udazkenean hosto erorkorreko zuhaitzek hartzen dituzten kolore berezietaz denok entzun dugu noz edo noz. Euskal Herrian bereziki, pagadi ederrak ditugu haien itzalpetan ibilaldi ederrak egiteko.
nire ustez, hemendik aste pare batetara egongo da bere une gorenean udazkena gure basoetan islatuta. hemendik, animatu gura nizueke hurbiltzera eta urteko aste berezi hauetaz gozatzera.
hona hemen baso inguruetan egin daietzkeen ibilaldien adibide pare bat:
1) Aratz mendia: Araba eta Nafarroa artean dagoen Araia herritik hasten da ibilbidea. bertan, Aratz mendiaren igoera hasten da. bide honek, pagadi eder batean ematen ditu ordu pare bat. pagadiaren amaieran, landa zabal batzuk daude eta aurrean, Aratz mendia 1481m, haitzez bildua.
tontorreraino igotzea ez baduzue nahi, pagadia amaitzen den lekuan ezkerratara joz gero, borda ederra dago bertan hamaiketakoa hartzeko eta handik aurrerago, San Adrian-eko koba dago, Araba eta Nafarroa batzen dituena. antzina, merkatariek erabiltzen zuten bide hura. kobaren barnekaldean, ermita txikitxu bat dago.
2) Irati: Euskaldunen eta arrotzen artean sobera ezaguna den ohiana. europako pagadirik zabalena omen du, beraz ez dago bere edertasunean azpimarratzerik.
oso ibilbide ederra eta lasaia da Irabiako urtegiaren inguruan egiten dena.
Irabiako urtegiaren ideia gustuko ez duena Ori (2017m) mendira igo daiteke eta bertatik inguruko pasai guztiaren ikuspegi ederrak jasoko ditu trukean.
ori mendia, itsasotik etorrita aurreneko bi milakoa da eta bere igoera ez da batere zaila ezta luzea ere, Larrañeko mendi portutik ibiltzen hasten bagara.
irati inguruan bisitatzea pena merezi duen Otsagi herria dugu.
beste ibilbide edo mendi bat proposatu gura badozue honen harira aurrera!
No hay comentarios:
Publicar un comentario