2011/03/06

Aralar: Irumugarrieta 1431m eta Beldarri 1403m

Atzo zapatua (Martiak 5), Aralar ingurura hurbildu nintzan mendi urteera egiteko asmoagaz. Lekunberri herritik, koxitu egiten dogu Aralarko San Migelera doan errepide. Baraibar herri txikerra igaro eta 13. kilometroan, Guardetxera heltzen gara. parkin haundi deko Guardetxek.
Guardetxeko parkina

Aralar, 200km karratu dekozen mendilerroa da eta Nafarroa eta Gipuzkoa artean dau inte. Iparraldean, gipuzkoako goierri bailaragaz deko muga, ekialdean Araitzegaz, hegoaldean burundagaz (Sakana, Nafarroa) eta mendebaldean Ataunegaz.
Intzako dorrea edo Irumugarrieta da bere tontorrik garaiena, geur bertara hurbildu gara.Lizarrusti eta Azpirotz mendate artean dau kokatuta eta kantauri eta Mediterranio isurialdeen arteko muga iten dau. Trikuharriz jositako mendilerroa da Aralar, gure historiaren parte garrantzitsu gordetzen dau bizirik.

IGOERA DATUK:

DENBOREA: udako egun baten, edur barik, guardetxetik baso akaberara 1h15' tan egin lei. lantzarrak hasten direzan lekutik, Irumugarrieta tontorrera, beste 1h15'.
atzo eiñ naben denporea, bastante edur egoalako luzatu zan. Guardetxetik tontorrera, 2h45' ber izen nebezan. A tontorra atzean itzita, Beldarrira 10 minutu baino eztekoguz.
DESNIBELA: 400metro. eztau aldats gogorrik.
MATERIALA: ez dau ezelango material berezirik ber.
DESKRIBAPENA:
guardetxeko parkinetik, pistak gora iten dau haundi haundi inolako problema barik. edurre dauenean, pistaren iskin batetan ipar eskietarako arrasto iten da, beraz a ez izorratzen saiatu ber gara. parean, raketentzako arrasto moduko dau. Aralarren bildu gintzen ehundaka pertsonen artean, uste dot bakarrik nintzala eski edo raketa barik. asike neri toketu daten edurreta hondoratzea.
bikote bat raketekaz
pistak gora iten dau beraz, ordu eta erdiz. ez deko aldats gogorrik eta bastante azkar iten da bidea. 40 minutu igaro doguzela, basoa irekitzen da apur bet eta aukere emoten dosku Irumugarrieta ikusteko.
Asau, oso asago, Irumugarrieta.
ostabere pagadire sarten gara. handi gitxira bidegurutze dekogu.
eskiatzaileak
Eskoietako kamiño koixu iten dogu ta a bidegurutze igarota 20-25 minututara basoaren akaberara aiegaten gara. lantzarretara igarota, edurre gitxiago da eskertzen dot, sekulako egurra jasan dot basoan. mendebaldera, Aizkorri eta Aratz ingeru ikus lei, bason atzoko partean, hegoaldera, urbasa eta Andia.
basoaren atzeko partean, San Donato
bideak Errenaga gailurretik igarotzen da. gailurra atzean itzita, aldatsan behera goz. behean, beste bidegurutze dekogu. ezkerretara Igaratzarantza yoteko ta eskoietara, irumugarrieta eta "Malloak" izeneko tontor multzora yoteko. azkaneko hau koixu iten dogu eta han goian ikus lei tontorrak, irumugarrieta altuena eta ezkerretara, Beldarri.
Irumugarrieta eta Beldarri

azkaneko argazki atarata dauen lekutik tontorrera 40 minutu dauz. ez deko galtzerik, bidea oso markaute dau eta edurreta arrastoa garbia da.
Irumugarrieta 1.431m
gailurretik dauzen bistak inkreible dire. Igeldo Donostian, Txindoki Ganbo etab mendebaldera, urrunago Aizkorri eta Aratz, Ipar ekialdera auñamendik, hegoaldera San Donato ta ingeruk...
Ganbo, Txindoki...



Irumugarrietaren gailurretik, Ekialdera, Beldarri mendia ikus lei oso paraje. hamr minutu ingeru ibilita tontorrera aiegaten gara.
Beldarri gailurrean

Guardetxera buelta leku bardinetik, 1h30minutu ibili ta gero. egun izugarri ona nahiz eta jende larregi egoan mendian.

No hay comentarios: