2008/10/13

Gran Facha 3005m

nola heldu:jacatik, biescas-erako bidea hartu, ondoren Formigalerantza. Sallent de Gallego herrian sartu, eta Sarrako urtegian hasten da gure ibilbidea
non:balaitous-infierno eskualdean.
zailtasuna: 2koa (1etik 5era). izatez, ez dugu inolako zailtasun teknikorik, baina igoera nahiko luzea (6ordukoa) eta azken ertzean atenzio apurra zor zaio.
ordutegiak: sarrako urtegia- respumoso aterpea: 2h15'
aterpea-Gran Facha (3005m): 3h15'
gailurra-aterpea:2h
aterpea-sarra:1h30'
desnibela:sarratik aterpera: 600metro
aterpetik gailurrera: 800metro

pasadan barikuan esan nuen legez, Piriniotara hurbildu ginen mendi pare bat egiteko asmoagaz.

bariku arrastian Iruñatik Sallent de Gállegoko La Sarra urtegira joan ginen. bertako parking-aren alboan dagoen landan denda paratu nahi genuen. heldu ginenean, lurrean bertan lo egitea erabaki genuen, zerua oskarbi zegoen eta tenperatura ez zen horren hotza (7ºc).

erdi lo gaudela, 30 bat behi hurbildu zaizkigu euren txintxarriekin araneko pertsona guztiak esnaraziz. azkenean, kotxeetan lo egin behar izan dugu, behien bizilekua... eurena da!

goizeko 7retan kotxetik irten egin gara. ondino gaua da, baina kotxeko deserosotasunak bultzaturik irten gara kanpora. hankak luzatu, behi madarikatuak lotan ikusi, eta gosaltzen jarri gara, mahai baten inguruan.

egunak oskarbi eta freskotxu argitu du. goizeko 8:30ak izango dira parkin-a atzean utzi dugunean bidexkan gora. aurreneko ordu eta erdia pagadi izugarri baten barruan eman dugu. udazkena izanda ere, oraindik aste pare bat falta zaizkio bere kolore puntu hoberenera heltzeko. azaroaren hasieran, Iratira!

goizeko 10etan Respumosoko aterpera heldu gara (2200m). igoerarako behar ez ditugun gauzak han bertan utzi eta gorantza abiatu gara, Gran Fachara.
urtegia inguratu, eta Fachara eramango gaituen sahiesbidea hartu egiten dugu. gure gaurko mendia behin aurrean edukita, altuera irebazten hasten gara haitz artean. aterpetik ordu eta erdiko bidean, glaziar txikitxu bat igaro beharko dugu, arazorik ez duena.
glaziarra igaro, eta han goian ikusten dugu Fachako lepoa. hartaraino, beste 30 bat minutu behar izan ditugu. behin lepoan, azken ertza besterik ez gaitu banatzen gailurretik. hala ere, hodeiak sartu dira eta haizeak protagonismoa berreskuratu nahian dabil.
azkeneko ertz hau nahiko erreza da, baina guri, elurra eta izotzarekin egitea suertatu zitzaigun. igoerako parterik inetersgarri eta dibertigarriena izan da niretzat. kontu minimo batekin ibili ezkero, ez dago zertan arriskurik igaro behar.

13:20tan, gailurra zapaldu dugu. han goitik ikusten diren mendiak eta parajeak ederrak dira: batetik Vignemale, besteik Midi D´Ossau, hor aurrean, infiernos, Atzean midi Bigorre...

No hay comentarios: