2008/10/08

Edurne Pasabanen Hamaika balentria


beste egunean inoiz baino euskaldunago eta harroago esnatu ginen, "gure" Edurne Pasabanen gailurraren berri irratiak eman zigunean. jendeak berria entzun bezain laster honen moduko komentarioak egiten zituzten: batek, zenbatgarrena da?, besteak, zenbat geratzen zaizkio? eta hor atzekoak, 14ak lortzekotan, munduko emakume bakarra denak igotzen izango litzateke, ezta?


ni hemendik ozen ozen mezua zabaldu gura nioke "gure" Edurretako Edurneri:

ez nau batere harrotzen ezta pozten horrelakorik. nahiz eta munduko mendi garaienetan ibili, meritu bila baino ez zabiltza! bai, meritu bila. manasluko gailurrera joan zinen, ez manaslu mendira. zure helburu bakarra mendi horren gailurra besterik ez zen. aurton monzoia, inoiz baino zakarragoa izan da, sekulako elur pilaketak eta elur-jausiak altueran sortuz. Manaslura igotzeko zeuden beste espedizioek, atzera egin zuten, baina zu ez. baina ez zenuen atzera bota mendia egoera onetan zegoelako, handinahikeriak itsututa gorantza bota zenuen. ez dakit zenbat zamaketari eta laguntzaile gorantza bota zuten zurekin, (haietako batzuk gailurra zapalduz eta inork ez dakit nortzuk diren...) helburu bakarrarekin: GAILURRA!


mendiaren edertasuna ez dago zenbakietan ezta gailur kopuruetan neurtzerik, mendia zelan eta nola igotzen den eran baizik. mendiarenganako errespetua galdu barik joan behar da horrelako lekuetara, eta mendiak ezetz esaten badu, ezin da horrenbeste arriskatu. ondo irten da dena, zorionez. mendia eta mendizalearen tira-bira horretan beti ondo jolastu beharra dago, mendiak jartzen baititu arauak eta ez mendizaleak.


orain, Edurne eta Al Filo De Lo Imposible-ko kideek, Tibet-era jo dute Sisha Pangma gailurra zapltzeko asmoz. ea oraingoan, ez dakit zenbat zamaketari eta laguntzaile barik igotzeko kapaz garen... horren esperientzia eta balentria edukita, ni ziur nago kapaz zarela, ezta?


manaslukoa, ospea eta meritu bila dabilen espedizio komertzial soila izan da niretzat.


ibarretxe jauna, nongoa izan behar luke munduko tontor garaienak zapaltzen dituen aurreneko neska?

euskadikoa, klaro...

No hay comentarios: