2011/09/28

Vignemale 3.298m

Auñamendietan, badauz gailur mitiko edo uzen asko dauriezan mendik, eta horietako bat Vignemale edo Pique Longue dekogu. Mendi honek karakteristika oso berezi batzuk batzen ditu: Frantziar aldeko gailurrik altuena da, Auñamendietako glaziar garatuena deko (Glacier d' Ossau), ipar horma luzeena deko 1.200 metrogaz, eta bere ingeruen, oso paraje, beste 15 hiru milako gailur zapaltzeko aukerea emoten dosku arista ez oso gatzetik yonda.


1.837. urtean, Cazaux-ek lortu zuen lelengo aldiz gailurra zapaltzea eta handik urte betera, barriz bere bueltau ein zan 2 neskegaz batera: Lady Lister eta beran lagun bategaz. Gailur baten uzena imiñi deutse Lady Lister haren omenez.


Vignemale mendia iyoteko aukereak asko dauz, batzuk errezak eta beste batzuk gatzagoak. Bide normala, Gavarnie herri ikusgarritik urteten da. Berton, Barrage d'Ossau urtegiko pistatik aurrera inte Bayssellanceko aterpetxera aiegaten gara 2h30minutuko ibilbidea eta gero.


Gu kanpin dendea eroan gendun goraino, berton vivac inte 2.650metrotan. Hotza, Iñurrategitarren hiztegian, hotz hotza, barruraino sartzen denetarikoa!
Pont D'Espagnera aiegateko, Cauterets herritik iyoten den errepidea koixu ber dogu


Ostean, dekogu Pont D'Espagneko ipar eskiko pistetati urteten dan bide. hau da guk inteko. Bailaratik aurrera iten dau 2 orduz, Oulletes de Gaube uzeneko aterperaino. Ondoren, ezkerretako maldan gora iten dau 2.740metroko leporaino (Horquette d'Ossau) eta handik ikusgai eukingo dogu Bayssellance aterpetxea 2.650metrotan.
Honek bi bidek, jende gienak erabilte dauriezenak dire. Zailtasun txikerragogok.
Gero badekoguz zailtasun tekniko giau dekozen iyoere bide batzuk: Moskowa korridorea, Gaubeko korridore espektakularra ipar aurpegian... kasta berezia dabezan alpinistentzat soilik intekok.


IGOERA DATUK;
Denporeak: Pont D'Espagne-Oullettes de Gaubeko aterpea: 2h30'
                   Oullettes de Gaube aterpea - Bayssellance aterpea: 1h45'
                   Bayssellance-Glaziar hasikera: 1h45'
                   Glaziar hasikera-Gailurra:1h45'
                   Totalera:7h45'
Desnibela: Pont D'Espagne:1.420m
                Vignemale 3.298m
                Totalean akumulatua:2.200metro ingeruko
Beharreko materiala: goi mendiko botak
                                arnesa+ 2 kordino pertsonako + 2 mosketoi + 30mx8mm-ko kordea
                                Pioleta + Kranpoiak
                                Neguko arropeak
Iyoteko sasoia: Glaziarraren egoerea ona da maiatza eta ekainean. Uztaila eta abuztuan, glaziarreko arrailak ez direz ondo ikusten ta arriskutsu izen lei. Bestela ere, Iraila hile egokia da neguko lehen edurteen aurreti.


Deskribapena:
Ondorengoko mapan ikus lei iyoerearen nondik norakoa. baialran aurrera, gero Bayssellance bila mendian gora eta akabera gailurrerantz.

pirineos 3000.com -etik hartundako mapa

Pont D'Espagneko parkina atzean itzita, "Refuge Oulettes de Gaube"-ra eroango gaituen bidexka koixu iten dogu. Oso seinalizaturik dau hasikeran Gaubeko lakuetaraino, oso bide turistikoa baita. 40 minututan, pinudi izugarrietatik bailaran gora eginez, lakutik paraje gauz 1.680metrotan.

Lakutik paraje, pinudi ederra
Behin lakura aiegatuta, lakuaren hasikera karteltxu batek esaten dosku zelan yon ber garen eskoietati lakua inguretuz. Pinudi itzi eta haitza zapaltzen hasten gare. oso eroso lakuan aurrera goz, apenas desnibel positibo barik.
Lakura aiegatean dekogun bistea
Laku ertzetik aurrera goiez tramankulu dustik ganean dekoguzela

Behin lakua igarota, bailaran gora hasten gare Oulletes de Gaube aterpearen bila. Noizikpeinean, lotsati agertzen da Vignemaleren ipar horma izugarria, Auñamendietako postalik ederrenena seguru asko! Haitza zapalduz, pinu beltz artean, erreka segiduten dogu bailaran gora.
bidexka bailaran gora doa. Leku ederra.
Ur jausik bere asko dagoz bidean gora goazela. eskusa ederra dire geldialditxu bet iteko, tragotxu bet koixu ta egurre!

Petit Vignemale eta Chausenque. Artean, Petit Vignemaleko Serac-ak

Muño bat aurrera eta beste baten bila goazela, Ipar horma agertzen da laino artean, ikusgarria zelango txiki garen!
Asturiar gizon prestua mendian gora, denbora gitxitan asko ikasi gendun beragaz.
Ipar aurpegitik paraje, bailara irekitzen dosku. 
Bailaran aurrera lakuak atzean itzita 1h30min ibili eta gero, erreka segituz goaz paraje dauen Oulettes de Gaubeko aterperantza.
egurrezko zubia igaro behar da, bideak ez deko galbiderik.

Oulettes de Gaubeko aterpea2.160m
2 orduko martxaren ostean, aterpean deskantsu harten dogu. frutuak, txokolatea, eta urrengo aterperaino geraten jakuna gogorrena delakoan, inderrak koixiten.
horquette d'Ossau leporako bidea
Bidea zig-zag modukoak iten ditu maldan gora. ez du atsedenik 1h30minututan. Oso gogorra iten da, ganera, auritan hasi eta busti iten gara.
2.400m
Lainoak dena estaltzen dau, ez dogu ia ezer bere ikusten. Ezkerretara, eskoietara, ezkerretara... dana aldats gora. Ez lar gogor, baie atseden barik, lepoak dekozen 2.745m-ak igo arte.
Bayssellance aterpea lepotik
Horquette d'Ossauko lepotik bestaldera, ikus lei ozta ozta Bayssellanceko aterpea 100 metro beherago. Lano artea asmatu dogu, eta bertara hurbiltzen gara 20 minutuko ibilaldia inte.
Bayssellance ingeruko vivac-a
Aterpearen bestaldean, bailararen beheko partera emoten dauenatik paraje, vivac-ak iteko harrizko borobilek dauz inte (Urdinekoa gure dendea). Errebentata aiegatu gintzen Bayssellance ingerura arrastiko 16ak aldera. Ostantzietn, arrasti dusti gendun errekuperateko, hidratateko, jateko eta deskantsu koixuteko. 
Bayssellanceko  aterpea, Auñamendietako altuena da, eta 70 pertsona ingerurentzako lekua deko. Zerbitzua nahiko eskasa da, halan da bere, ikusite herritik edo edozein lekutati bastante asago dauela, ez dago kexatzerik. Bertako arduradunen filosofia ordea, ez da nire ustez mendizaletasunarekin bat egiten duen filosofia. Atrepea diru sarrera iturri soiltzat dabe, molestatzen deutze gau batez lo itea sukaldearen lurrean nahiz eta tormenta eta yusturik egon, molestatzen deutze kanpotik eroaten badozu janaria eta bertoko mahaietan jaten badozu... en fin, tristea! Asike aterpeko sarreran botak uzteko dauen leku txiker baten afaldu gendun, eta 8:45ak aldera lotara yon ginen. 

DOMEKA, 25

Goizeko 6retan esnatzen gara. bueno, esnatu, 5etan esnatzen gara hotzagatik. ez gendun holako hotzik espero irailean. Ez dogu jakin zehatz mehatz zenbetaraino bajatu zan merkurioa gau hartan, baino zero azpitik ibili zela hori segurua da, kanoin dendea kanpotik izoztua baitzegoen! Beraz hotzak esnatuta, mekagüenka urten gine  sakoaren "berotasun-epeltasun-hoztasunetik" eta aterpera hurbildu gine zeozer gosaltzeko asmoakaz. Barrita bat, zuku bat, 3 gaileta, ... ta listo! ordu hauetan tripak ezin dau giau onartu.
7rak aldera dendea uzten dogu
Bailaran behera hasten gara bide oso seinalizatu batetik. Seinalisatua barik, oso intekoa, milaka eta milaka mendizale eta ez horren mendizaleren botek sortutako bide ia autobidetik. 100 metro bajatu ber doguz bailaran, 2.500 metro ingerura arte eta berton, eskoietara okertu bailara zuzena koixuteko.
Eguzkia nondik urtengo zen asma leitike
Bailaran gora goazela, aterpe pareko  mendien atzetik argiatsun apur bet urteten zan
Goizeko 7:50ak aldera, glaziarra ikusten hasi ginen eta eguzkia ingeru izugarria argitzen hasi zan.
2.700 metro ingerutik, Petit Vignemale
Glaziarraren bila goaz aspaldi glaziarraren azpian egoan haitzak gaindituz. Oso haitz arraroa da, oso bitxia.
Errolango ateka eta Gavarnie-Monte Perdidoko mendiek
Paisaia eder agertzen zen edozein aldeetara. Perdido eta Gavarnie izugarri, Balaitous harro eta urrunean, Euskal Herriko tontor altuenak.
Glaziarraren morrena, 2.800 metro inegrun
Glaziarraren sarrera. 2.900metro
Glaziarrera sartzeko, ezkerraldera yongo gare ahalik eta gien, Montferrat mendi magaletatik paraje. Bertoko glaziar zati, ez dau horren hautsie eta seguruago dok ibilteko.
Hasikerako aldats gogorrak igarota, Plateu-ra aiegaten gara, non hasikeran arrail izugarriak sahiestu ber doguzen ta gero, Vignemalerantza hurbildu ber garen.

Plateauan, ibilbide lauago batean, Vignemalerantza yoten gara esfortsu gitxigaz. Aldatsa suabetu da eta akaberako haitz tarterako inderrak gorde ber doguz.
goizeko 10ak aldera, glaziarra itzi eta trepadari emoten deutsegu egurre. Trepada iteko kranpoiak eta motxi
lak haitzaren hasikeran izten doguz eta arnesean kantinplora imiñiz gora goaz. Haitz tartean, kaskoa eroatea oso gomendagarria da, OSO! guk kaskor barik yon ginen lez, eskoietarago hasi ginen trepada iten, eta zuzenean atera ginen gailurrera eroango gintuen ertzera. pausu delikatuena II+ edo IIIkoa  zen.
Gailurrean 3.298m
Pozik baie lehertuta aiegatu ginen gailurrera, akaberan lortu gendun.

Montferrat mendia glaziar ganetik eta asago Perdido ingeru.
Glaziarreko plateuan 4ko kordada bat aurrera iten.
Monte Perdidoko menditzarra.
Vignemaleko ipar aurpegia, duda barik Auñamendien basatitasuna aldarrikatzen estanpa perfektua
Eguzkitan marmota, negu hotza heldu aurretik azken baltzaranketea

2011/09/22

Gaztelu 1.001m eta Txurregi 1.120m

Goiza oskarbi agertu jaku eta Iruñerritik paraje dauzen bi mendi honek bisitatzera yon gare, Gaztelu eta Txurregi Andia mendilerroan. Ollarango haranetik hasten da iyoerea, Irurtzun eta Etxauri arteko haranetik.Mendi honek iyoteko aukerea asko badagoz bere, Iltzarbeko herritik urteten danari emon dotzegu egurra. Satrustegi (Sakana), Anotz (Ollaran), eta beste leku batzuetati iyoteko aukerea ere badeke honek mendik. Bista ederreko mendiak direz. Aizkorri, Aralar, Saioa, Pirinioak ... ikus leikez gailurretik.


Iyoera datuk:

Iltzarbera aiegateko: 

1)Iruñeatik: Arazuri-Ororbia-Anotz-Iltzarbe
2)Irurtzunetik: Atondo-Anotz-Iltzarbe
Denboreak: Iltzarbe-Olarregi lepoa: 1h10min
                   Olarregi lepoa - Txurregi: 25min
                   Txurregi - Olarregi lepoa - Gaztelu: 35min
                   Gaztelu - Iltzarbe: 40min
                   Totalera: 2h50min guztira, oso pausu lasai eta atseden askogaz


Desnibela: Iltzarbe: 520m
                 Txurregi: 1.120m
                  Gaztelu:1.001m
                 Totalean: 800metro ingeru
Zailtasuna: ez deko ezelango zailtasunik
Deskribapenea: 
 Iltzarbe herriko goiko partetik urteten da koixu ber dogun pistea.
 Pisteak arteaga ederra zeharkatzen dau. ez deko aldats gogorrik. Arteen artean zeozer ikusteko aukerea dekogunean, Txurregiren hego aurpegia ikusteko aukerea dekogu.
 10-15mintutara, ezkerreko bide koixu ber dogu Olarregiko leporantza.
 Txahaltxu bet etzunik lantzarrean, goxo goxo!
 Pistaren akaberara aiegaten garela, ikus lei Olarregiko lepoa.
 Olarregiko lepora iyoteko hasten dire aldats gogorrak. behi hara aiegatuta, Txurregiko gailurrera eroango gaituen aldats luze eta gogorra iksten dogu.
 Aldats honek, 300 metroko desnibela irebazten dau 20 minututan, giharrak istu istu!
 Pottokak gailur bueltan.
 buzoi bako gailurra dogu Txurregi, Satrustegi ganean.
 Pirinioak
 behean, Olarregiko lepoa eta Gaztelu
 Gaztelu, Txurregi baino mendi politagoa da, a bestek aldats gogorra eta luzea baino ezteko. Honek ostantzean, haitza, bedarragaz eta zig zag batzuekaz konbinaturiko iyoerea eskeintzen dosku, entretenigarriagoa.
 Gailurrean, atzean Sakana eta  San Migelko Aralar.
Iruñerria. bi mendi dire urrunean jaun eta jabe, ezkerrekoa Itzaga eta eskoietara Elomendi.