portaletera heldu eta pentsatu genuen legez oraindik elurrak mendiaren parte haundi bat estaltzen zuen. arratsaldeko zazpirak inguru izango ziren gorantza abiatu ginenean Pombie aterperantza.
bidea oso erraz egin genuen leporaino, elurrak apenas trabatzen zuen guen igoera eta arin arin ibili ginen leporaino.
lepora behin helduta, elurrak dena estaltzen zuen. haizeak ere protagonismo bila, gogor putz egiten zuen lepoan. han behean, Lakuaren ondoan, Pombieko aterpea. harantza abiatu ginen eta 15 minuturen buruan, han geunden deskantsu hartzen. bertan, logela pare bat libre zeunden, bata bekosua eta bestea literaz osatua.
franziar talde batek kolonializatu zuen literen gela eta ze erremedio! sukaldeko lurrera lotara!!!
behin zeozer afaldu eta gero, paretari begira jarri ginen. nahiko garbia zirudien eta igoerak ez luke inolako problemarik aurkeztu behar... haizea harrotuz joan zen eta horrek ez zuen batere itxura onik.
goizeko bostak ziren mugikorreko alarmak esnatu gaituenean. " baina ze ostia! zer egiten dut nik hemen 2000 metrotara zemento gainean eta hotzak jota lo egiten! etxeko ohea inoiz baino gehiago faltan botatzen dugu!" gutxi iraun digu galbaneak. dena prestatu, motxilak bizkarrera bota irten kalera eta SAN DIOS!!! haizeak ia botatzen nau menditik behera. hori gutzi balitz, sirimiritan dabil zerua. aurpegiak luzatu zaizkigu. ordu erdiz berba egiten egon ostean, pareta bustia dagoela konprobatzera igoko garela adostu dugu.
paretaren oinarritik goazela haizeak pioleta askotan elurretan iltzatzera behartzen gaitu haizeak eraman ez gaitzan. oso desatsegin dago giroa, mendiaren arauak. hogei minutuko zeharkaldia behar zuena, ordu bateko zeharkaldian bihurtu zen.
azkenean, Suzon lepora heldu gara, paretaren oinarritik gertu. ez dago girorik.
paretatik behera errekak sortu ziren eta eskaladarako ez da batere aproposa. haizeak behin baino gehiagotan lurrera bota nau, ez nau maite hor nonbait. hemen daukazue Suzon lepoan grabatutako bideo kaxkar bat, han goian zegoen egoera nahiko ondo erakusten duena:
handik buelta eman eta aterpera abiatu ginen. bat batean, zeruak garbitu egiten du eta eguzkiaren ateratzen da. pombien egoten gara eguzki goxotan eta behera egiten dugu midi igo barik aurten bigarren aldiz, hala ere, batek behin esan zuen legez, ez dugu umorea galdu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario