2011/09/22

Gaztelu 1.001m eta Txurregi 1.120m

Goiza oskarbi agertu jaku eta Iruñerritik paraje dauzen bi mendi honek bisitatzera yon gare, Gaztelu eta Txurregi Andia mendilerroan. Ollarango haranetik hasten da iyoerea, Irurtzun eta Etxauri arteko haranetik.Mendi honek iyoteko aukerea asko badagoz bere, Iltzarbeko herritik urteten danari emon dotzegu egurra. Satrustegi (Sakana), Anotz (Ollaran), eta beste leku batzuetati iyoteko aukerea ere badeke honek mendik. Bista ederreko mendiak direz. Aizkorri, Aralar, Saioa, Pirinioak ... ikus leikez gailurretik.


Iyoera datuk:

Iltzarbera aiegateko: 

1)Iruñeatik: Arazuri-Ororbia-Anotz-Iltzarbe
2)Irurtzunetik: Atondo-Anotz-Iltzarbe
Denboreak: Iltzarbe-Olarregi lepoa: 1h10min
                   Olarregi lepoa - Txurregi: 25min
                   Txurregi - Olarregi lepoa - Gaztelu: 35min
                   Gaztelu - Iltzarbe: 40min
                   Totalera: 2h50min guztira, oso pausu lasai eta atseden askogaz


Desnibela: Iltzarbe: 520m
                 Txurregi: 1.120m
                  Gaztelu:1.001m
                 Totalean: 800metro ingeru
Zailtasuna: ez deko ezelango zailtasunik
Deskribapenea: 
 Iltzarbe herriko goiko partetik urteten da koixu ber dogun pistea.
 Pisteak arteaga ederra zeharkatzen dau. ez deko aldats gogorrik. Arteen artean zeozer ikusteko aukerea dekogunean, Txurregiren hego aurpegia ikusteko aukerea dekogu.
 10-15mintutara, ezkerreko bide koixu ber dogu Olarregiko leporantza.
 Txahaltxu bet etzunik lantzarrean, goxo goxo!
 Pistaren akaberara aiegaten garela, ikus lei Olarregiko lepoa.
 Olarregiko lepora iyoteko hasten dire aldats gogorrak. behi hara aiegatuta, Txurregiko gailurrera eroango gaituen aldats luze eta gogorra iksten dogu.
 Aldats honek, 300 metroko desnibela irebazten dau 20 minututan, giharrak istu istu!
 Pottokak gailur bueltan.
 buzoi bako gailurra dogu Txurregi, Satrustegi ganean.
 Pirinioak
 behean, Olarregiko lepoa eta Gaztelu
 Gaztelu, Txurregi baino mendi politagoa da, a bestek aldats gogorra eta luzea baino ezteko. Honek ostantzean, haitza, bedarragaz eta zig zag batzuekaz konbinaturiko iyoerea eskeintzen dosku, entretenigarriagoa.
 Gailurrean, atzean Sakana eta  San Migelko Aralar.
Iruñerria. bi mendi dire urrunean jaun eta jabe, ezkerrekoa Itzaga eta eskoietara Elomendi.

No hay comentarios: