2011/09/03

Talis herria larrialdi egoeran

Pakistango herrialdean, Baltistán eskualdean, bada Talis uzeneko herritxu bet. Behar gien dabenei, baten baino giautan joten daure zorte txarrak eta adibide tristea dogu Talisdarrek azken partean sufritutakoa. 



"Google-etik hartundako krokisa"
Karakorum mendilerroaren oinarrian dau Talis herria inte, Machulu herritik paraje. Sarri gertatzen ei direz lokatz eta lur jausiak menditik behera. Pasadan 2010 urteko udan, nahiko gogor kolpatu zeuen lur jausi batek herria, hainbat etxe suntsituz. Horren ondorioz, berreraikitze lanekaz hasi ziren Felix Baltistan fundazioko kideek. Lanen akaberan egoazala, Garagarrilaren 30ean San Iñazio besperatan ostabere lur jausi itzela etor jaken ganera Talis herrira, berreraikitako dusti ostabere suntsituz. 
Garagarrilaren 30eko lur jausia, aurreko urtekoa baino lau aldizko inder handiagoz kolpatu dau herria. 
"Felix Baltistan fundaziotik hartundako argazki: hondamendia Talisen"

Datuek diñoskuena argi islatzen dau zelango hondamendi jasan daurien Talisdarrek. Felix Baltistan Fundazioko web orrialdetik hartundako 2 krokis hauetan, argi ikus lei zelako lur jausiak izen dauriezan azken 2 urteotan eta zelango eragin bortitza eukin dauen azkenengoko honek pasadan urtekoagaz alderatuz:
 2010. urtean: 35 etxe suntsitu ziren eta 13 hiladko suertatu ziren. Laranjaz, lokatzezko uholdeak hartundako eremuak.

2011. urtean: 129 etxe suntsituak eta hildako bakarra.(Krokisa iterako orduan ez zegoen desagertutakoaren berririk) 1000 pertsona gelditu ziren arropa, ur, janari eta etxe barik zorigaitzeko Garagarrilaren 30eko arrastian. 


Bideo hontan ikus lei zelango uholde bortitza jasan eurien. 

Alex Txikon Alpinista eta aizkolari Lemoatarra, Talis herrian egon barri da GI eta GII mendietako gailurrak zapaldu ostean. Beran esanetan ikus dauena oso gogorra eta tristea da. 

Bertako berreraikitzean Felix Blatistan Fundazioa eta Felix Iñurrategi Foundation Baltsitan Machulo ONG Pakistandarrak bete betean dabiz. Pakistan herrialdeak bizi duen gora behera politikoek direla medio, oso gatza da gobernuk diru laguntzak emotea edota kanpo laguntza ofiziala jasotzea, beraz, bi fundazio hauetatik, honako kontu korronteak zabaldu direz jendeak lagun deizen:

BBK: 2095_0000_70_9109159513         
Caja Laboral: 3035_0150_01_1500030669
Kutxa: 2101_0038_51_0011074747

No hay comentarios: