002. urtean eman zituen bere aurreneko urratsak. Felix inguratzen zituzten pertsonen artean martxan jarri ziren proiektu hau aurrera atera zedin. Jaialdiak antolatu, bazkideak egin, udaletxe batzuen dirulaguntza jaso eta ez zuten denborarik galdu Hushe bailararen garapenaren alde egingo zuen fundazioarekin.
Ordutik hona asko dira burututako proiektuak. Proiektu hauen helburua hasiera batetik oso argia zen; herritaren eskura jarri behar ziren beharrezko tresnak euren kabuz bailararen garapena burutu zezaten. Soloentzako ureztatze sistema ipini zuten eta eurak lurra lantzen hasi ziren autogestioaren bidean pausu erraldoia emanez. Eskolak jarri ziren, euren gerokoan formakuntza hobeagoa eduki zezaten, bai mendi zamaketari gisa, bai ingelera ikasiz. Emakumearen aldeko apustu garbia egin du Felix-Baltistán fundazioak. Emakumeen garrantzia azpimarratu eta formatu egin dituzte.
Irabaz asmo bariko fundazio honen haskundea izugarria izan da. Herrien arteko elkartasun adibide garbi eta paregabea dugu. Fundaziora egin behar dugun bisitan, elkartasuna helaraziko diegu han lanean diardutenei eta batez ere Baltistango herriari. Gure hazi txiki eta apala jarri gura dugu proiektu honetan arropa( jertseak, prakak, forroak), eskola materiala, umeentzako jostailuak, liburuak, hiztegiak… etab eramanez. Ez gabiltza errekonozimendu ezta esker onaren bila. Sarritan pentsatzen dugu ea zer pasatu litzatekeen mendi eder hoiek gure gizarte berekoi eta kapitalistaren esku egongo balira eta ez naturarekin horren lotura estua duen herri humil batetan. Herri pobrea da kanpotik begiratuta. Ez dute dirurik alegia. Euren kultura, errespetua eta siniskerak horren aberatsak dira, ezin diogula bakarrik egoera ekonomikoari erreparatu. Tresnak emanda, eurak aberastuko dira eguneroko lanean.
Mendiak Bide-ren bitartez herri honen garapen gaitasun eta berotasuna isalatzea gura genuke. Gizarteak ikus dezala ez direla “Sherpa” soil batzuk. “Sherpa” baino askoz gehiago dira. Horretarako, fundazioa eta bailara osoa bisitatu gura genuke. Haiekin erlazionatu egun batzuetan, gure herriari buruz berba egin eta batez ere euren bizimodu eta kultura ezagutzeko.
Hushe bailarako biztanlea
Bidaiarako materiala
Dokumentazioa ( pasaportea 6 hile baino gehiagoko iraungitze datarekin)
Arropa
Fundazioari eman beharreko materiala (arropa, material eskolarra, …)
Grabaketa materiala ( 3 bideo kamerea, mono/tripodeak, portatila…)
Egin beharrekoak
Fundazioari egin beharreko bisitan zer egin nahi dugun oraindik pixka bat airean dago. Gure hasierako planteamenduan materiala, arropa eta al den guztia eramatea zen. Hori dena lortzeko modua partaide guztien artean hitz egin beharreko gauza da.
Bisitan egin daitezkeen beste ideia batzuk ongi etorriak izango dira beti ere bidaiaren filosofiarekin bat egiten badute. Bidaian parte hartuko dugunon artean ideia berriak sortuko direlakoan nago eta gero denon artean asanbladan azertuko ditugu sortutako ideiok.
Presupuestoa
Espedizio soil bat baino gehiago den bidai honek behar duen diru kopurua oso altua da. Hamaika gastuei aurre egin beharko diegu. Gai legalak, bisadoak, baimenak, zamaketariak… etab, lortzeko dugun esperientzia ezarengatik, agentzia batek bideratu egingo dizkigu arlo logistiko guztiak behe kanpamenduraino. Behe kanpamendutik gora, gu bakarrik aritu beharko gara mendiari aurre eginez. Agentziak eskeintzen dizkigun zerbitzuak honako hauek dira: alojamendua behe kanpamendura arte, bisadoak, zamaketariak, janaria behe kanpamendura arte, alojamendua behe kanpamenduan, sukaldariak behe kanpamenduan, karpak eta dendak behe kanpamenduan, medikua behe kanpamenduan eta satelite bidezko komunikazioa Euskal Herriarekin eta igoera asegurua. Agentzien artean, “montañas del mundo” eta Euskal Herriko “banoa” barajatzen ditugu.
Bidaiak suposatzen duen diruaren nondik norakoak honako hauek dira:
Hegazkina: 800€/pertsona bakoitzeko
Agentziari dagokiona: 2500€ / pertsoneko
Materiala: (perstona batentzako)
Altuerako lo sakoa: 350€ (DIAMIR-Karakorum)
Lo sako normala behe kanpamendurako (badugu denok)
Altuerako kanpin dendak (x4): alokatuko ditugu
Esterillak (x2) /pertsonako (badugu lagunen artean lortzerik)
Altuerako botak:280€(ASOLO-Ottomila)
Mendi bota arrunta hurbiltze martxarako (denok dekogu)
Kubrebotas:70€ (BERGHAUS-Yeti)
Galtzerdi beroak (x2):60€(LORPEN-Thermolite)
Kamiseta termikoak (x3):40€ bakoitza
Windstopper forroa: denok dekogu
Gore-tex 3 kapako txubaskeroa:denok dekogu
Plumiferoa:300€(DIAMIR-Walker)
Goretex prakak:200€
Mendi prakak behe kanpamendu eta hurbiltze martxarako:baditugu
Malla termikoak:70€
Kranpoiak:100€
Pioleta (x2):200€
Jumar: 70€
Bana walkie:50€
Manoplak (altuerarako):90€
Guanteak: denok dekoguz
Eguzkitarako antiojuak: denok dekoguz
Arnesa:lagunen artean eskuratzerik badugu
Katxarroak: reversoa, elur estakak, izotz torlojuak, kordinoak, … : lagunen artean lortzerik badugu
Kordak: 60m x 8.5mm(baditugu)
Grabaketa materiala:
bideo kamara bakoitza:200€
tripodeak: 15€ bakoitza
memoriak: 50€
totalean:5.300€ pertsona bakoitzeko
(gailurrera joan nahi ez dutenek 3.000€
Izan daiteke zerrendan gauzaren bat ahaztuta geratzea. Gailurreko lumazko buzoaren erabilpena ez dugu suposatu.
kontuan eduki behar da material asko badaukagula eta prezioak behera egingo lukeela. Material asko (arnesa, kordak, kordinoak, rapelatzeko tresnak…) lagunei eskatu al diegu diru nahikoa aurreztuz.
Ikusita sekulako dirutza dela gu bezelako gazteentzat, honako finantziazio edota diru sarrera-iturri erabiliko ditugu gastua gure aldetik minimoa izan daiten:
Bidaiaren kamisetak aterako ditugu.
Salmentako prezioa guri kostatutakoaren bikoitza izan behar da etekin minimoa eduki dezan.
2010. urteko egutegiak salduko ditugu.
Bertan, aurreko urteetan burututako mendi irteeren argazkiz osatutako egutegi jatorra osatu eta salmentan jarriko dugu eskualdean.
2009. urtean edo aurretik egindako euskal espedizioekin kontaktuan jarriko gara, eurek erabilitako materiala sal iezaguten denda baino prezio merkeagoetan.
Udaletxe, Diputazio, mendi-federakunde eta beste edonolako entitate publiko eta pribatuei diru-laguntza eskatuz.
Kontzertu edo jaialdi modukoak sortu leku alternatibo(gaztetxe) zein pribatuetan(taberna, antzoki).
Txosnetan turnoak eskatu diru apurra ateratzeko.

No hay comentarios:
Publicar un comentario