Mostrando entradas con la etiqueta everest. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta everest. Mostrar todas las entradas

2009/09/28

euskaldunak ozta ozta salbu Everesten

iragan ostiralean blogean idatzi nuen legez, Zabaltza, Iñurrategi eta Vallejo Everesten maldetatik gora egin zuten Horbeirn korridore malkartsua erabiliz gailurra zapaldu nahiean.eskaladaren lehen eguna igaro ondoren 7.200 metrotan paratu zuten kanpin denda haiek egindako repisa batetan. nahiz eta eguraldi iragarpena alde ei zuten, hodeiak hurbilduz jjoan ziren eta gau partean gogotsu hasi zen elurretan. lotan zeundenean, elauso batek denda harrapatu eta txikitu egin zuen. aitaren batetan altxatu eta ahal beste material eskuratuta handik irtetzen saiatu ziren.
argazkia: dendatik irtetzen

dendatik irten bezain laster, bigarren elauso batek harrapatu zituen eta momentu batzuetan, Vallejo desagertarazi zuen. azkenean, Gasteiztarra agertu eta handik hurbil zegoen haitz batzuen oinarria babestu ziren. gau osoa zutunik igaro ondoren, 8 orduko jeistiera delikatuari ekin zioten euskaldunek. egun, kanpamendu nagusian daude. alberto Iñurrategi esandakoaren arabera, nahiz eta " ez behar txikia" jasan duten, ez dute etsi eta eguraldi parte on baten zain behe kanpamenduan geldituko dira igoera berriz saiatzeko. ez dira makalak!

2009/09/25

everest-etik berriak


Alberto Iñurrategi, Mikel Zabaltza eta Juan Vallejo mendizale euskaldunak Everest (8.848m) mendia igotzen saiatzen ari dira Horbeirn izeneko korridoretik gora. euskal herrian aklimatazio berezia egin eta gero -kamara hiperbarikoak erabilita-, Nepalgo mendi famatu hontara hurbildu ziren igoera zail hau egiteko asmoz.


1.986an, Lorettan eta Troillet suitzarrek irekitako bideari ekin nahi diote. egun hartatik, ez da inor kapaz izan bide honetatik gora egiten. oxigenorik gabe, era alpino hutsean eta saiakera bakarrean arituko dira euskaldunak.


Alberto Iñurrategik telefonoz egindako deiaren arabera, atzo abiatu ziren kanpamendu nagusitik Horbeirn korridorearen oinarrira arte. gaur, Agorrilak 25, eskaladari ekingo diote, eta bi gau eskaladan igaro ondoren eta dena ondo joanez gero, igande goizean zapalduko dute gailurra.


bestalde, Gorri eta Alex Txikon bizkaitarrek Cho Oyu zortzimilakoa zapaldu dute bart. juanito Oiartzabal mediatikoak, gaur edo bihar ekingo dio Shisa Pangma mendiari eta Edurne Pasaban maratoi korrikalari eta kolekzionistak ordea, aklimatazio fasean dabil bere 13. zortzimilakoa izango den mendian.

2008/04/18

everesten azken lotsabakeria

jakingo duzuenez, urte honetako joku olinpikoak Txinan burutuko dira. Hori dela eta, suziri olinpikoa herrialdez herrialde dabil. Oso entzutesuak izaten ari dira azken asteetan suziri olinpikoaren inguruan gertatutako istiluak, Txinaren politikaren aurkako protestak direla medio.
Suziriaren azkeneko erronka Sagarmantha (everest) mendia igotzea izango da. Normala al da hau? Zer nolakoak izan behar dira antolatzaileak horrelako lotsabakeri bat burutu nahi izateko? Ba nik duda barik esango nuke antolatzaileek ez dutela natura maite, ezta mendia ere. antolatzaileak hori dira, antolatzaileak besterik ez. Berriro ere erabiltzen ari gara mendia errekorrak, zenbakiak eta protagonismoa lortzeko. Bakoitzak bere ausnarketa egin dezala.