Alberto Iñurrategi, Mikel Zabaltza eta Juan Vallejo mendizale euskaldunak Everest (8.848m) mendia igotzen saiatzen ari dira Horbeirn izeneko korridoretik gora. euskal herrian aklimatazio berezia egin eta gero -kamara hiperbarikoak erabilita-, Nepalgo mendi famatu hontara hurbildu ziren igoera zail hau egiteko asmoz.
1.986an, Lorettan eta Troillet suitzarrek irekitako bideari ekin nahi diote. egun hartatik, ez da inor kapaz izan bide honetatik gora egiten. oxigenorik gabe, era alpino hutsean eta saiakera bakarrean arituko dira euskaldunak.
Alberto Iñurrategik telefonoz egindako deiaren arabera, atzo abiatu ziren kanpamendu nagusitik Horbeirn korridorearen oinarrira arte. gaur, Agorrilak 25, eskaladari ekingo diote, eta bi gau eskaladan igaro ondoren eta dena ondo joanez gero, igande goizean zapalduko dute gailurra.
bestalde, Gorri eta Alex Txikon bizkaitarrek Cho Oyu zortzimilakoa zapaldu dute bart. juanito Oiartzabal mediatikoak, gaur edo bihar ekingo dio Shisa Pangma mendiari eta Edurne Pasaban maratoi korrikalari eta kolekzionistak ordea, aklimatazio fasean dabil bere 13. zortzimilakoa izango den mendian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario