2008/12/08

midi-k ezetz esan zigun eta Pene Sarriere-k baietz

pasadan eguenean idatzi nuen legez, Midi D´Ossau egitea zen gure helburua. bariku arratsaldean abiatu ginen Portalet-erantza. gaueko 11etan heldu ginen. elurretan mara-mara zebilen. Pombieko aterperainoko gaueko ibilaldia gogorra izango zela bagenekien.


portaleten bertan utzi behar izan genuen kotxea frantziar errepidea oso egoera txarrean zegoelako.
gaueko 12ak ziren martxan jarri ginenean errepidetik behera. aurrena, kilometro bat beherago zegoen bidea aurkitu beharko genuen, metro bat baino gehiagoko elurrarekin. azkar aurkitu genuen sahiesbidea. elurretan eman genituen lehen pausuetan gerriraino hondoratzen ginen... eta susmo txarra hartzen hasi genion Pombie aterperainoko martxari. hasi eta berehala, erreka gurutzatu beharra dago, ... zubia? non dago zubia?... 20 bat minutuz zubia aurkitzen eman ondoren, amore eman genuen eta berriro errepiderantza zuzendu genituen gure pausu geldoak elurrak motelduta. -ez dau girorik, txo! esaten du batek besteari inoiz baino arrazoi gehiagorekin... bentiskak bete betetan harrapatu gaitu eta ez dugu aurrera jarraitzerik. gainera, elurraren egoera ez da batere ona, elurra ez dago batere egonkor.
isil isilik errepidean gora goaz. -badekogu arrazoia barriz ona etorteko, eh mutilak?
ezer esan gabe, botak kendu eta Formigalera goaz. parkin lasai batetan paratu dogu kotxea eta bertan egin dogu lo hirurok golf txiki batean gure hiru motxila erraldoiekin batera, noski! " bihar egunak argituko du eta ilusio berriak landuko doguz..." esan zuen behin Felixek.




bai, egunak argitu egin zuen eta zeinen ongi gainera. anayet inguruan zeruak more kolorez buzti egin zituen bazterrak. animotsu irten gara kotxe madarikatu hartatik. asanblean bildu eta aukeran genituen mendi igoerataz berbatan jarri gara. GOURETTE-ra!!!
portaleta igaro eta hantxe ikusi dugu gure hasierako helburua zena: Midi D´Ossau.








Laruns-era jeitsi eta Aubisque-ko portuan gora egin dugu cicatriz-en zuzeneko diska kotxean ozen baino ozenago dugula: LOLA POR QUÉ ESTAS SOLA!

asko poztu nau berriro Gourettera itzultzeak. mendiarekiko berbaldia Gouretten beti da berezi. nahiz eta eskiaren turismoak sustengatutako herria izan, badu zeozer beste eski pistek ez dutena... zer ote??? akaso jendearen harrotasun eza, herri eta eskiatzaile humilen lekua, akaso hango artzainek euskaraz abesten dutela ( Gourette Zuberoatik nahiko urruntxo dau)... akaso... eztakit!
esplanade du valentin-eko kafetegi ederrean gosaldu eta gero ( garestia gero!), kranpoiak jantzi eta pistetan gora hasi gara handi-handi.

han zeuden eskiatzaileek harrituta begiratzen ziguten ez baitzen batere normala eski pistetatik eskiatzen ez zegoenik han goian ikustea. trabesiako eskiekin ohituta daude Gouretten, baina raketa miserable batzuk gabe joaten direnak pixkat arrotz egiten zaie eskiatzaileei.

bagenuen helburua finkatuta: Péne Sarriere.
ZAILTASUNA: 1 eta 5 artean: 2,5
DESNIBELA:600 metro
NONDIK:Gourette-ko eski pistatik
DENBORA:Ordu 1 eta 35 min igo // ordu 1 jeisti
AZALPENA:pene sarriere, 2000 metroak hurbil dituen mendia da. eski gunearen ezkerraldean kokatzen da. ez genuen mendi honi buruzko informaziorik, baina bide logikoa sumatu genuen behetik: ipar aurpegian,bazegoen hor nonbait aukera eta gu saiatu beharra genuen, zelan ez!
pistatetaik barrena, nahiko ondo irebazten dugu altuera. elurra ez dago zopa zopa eginda eta gauen botatako elurra ez da horrenbestekoa izan.


pistak utzi dutgu momento batez eta pistetatik kanpo egin dugu. pekatu! elurra gerrira arte! leku batzuetan bulerretaraino sartu gara... alboko argazkian josu dago hanka zulo batetik atertazen.




eskerrak ordu erdi pasatxoan gune hori utzi egin dugu berriz pistetaik gora egiteko.




azken pistan gora, ezkerretara dagoen basoan sartu gara. -hamen hasten da geure geurko erronka hau!... -pentsatu du batek. elurretan dexente hondoratu gara basoan.




basoa igaro eta derrepentean hasi gara lehen aldats gogorrekin. pioleta atera dogu... nork daki!
lehengo aldapa gogor honen akaberan, 5 bat metroko tximeneari ekin diogu. nahiko simplea zen, baina elurra ez zegoen batere ondo eta eskumatara, jausia ederra zela konturatu ginen. problema barik tximinia igaro eta hurrengo aldaperi ekin diegu.




elurra oso desegonkor zegoela sumatu genuen, hori zen elur pilaketa! 25 minutuz kontu handiz ibili ostean, gailurraren aurrean dagoen gunean gelditu gara. azken metroeri ekiteko bi aukera ikusi doguz: bata, ezkerretik izotz eta haitzezko pausu bat igarota gora egitea eta bestea, eskumatara zegoen korridore batetik gora egitea. eskumako aukera baztertu genuen. korridorearen oinarrira heltzeko igaro beharreko elur gunea oso desegonkor zegoen, edozein momentutan jauziko zelakoan geunden. ezkerretakoa, nahiko itxura ona zuen, baina kotxean utzitako korda eta tramankuluak faltan bota ditugu!
bueno, azkenean, han gelditu gara gailurretik pausu batetara baina oso gustura, mendiaren edertasuna ez baitago gailurrean, bidearen nola eta zergatian baizik!
asteburu ederra gero!





bideo hontan ikus daiteke lehenengoko tximinia horretara heltzeko igaro beharreko aldatsa(45º)

tximiniatik irtetzen

2008/12/04

Midi D´Ossau 2884m


bihar arratsaldean abiatuko gara portalet( huesca) ingurura. gauez heldu eta Pombie aterpera egin gura dugu hurbilketa. zapatu goizez, Midi DÓssau igotzen saiatuko gara bere bide normaletik. udan egindako igoera hau zeharo aldatu egiten da negu baldintzapean.


urte borobil honi ukitu berezia emote Midi D`Ossau mendia aukeratu dugu. hala ere, baldintza txarretan aurkitzen badugu mendia, Peyreget 2484m mendia igotzearekin konformatu beharko gara.

2008/12/03

felix Iñurrategi-Baltistán Fundazioa


1999. urtean jasotako bi gertakarien ondorioz, Felix-Baltistan fundazioa sortu zen. urteetan zehar sendotu eta errotuz joan da euskal mendizale eta Karakorum mendilerroaren mendi magaldetako biztanleen arteko adiskidetasuna. adiskidetasun honi lehen esan bezela, beste bi gertakarik ekarri zuten fundazioaren sorrera: batetik, tamayo, eta Iñurrategi anaiek Nanga Parbat-ean egindako erreskate bati esker Gipuzkoako diputazioak emandako dirua sari moduan eta bestetik, 2000. urteko uztailaren 28an euskal herri osoa unkitu zuen zoritxarreko istripua, hau da, Felix Iñurrategiren behin betiko lo aldia hainbat maite zituen mendietan.


hau dena dela medio, Karakorum-eko biztanleen bizitza eta formakuntza hobetu zuen fundazioa sorte zen. bertan, hamaika izan dira egindako prioektuak eta jasotako frutuak. irebazasmo bako fundazio honen diru sarrera garrantzitsu bat bazkideen aportazioak dira.


hemen duzue web horrialdeko helbidea;http://www.felix-baltistan.org/


bertan, proiketuen berri edukiko duzue, orain arte egindako prioektuak, hitzaldien data eta lekuak...


Gasteizko 1. mendi zinemaldia


gabonilaren 15an hasita eta 23an bukatuta, Gasteizek ekingo dio bere aurreneko mendi zinemaldiari. datorren astean hasiko den zinemaldi honetan, proiekzioez gain, erakusketak eta hitzaldiak egongo dira.


hemen uzten dut zinemaldiko web orriaren helbidea:http://www.mendifilmfestival.com/


animatu ta parte har dezagun gure mendi zinemaldian, ea egunen baten, torello-koaren fama hartzeko moduan dagoen.

2008/11/23

urte amaierako erronkak


mendi igoeratan oso emankorra eta aberatsa izan den den urte honi akabera ederra emateko, erronka polit eta gogorra burutu gura dugu. urtean zehar, piriniotan, euskal mendian eta alpeetan egindako mendi igoerak oso ugariak izan dira. asko gogorrak, beste batzuk gozoak, luzeak, aldapatsuak...denak ederrak. euskal mendien betiko gertutasuna; udalatx, aizkorri, eretza, aratz. piriniotan esperientzia sendotuaz joan gara; vignemale, midi, facha, sobarcal, anie, atxerito, hiru, txamantzoia, ezkaurre... eta alpeetan, sekulako ikasgaia jaso genuena: glaziarrak, 5000 metrotik gertu ibili, eskalada 4500metro inguruan, hotza...


urte eder honi agur beroa emateko guran, Midi D´Ossauko igoera inbernalari ekingo diogu. uztailean mendi honen igoera burutu genuen. oso igoera gogorra izan zen. aurreneko aldiz eskalatu beharra egin genuen 2500 metrotan. 3 largoko mendi igoera neguan igotzeak, akaso larregi izango da baina saiatu beharra dago.

http://mendiakbide.blogspot.com/2008/07/midi-dossau-2884m-tik-bueltan.html

azken mendien argazki eta mendiak

Petretxemako gailurra eta Ansaberé-ko orratza. orratz honek, Piriniotako eskalada zail eta famatuenak gordetzen ditu.


Sobarcal mendiaren gailurretik, Midi D´Ossau nabarmentzen da urrunean.
petretxema mendia lintzako lepotik

ezkerrean, hiru erregeen mahaia eta eskumaldean, Petretxema
eguzkiak, argi izpi ederrak bidaltzen ditu Ezkaurre mendira
txinebraletik, Pedraforca

ezkerrean Atxerito eta eskumaldean Txinebral
txinebraleko azken ertza

atxar de alano: hortz bakartia alanoen ahoan
alano mendixerra
arrastoan lainoan galtzen da hor nonbait...

gailurretik bueltan


txinebralen gailurrean

hodeiak eta mendiak jolasean


lainoakprotagonismoa eskuratu nahian


txinebral
txinebraletik begira



lintzako lepotik begira

zemendiko mendiak


aurton botatako elurra dela eta, mendi irteera ugari egin ditugu Piriniotara. txinebral, Sobarcal, txipetak, arlas... inoiz baino goizago heldu da elurra piriniotara eta hori aprobetxatu nahian, ez dugu denborarik galdu.

orain dela hile pare bat, pirinioekaz hasitako berbaldiari jarraiera eman nahi izan diogu.berbaldi guztietan bezala, batek hitz egiten du eta bestea isilik eta adi dago. nire ustez, bost alditan mendia isilarazi egin dugula esango neuke, igoera ederretaz gozatuz. bagenekien isilik eta adi egoteko unea helduko zela. atzo heldu zen. bisaurin mendia igotzera joateko asmotan, mendiak bere txanda heldu zela jakinarazi zigun Esako urtegiko altueran. mendiak, arauak jarri egiten ditu; eguraldia. bere mintzaldian sekulakoak esan ditu elur eta haize eran. gu, isil isilik lotu gara Izaban, mendiari zor zaion errespetuaren seinale. nahiz eta ez dugun asko gozatu mendiaz (ezer ere ez...), mendia inguratzen duen mundua ezagutzeko itxaron beharrak badu bere garrantzia.

2008/10/28

2009ko uztailean, Huascarán 6768m

Huascarán edo "waskhsa Ran" euren Quechua hizkuntzean. haren esangura mendi-lerroa da.
Peruko "Yungay" probintzian kokatzen da menditzar hau. geografikoki, mendilerro zurian kokatzen da, Herrialde honen mendirik garaiena izanik.
urte honetan Mont Blanc-era egindako igoeraren ostean, muga edota erronka berriak planifikatzen hasi gara. Nahiz eta Alpeak ez ditugun asko ezagutzen (ezta gutxiago ere!), leku, herri eta mendi berriak ezagutzeko grinak bultzatuta itsasoaz bestalde begira jarri gara.
hasiera batetan, Aconcagua mendira joatea pentsatu genuen, baina 3 arrazoi nagusirengatik uko egin diogu mendi honen igoerari:

1) mendi honen edertasun falta. oso mendi lehorra da, ez du bide normalean elurrik!!! nahiz eta 6969 metro eduki eta ameriketako mendirik garaiena izan, urteko prezipitazioak oso murritzak dira. ez gaude mendi famatu baten bila, mendi igoera eder baten bila baizik.

2)masifikazioa. imagina dezakezue zelako jendetza bildu gaitekeen kanpamendu basean munduko mendi famatuenetako bat izanda...

3) datak. hango uda Euskal Herriko neguan ematen da. ondorioz, uztailean hango negu latzean igotzeak suposatzen du. neguan Akoncagua, oso mendi gatza da altuerako hotzagatik (-50ºc)

honek arrazoi guztiak direla eta, Perura jarri ginen begira, hango glaziar eta mendi mendi malda zurietan. perun mendi aukera izugarria dago, 6000 metroko mendi ugari egonda.
mendi guzti hauen artetik, Huascaran mendi igotzea erabaki dugu. igotzea baino, igotzen saiatzea. nahiko mendi " ezaguna" izanda, eskura edukiko dugu igoerako informazioa. uztaileko hilabetea, nahiko aproposa da mendi hauen igoerari ekiteko.
azkenik ere, oso herrialde merkea da.
huascaran

mendi espedizio honek mont Blancerako baino ogerleko gehiago behar ditu. hegazkin bidaia(1200€), espedizioko materiala(espedizio botak 300€+ lo sakuak(-20ºC): 300€+ altuerako kanpin dendak150€....

hori dela eta, kamiseta batzuk jarriko ditugu salgai espedizioa ezagutzera emateko Uribe Kosta aldean eta benefizio sinboliko bat ateratzeko.

hemen ikusgai dugu prototipo bat.

mezu hau idazten dut, kamisetak bezalako beste proposamen batzuk ekar diezadazuen.

galdera bat; serigrafia merkeren bat ezaguzten dozue honek kamisetak egiteko?


edurre badatorrela!


gaur bertan Euskal Herrian sartu zaigun eguraldi txarrak lehenengoko elur malutak utzi ditu goiko bazterretan. orreagan txuritu egin du eta erronkari aldean eguneko azken orduetan elurretan mara-mara hasi da.

ea aste honetako elurteek txuritzen duten gure mendiak denboraldi luzerako.

hemen, belagoa lehenengoko elurtea eta gero:

2008/10/20

Urrilak 25


asteburu honetan, Hueskako Hecho bailarara hurbilduko gara udazkeneko koloreetaz gozatzeko.

Alanoen mendilerroan dauden Atxar de Alano (2069m), Ralla de Alano (2167m), Trasveral (2071m) eta Espelunga (2106m) mendiak kateatu gura ditugu saio bakarrean.


mendi lerro hau Zuriza inguruaren gainean altzatzen da indartsu oso mendi lerro polit eta basatia sortuz.


mendi ibilbide guztiaren iraunpena 5 bat ordukoa izan daiteke beti ere, aste honetan zehar edurrik botatzen ez badu. edurra egotekotan, 6-7 orduko ibilbideaz ariko ginen, mendiko egoera guztiz aldatuz eta askoz ere kontu handiagoz ibili beharrarekin.

alpeetako 4000milako guztiak 60 egunetan

Franco Nicolini eta Diego Giovannini mendizaleek osatutako kordadak, alpeetako 4000 metroak garaitzen dituzten 82 mendiak igo dituzte 60 egunetan, mendi hauen arteko loturak oinez eginda, inolako auto edo motor erabilita.

behin mendiak igota, gaur egungo mendizaleen erronkak guztiz beztelakoak dira. mendi multzo baten mendi bat baino gehiago lotu igoera bakarrean, mendikateen mendi altuenak zapaldu edota mendien igoera berriak zaildu.

karakorumen bide berriak


Valery Babanov eta Victor Afanasief-ek sekulako jarduerak burutu dituzte Karakorumeko Gasherbrum 1(8068m) eta Broak Peak(8047m) mendietan.

karakorumeko mendi igoeren epea behin irekita, Errusiarrak proiektu ederra burutu egin du bi menditzar hauetan mendi bide berriak irekita. hasierako planteamendua, G1, G2 eta Broak Peak-en bide berriak jorratzea zen, hala ere, G2koak, itxaron beharko du.


6000 eta 7000 metroko mendi ugarietan zailtasun handiko bideak zabaldu ditu Babanov-ek, oraingoan ostera, 8000koetara saltoa egin du bide oso zaila eta teknikoak jorratuz.


broak peak-en, mendebaldeko ertza erabili zuen gailurrerako bide berria margotzeko eta G1mendian ostera, hego-mendebaldetik gora egiten duen ertza. oso igoera garbia izan zen azkeneko hau era alpetarrean eta saio bakarrean egindakoa.


ikusten dugunez, gogortsu hasi da Krakorum-eko sasoia.

2008/10/14

udazkenean, mendiak koloretsu

beste behin ere azpimarratu gura nuke mendi baten edertasuna altueran ez dagoela, hortaz beste faktore asko daude mendi inguru bat edo mendi igoera bat egiteko. gaurkoan, udazkenak eskeintzen dizkigun aukeretaz jardungo naiz.
udazkenean hosto erorkorreko zuhaitzek hartzen dituzten kolore berezietaz denok entzun dugu noz edo noz. Euskal Herrian bereziki, pagadi ederrak ditugu haien itzalpetan ibilaldi ederrak egiteko.
nire ustez, hemendik aste pare batetara egongo da bere une gorenean udazkena gure basoetan islatuta. hemendik, animatu gura nizueke hurbiltzera eta urteko aste berezi hauetaz gozatzera.
hona hemen baso inguruetan egin daietzkeen ibilaldien adibide pare bat:
1) Aratz mendia: Araba eta Nafarroa artean dagoen Araia herritik hasten da ibilbidea. bertan, Aratz mendiaren igoera hasten da. bide honek, pagadi eder batean ematen ditu ordu pare bat. pagadiaren amaieran, landa zabal batzuk daude eta aurrean, Aratz mendia 1481m, haitzez bildua.








tontorreraino igotzea ez baduzue nahi, pagadia amaitzen den lekuan ezkerratara joz gero, borda ederra dago bertan hamaiketakoa hartzeko eta handik aurrerago, San Adrian-eko koba dago, Araba eta Nafarroa batzen dituena. antzina, merkatariek erabiltzen zuten bide hura. kobaren barnekaldean, ermita txikitxu bat dago.










2) Irati: Euskaldunen eta arrotzen artean sobera ezaguna den ohiana. europako pagadirik zabalena omen du, beraz ez dago bere edertasunean azpimarratzerik.









oso ibilbide ederra eta lasaia da Irabiako urtegiaren inguruan egiten dena.


Irabiako urtegiaren ideia gustuko ez duena Ori (2017m) mendira igo daiteke eta bertatik inguruko pasai guztiaren ikuspegi ederrak jasoko ditu trukean.



ori mendia, itsasotik etorrita aurreneko bi milakoa da eta bere igoera ez da batere zaila ezta luzea ere, Larrañeko mendi portutik ibiltzen hasten bagara.

irati inguruan bisitatzea pena merezi duen Otsagi herria dugu.









beste ibilbide edo mendi bat proposatu gura badozue honen harira aurrera!


hemen utziko dotzuet ibiladi ederrak azaltzen dituen web orrialde baten halbidea:http://www.pirineos3000.com/servlet/Lista_Senderismo



2008/10/13

Gran Facha 3005m

nola heldu:jacatik, biescas-erako bidea hartu, ondoren Formigalerantza. Sallent de Gallego herrian sartu, eta Sarrako urtegian hasten da gure ibilbidea
non:balaitous-infierno eskualdean.
zailtasuna: 2koa (1etik 5era). izatez, ez dugu inolako zailtasun teknikorik, baina igoera nahiko luzea (6ordukoa) eta azken ertzean atenzio apurra zor zaio.
ordutegiak: sarrako urtegia- respumoso aterpea: 2h15'
aterpea-Gran Facha (3005m): 3h15'
gailurra-aterpea:2h
aterpea-sarra:1h30'
desnibela:sarratik aterpera: 600metro
aterpetik gailurrera: 800metro

pasadan barikuan esan nuen legez, Piriniotara hurbildu ginen mendi pare bat egiteko asmoagaz.

bariku arrastian Iruñatik Sallent de Gállegoko La Sarra urtegira joan ginen. bertako parking-aren alboan dagoen landan denda paratu nahi genuen. heldu ginenean, lurrean bertan lo egitea erabaki genuen, zerua oskarbi zegoen eta tenperatura ez zen horren hotza (7ºc).

erdi lo gaudela, 30 bat behi hurbildu zaizkigu euren txintxarriekin araneko pertsona guztiak esnaraziz. azkenean, kotxeetan lo egin behar izan dugu, behien bizilekua... eurena da!

goizeko 7retan kotxetik irten egin gara. ondino gaua da, baina kotxeko deserosotasunak bultzaturik irten gara kanpora. hankak luzatu, behi madarikatuak lotan ikusi, eta gosaltzen jarri gara, mahai baten inguruan.

egunak oskarbi eta freskotxu argitu du. goizeko 8:30ak izango dira parkin-a atzean utzi dugunean bidexkan gora. aurreneko ordu eta erdia pagadi izugarri baten barruan eman dugu. udazkena izanda ere, oraindik aste pare bat falta zaizkio bere kolore puntu hoberenera heltzeko. azaroaren hasieran, Iratira!

goizeko 10etan Respumosoko aterpera heldu gara (2200m). igoerarako behar ez ditugun gauzak han bertan utzi eta gorantza abiatu gara, Gran Fachara.
urtegia inguratu, eta Fachara eramango gaituen sahiesbidea hartu egiten dugu. gure gaurko mendia behin aurrean edukita, altuera irebazten hasten gara haitz artean. aterpetik ordu eta erdiko bidean, glaziar txikitxu bat igaro beharko dugu, arazorik ez duena.
glaziarra igaro, eta han goian ikusten dugu Fachako lepoa. hartaraino, beste 30 bat minutu behar izan ditugu. behin lepoan, azken ertza besterik ez gaitu banatzen gailurretik. hala ere, hodeiak sartu dira eta haizeak protagonismoa berreskuratu nahian dabil.
azkeneko ertz hau nahiko erreza da, baina guri, elurra eta izotzarekin egitea suertatu zitzaigun. igoerako parterik inetersgarri eta dibertigarriena izan da niretzat. kontu minimo batekin ibili ezkero, ez dago zertan arriskurik igaro behar.

13:20tan, gailurra zapaldu dugu. han goitik ikusten diren mendiak eta parajeak ederrak dira: batetik Vignemale, besteik Midi D´Ossau, hor aurrean, infiernos, Atzean midi Bigorre...

2008/10/09

asteburuan, Piriniotara!

bihar Sallent de Gallego aldera hurbilduko gara bi kotxeetan. bihar, Sarrako urtegian egingo dugu lo kanpin dendetan.

zapatu goizean, gran fachara (3005m) igoko gara sarra-tik, 1500 mtroko desnibela gaindituz. ez da izango batere makala... domekan, eguraldiak laguntzen badu, Infiernos (3082m) edo bestela Tebarray edo inguruko beste mendi bat.

bueltan, egindako bidai guztia azalduko dut.

astelehenera arte!!!

2008/10/08

Edurne Pasabanen Hamaika balentria


beste egunean inoiz baino euskaldunago eta harroago esnatu ginen, "gure" Edurne Pasabanen gailurraren berri irratiak eman zigunean. jendeak berria entzun bezain laster honen moduko komentarioak egiten zituzten: batek, zenbatgarrena da?, besteak, zenbat geratzen zaizkio? eta hor atzekoak, 14ak lortzekotan, munduko emakume bakarra denak igotzen izango litzateke, ezta?


ni hemendik ozen ozen mezua zabaldu gura nioke "gure" Edurretako Edurneri:

ez nau batere harrotzen ezta pozten horrelakorik. nahiz eta munduko mendi garaienetan ibili, meritu bila baino ez zabiltza! bai, meritu bila. manasluko gailurrera joan zinen, ez manaslu mendira. zure helburu bakarra mendi horren gailurra besterik ez zen. aurton monzoia, inoiz baino zakarragoa izan da, sekulako elur pilaketak eta elur-jausiak altueran sortuz. Manaslura igotzeko zeuden beste espedizioek, atzera egin zuten, baina zu ez. baina ez zenuen atzera bota mendia egoera onetan zegoelako, handinahikeriak itsututa gorantza bota zenuen. ez dakit zenbat zamaketari eta laguntzaile gorantza bota zuten zurekin, (haietako batzuk gailurra zapalduz eta inork ez dakit nortzuk diren...) helburu bakarrarekin: GAILURRA!


mendiaren edertasuna ez dago zenbakietan ezta gailur kopuruetan neurtzerik, mendia zelan eta nola igotzen den eran baizik. mendiarenganako errespetua galdu barik joan behar da horrelako lekuetara, eta mendiak ezetz esaten badu, ezin da horrenbeste arriskatu. ondo irten da dena, zorionez. mendia eta mendizalearen tira-bira horretan beti ondo jolastu beharra dago, mendiak jartzen baititu arauak eta ez mendizaleak.


orain, Edurne eta Al Filo De Lo Imposible-ko kideek, Tibet-era jo dute Sisha Pangma gailurra zapltzeko asmoz. ea oraingoan, ez dakit zenbat zamaketari eta laguntzaile barik igotzeko kapaz garen... horren esperientzia eta balentria edukita, ni ziur nago kapaz zarela, ezta?


manaslukoa, ospea eta meritu bila dabilen espedizio komertzial soila izan da niretzat.


ibarretxe jauna, nongoa izan behar luke munduko tontor garaienak zapaltzen dituen aurreneko neska?

euskadikoa, klaro...

mendiexpo 2008

mendi eta abentura mendiexpo erakustazokaren 5. edizioa izango da aurtengoa. urriaren 24 tik 26ra burutuko da Irunen (Gipuzkoa).

bertan, hitzaldiak, erakusketak, proiekzioak, material salmenta... etab. modukoak egongo dira. aurton sartutako berrikuntza nagusia, urarekin lotuta dauden kirolak barneratzea izan da.

informazio gehiago nahi izanez gero, hitzaldi edo ekintza bakoitzaren orduak etab, sartu urrengo web helbidera:
http://mendiexpo.ficoba.org/

hurbiltzen bazarete, mendiaren mundua zein handia eta aberasgarria den konprobatuko duzue.
animatu!

2008/10/05

pico Lenin 7134m


Lenin mendia, Kyrgyzstan eta Tadjikistan herrialde artean dagoen Pamir mendilerroan kokatzen da. antzineko sobietar batasuneko 3. mendi garaiena da, Comunismo 7495 eta Pobeda 7439 mendien atzetik.


Himalaya mendilerroko mendebaldean dagoen azpi mendilerroa da Pamir. Poloetako galziarrak kontuan hartzen ez baditugu, munduko glaziarrean metaketa handieneko mendilerroaz ari gara.


mendi honetara igotzeko, "Achik Tash" inguruko kanpamendu basera hurbildu behar gara 3600 metrotan.


antzineko kontakizunek diote azkeneko glaziazioak ez zuela inguru hau jo eta horren ondorioz, 3500 metrotik gora oiraindik ikusi daitezke tipula eta beste barazkiak landatzen duen nekarazia.

altuerako landa oso aberatsak dira.


mendi honen altuera eta glaziar eta izotz kopurua kontuan hartuta, Himalayako edozein mendi moduko igoera oso jasoa duela esan dezakegu.


90. hamarkada baino lehen, oso gutxi izan ziren mendi hauek bisitazen zituztenak, gehien bat, Sobietar batasuneko mendizaleak.


90. hamarkadaren hasieran, europako beste herrialdeetako alpinistek bisita egiten sarriago joan ziren eta hamaika bide berri ireki dituzte. gaur egun ere, 5000 metro inguruko ehundaka mendi daude inoiz igo izan ez direnak.


2008/09/30

dagonilak 6, gailur eguna

gaueko 11.30ak dira aldameneko kanpin dendatik "benga mutilek, gora!" ohiukatu dutenean. ez zen batere gogorra izan sakutik irtetzea. ez nuen batere begirik bildu "gau" (arratsaldeko 8retatik 11:30etara...) osoan eta hotzaz dardarka nengoen saku barruan. -10ºC-ko tenperatura edo egingo zuen.
josu ta biok alkarrekin egiten genuen lo kanpin denda berdinean. aurreko egunean prestatutako motxilak kanpora bota eta mendiko botak jantzi genituen. gaur ere, mendiko botak bustirik ditut! nahiz eta mendi bota onak eduki, larruzko bota guztiek busti egiten dute 10ordu elurretan igaro ondoren eta ni, 3 egun neramatzan elurretan. gerora, arazoak ekarriko zizkidan botak humeldutak eukitzeak.
argazki honetan, kordak prestatzen gabiltza eta joango garen
ordenenaz eztabaidatzen ari gara.
nahiz eta oso egun gogorra aurretik dugun, ez dugu ia goserik eta kola-kao edangarri batzuk besterik ez ditugu gorputzera sartzerik.
ibilbide honek Mont Blanc aurretik, beste bi mendi igotzen ditu: MONT BLANC DU TACUL 4248m eta MONT MAUDIT 4465m.


irudiaren ezkerraldeko bidea egiten saiatuko gara, bide normala baino exigentzi fisiko eta teknikoa eskatzen duena.
azkenean, 12:40tan jartzen gara martxan. hasieran ibilbideak, aurrera egiten du glaziarrean Mont Blanc Du Tacul-eko lehen aldapekin aurrez jo aurretik.
(12:40, 3600, kanpamendu basea). hogei bat minutu behar izan ditugu Mont Blanc Du Taculeko aurreneko aldapekin hasteko. momentu honetara arte, bidea oso laua izan da eta ez dugu batere aldaparik igo beharrik izan.
Mont Blanc du Taculek duen arriskurik handiena Serac-ak dira. (mendiko hormatik irtzetzen diren izotz puska erraldoiak, 50metro altukoak eta 200m zabalerazkoak). Serac hoiek, tenperatura altua (0º tik gora) badago, izotz eta elur jausiak eragin ditzakete. aurreko egunean aterpetxetik ikusi genuen, nahiko elur pilaketa zegoela serac-en gainean eta horrek ez zuen batere itxura honik. horregatik, goizeko lehen orduetan hortik pasatzea erabaki genuen, tenperatu altuetatik kanpo. aurreko egunetan ( gu heldu baino lehen, elurrtean ibili zen eta elur pilaketa nabaria zegoen maldetan).
argazkian oso ondo ikusten da serac-ak eta elur-jausi guneak.






horiek saihestu beharra genuen bide alternatiboa bilatuz.
taculen bideak teknika aldetik ez du inolako zailtasunik. serac-ak zeharkatu behar diren puntuetan kontu handiz ibili beharra dago. igoera nahiko lasaia egin genuen, ordu erdiro edo geldialditxoa egiten genuen, baten batek eskatuta. hasierako mendi honetan endika eta gorka oso indartsu zeuden eta josu eta biok ostera nahiko kostatu zitzaigun erritmora amoldatzen.
argazki honetan azkeneko Serac-aren alboan gaude deskantsu hartzen.











argazki honetan, mont Blanc du taculeko gailurretik oso gertu gaude, 4200metro inguruan.

(3:30am, 4248m, MONT BALNC DU TACUL). aurreneko mendia igaro dugu. goikaldean gaudela hor bertan ikusten dugu urrengoko mendia; mont Maudit. honek igoera laburragoa dauka baina askoz ere aldapa gogorrekoa. igoeraren alde tekniko garrantzitsuena mendi honen azken maldan dago. 70º inklinazioko 60 metroko pareta gainditu beharra dago. horretarako korda finko batzuk daude, hala ere, gauean eta iluntasun osoz egiteak eta momentu horretara arte akumulatutako neke guztiarekin, nahiko pausu interesgarria edo delikatua dela esango neuke.
nahiko igoera zuzena da. aldapa oso gogorrekoa. geldialdia behar genuela esaten nuen etengabe, baina ez zegoen non gelditzerik, asike gorantza bota genuen.
azken maldako gune arriskutsuenean negoenean, frontala jausi egiten zait! pareta hura eskalatzeko oraindik 30-40 metro falta zitzaizkidan eta argi barik ederra egin nuen... azkenean moldatu nintzen gora heltzeko.
(5:45am, mont maudit, 4465m).azken malda hori pasa ostean, laurok begiratu ginen. burutik pasa zitzaigun aurreneko gauza igoera eta mendi hau larregi zirela gure esperientziarako. nahiko akojonatuta geunden, inoiz baino gehiago. altuerak, endikari nahiko kolpea ematen ari zion altuera horietan eta ez zegoen batere gustura.
maudit-etik, Col de la Brenva-ra jeitsi ginen Mont Blanc mendiaren lehen aldapak igo aurretik.

(6:20am, col de la brenva, 4250m, argitzen...)eguna argitzen hasi zaigu goizeko 6:15ak aldera. col de la brenvan deskantsu harztea erabaki dugu. Mont Blanc erraldoia bertan dugu (3 ordutara...) eta ni gero eta indartsuago sentitzen naiz. eguraldi ederra suertatu zaigu. hotza eta egun argia, hodei barik. deskantsuan ari garela, endikak etsi egiten du. dio ez dagoela igotzeko moduan. lehertuta dago eta altuerak erangindako burukomina zuen. " besteak aurrera egiteko moduan gagoz?" galdetu nuen... eta bapatean, gorkak ere etsi egiten zuela. haiseran indartsuen ibili zirenak, orain ahul-ahul. kriston amorruan eman zidan, eurek inor baino gehigo merezi izan zuten gailurra... baina mendiak arauak jarzten ditu eta ez mendizaleak.
endikak motxilan zuen beste korda atera zuen eta gorka eta bera enkordatu ziren beherako bidean. eskerrak beste korda bat eramaten genuela!!









egunsetian, col de la brenva-tik horrela ikusten zen Mont blanc.
josu eta biok bota genuen gorantza goizeko 6:45etan. hotz izugarria egiten zuen. nik nire burua oso fuerte ikusten nuen eta eguraldiak edo nire egoera fisikoak asko aldatu behar zuela uste nuen gailurra ez zapaltzeko.

ni jarri nintzen aurrean bidea zabaltzen eta josu atzetik segika 8 bat metrotara. 20 minutu generamatzan goranzko bidean josuk kordari tiratu egin dionean gelditzeko ulertaraziz. " ezin dut gehiago, txo!, lehertuta nau... gero eztakit kapaz izango naizen bueltatzeko..." mundua gainera erori zitzaidan... ni bakarrik ezin nuen gora bota... erokeria bat zen. josuri lasaitzeko esan nion. behar beste deskantsu hartzeko. nire janaria eskeini nion baina berak ezetz, ezin zuela. orduan ni bakarrik gorantza nihoala esan nion... bera harrituta gelditu zen. ez zekien zer egin... esan nion gora egingo nuela eta beherantzako bidean harrapatuko nuela... ni oso fuerte nengoela eta saiatu beharrean nengoela. orduan, azken aukera moduan berak ezer esan aurretik esan nion jaisteko 15 ordu genituela... eta gura bazuen bera jarriko zen aurrean nahi zuen erritmoan gorantza joanez.
josu, animatuz joan zen eta bera jarri zen kordada-buru. oso lasai joan ginen gorantza. 50 bat pausu eta gelditu egiten ginen.

goizeko 8:30ak aldera ateratako argazkia dugu hau. 4600metro inguruan. sekulakoak ikusten ziren hor goitik...







momentu hontatik aurrera, gailurrera bidea oso ondo ikusten zen. zig-zag moduko 19 bide geratzen zitzaizkigun, 200metroko desnibela. 2000metrotik beherago, ordu erditan egiten den desnibela, guk ordu batetan egin behar izan genuen. nekaturik geunden eta josuk eramaten zuen pausua oso lasaia zen. " benga josu, beste zig-zag bat, amaieran geldialditxo eingo dogu!" edo, " aupa josu, ederto zabiz! ni baino fuerteago zauz, txo!" holako esaldiak botatzen nituen noiz-behinka. berak buruarekin baietz esaten zuen, ahotsik ez zuen.
bi edo 3 zig-zag geratzen zirela, " gailurrean gagoz!" "aupa josu, hau eindde dau!". azkenean, goizeko 9:20tan heldu ginen gailurrera!
bertan bide normaletik igotako beste 15 bat lagun egongo ziren. ikusgarriak itzelak ziren. egindako bidea oso ondo ikusten zen, cervino, suitzako mendiak, desnt du geant....

ni galurrean. momentu hauetan, natura maite eta lau hormen artean naturaz gozatu ezinik daudenenekin gogoratu gara...





AUPA ANER ETA LANDER!






HEMEN JOSU DEKOGU.







josu ta biok MONT BLANC gailurrean.
gailurretik hurbil dagoen terraza moduko batean, glucosa apurra hartu genuen eta segituan berantza bota genuen. ez geunden oso ondo ondo sentitzen. burua nahiko joanda genuen, mozkortuta bageunde moduan. isil isilik geunden, inguru mendi eta detalle guztiak gure buruan betiko gorde nahian.
goizeko 10etan egin genuen beherantza oso oso poliki. josu oraindik ere, metro batzuk jeitsi beharrean zegoen buru ondo edukitzeko.

jeistieran hodeiak sartu zitzaizkigun. elurretan hasi zen jeitsieraren leku txarrenean. mauditeko rapela egiteko unean hasi zitzaigun lainoa eta ez genuen 20 metrotara ikusten. eskerrak elurrean arrastoa nahiko ondo markaturik zegoela! col de la brenvatik mauditera bidea nahiko beldurtuta egin genuen. ez genuen ohiko bidea aurkitu eta elurra pixkat sopa eginda aurkitu genuen. gure arteko distantzia laburtu zuen josuk. ni aurretik nihoan. berak, gu lotzen gintuen sokari bi buelta eman zizkion eskua ni irristatuko banintz auto detentzioa hobeto egin zezan.
azkenean, izerdi asko bota ondoren, ( izuaren izerdia, deskubritutako izerdi mota berria. ahoa guztiz lehortu eta ahoko ur guztia gorputzetik kanpora doana... kar kar).
mauditeko azken pausua egiteko, jende gehienak nudo dinamikoa egiten du mosketoi bategaz, gu ostera, reverso batekin rapelatuko genuen, segurtasun gehiago emanez kontuari. han finkatuta zegoen korda gainera ez genuen rabili, gu jarri genuen gurea, nor daki zelako egoeratan egongo zen hura!.
bi rapel egiten ditugu. hasierakoa reversoarekin. bigarrena ostera, reunioa ez dago batere ondo korda bertatik pasatzeko rapela egiteko, beraz, nudo autoblokeanteak erabiltzen ditugu jeisteko. (prusik edo machard). ni aurretik joango naz. korda lepoan jarri eta beherantza noa kontu handi-handiz.







argazkiak josu atera zidan erdiko reuniotik. ni nago nudo blokeanteekin beherantza joaten korda lepoan dudala. nahiko izu izerdi bota genuen hemen ere. gainera eguraldiak ez zuen batere laguntzen. elurretan jarraitzen zuen eta hotza handia egiten zuen.
azken pausu hau igarota gure burua "salbatutzat" jo genuen. nahiz eta dirudien exagerazio ikaragarria, momentuan oso akojonauta nengoen. behin mauditeko pausua igarota, eduki beharreko kezka bakarra estropezu ez egitea zen. bestela bideak ez du bestelako zailtasunik. izaten, bide honek ez du zertan gatza izan behar baina gure esperientzi faltagatik edo alpeetan inoiz ez egonak egiten zuen dena zena baino askoz zailagoa eta arriskutsuagoa. nahiko eskura dagoen mendi igoera dela badakit, baina oso mendi jausi handia dago piriniotatik mont blanc-era. akaso izango da ere, maudit-eko paus honi ez geniola gehiegi erreparatu igoera prestatzeko unean. .... dakit nik zer!
mont mauditen behekaldean erlojuak eguerdiko ordu biak zirela esn zigun. lasaitu ederrak eman zigun erlojuak. gu askoz ere beranduago zelakoan geunden.
errusiar batzuk galdurik zebilen eta guri segitzeko esan genien.
Taculera era igo eta berriro kanpamendu basera.
urrengo argazkian ikusten da Taculen aurreko gauean igarotako serac-ak. oso izotz puska handiak dira, eta nahiko errespetu merezi dute.







azkenean, arratsaldeko 5etan heldu ginen kanpamendu basera.





argazki honetan ikusten da kanpamendu basetik taculera egin beharreko hurbiltze bidea glaziarretik. bueltatzerakoa amaigabea zirudien bidea.




espedizioko 4 kideak, ezkerretik eskumara: JOSU, ENDIKA "ABUELO", GORKA, IÑIGO



argazki hone ostean, denak lotara joan ziren. ni gosez amorratzen nengoen eta tallarines a la parmesana sukaldatzen jarri nintzen denda kanpokaldean. poloniar batzuekin egon nintzen berbetan, afaltzen, eta gailurra ospatzen garagardo batzuekin. ez dut momentu hori ahaztuko. bai afari eta poloniar hoiekin edukitako solasaldiagatik bai oinetako atzamarrak sentitzen ez nituelako. hasieran normaltzat jo nuen baina gero kezkatzen hasia nintzen.
botak kendu, sakuan sartu eta oinen inguruan plumas-a jarri nuen.

oinak berotasuna eskertu zuten, hala ere, medikuarengana joan nintzen eta izozte txikiak nituela esan zidan. ez dira batere larriak baina botak plastikozkoak izan behar direla behin eta berriz esan zidan nire aita izango balitz moduan...
eguna sortu, garatu eta zelan joan zen ikusi genuen inoiz baino paraje eta egoera ezin ederrago batetan.