aurton botatako elurra dela eta, mendi irteera ugari egin ditugu Piriniotara. txinebral, Sobarcal, txipetak, arlas... inoiz baino goizago heldu da elurra piriniotara eta hori aprobetxatu nahian, ez dugu denborarik galdu.
orain dela hile pare bat, pirinioekaz hasitako berbaldiari jarraiera eman nahi izan diogu.berbaldi guztietan bezala, batek hitz egiten du eta bestea isilik eta adi dago. nire ustez, bost alditan mendia isilarazi egin dugula esango neuke, igoera ederretaz gozatuz. bagenekien isilik eta adi egoteko unea helduko zela. atzo heldu zen. bisaurin mendia igotzera joateko asmotan, mendiak bere txanda heldu zela jakinarazi zigun Esako urtegiko altueran. mendiak, arauak jarri egiten ditu; eguraldia. bere mintzaldian sekulakoak esan ditu elur eta haize eran. gu, isil isilik lotu gara Izaban, mendiari zor zaion errespetuaren seinale. nahiz eta ez dugun asko gozatu mendiaz (ezer ere ez...), mendia inguratzen duen mundua ezagutzeko itxaron beharrak badu bere garrantzia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario