2011/03/11

Urkulu 1.419m

Sarritan gatza da paraten ze mendi ingerun Auñamendik dekozen hasikera. Batzuk Aiako Harrietan dauela diñoe, beste batzu Larunen, inguruko "bertze" batzuek Izpegin... ta beste batzuentzat Orreagan... Urkulu, seguro, Auñamenditan dauela inte. Seguru Jaizkibelen deukiezela hasikera!
Ortzantzurietatik Auñamendik

Barriz bere Auñamendietara hurbildu gara mendi urteera iteko. Orbaitzetako Olatik aurrera doan Azpegi lepoan kotxea itzita, Urkulu mendira iyo gara igoera azkar eta garbi bat inte. Apur bet lotsa emoten dozte hameti ez nazela aurreti egon. Zelan izen lei posible Mont Blanc, Vignemale, Midi legezko mendi iyota eukitea ta etxe ondoko mendi eder honeri bisitari ez itea aurretik? Sarritan leku barrik ezagutzeko grinak bultzatuta edo, beste mendi lerroetara yoten ei gara, eztakit erantzun zuzena dan... Lotsa sentidu neben bai, Auritzperritik Orbaitzetara doan errepidean sartundakoan, sekulako parajeak! maite ditut maite gure bazterrak kantatuko leuke Mikelek.

Aribe, Garralda, Orbara igaro eta Orbaitzeta herri txukunera aiegaten gara. hametik aldatsan gora doan karretera koixiten dogu ta 10 minututan Orbaitzetako Olan gagoz. Elezan atzeko partetik Azpegi izeneko aterpetxe ingerura eroango doskuen errepide (hasikeran pista da) koixuten dogu. karreteran ezkerretara dau inte aterpe, á hori atzen itzi ta gora iten dogu kamiñoti. Pagaditi urten ta paraje ikus lei señale. berton itzikogu kotxe bueltari hasikera emoteko.

IGOERAKO DATUK;
DENBOREAK: azpegitik egun garbi bateaz ta edur barik, ordu baten Urkuluren gailurrean gauz.
DESNIBELA: Azpegi 1.022m - Urkulu 1.419m :420metro. aldats bastante politak dauz pagaditik urtetean.
MATERIALA: eztau ber ezelango material berezirik.
ZAILTASUNA: erreza. aldats apur bet gogorrak ta haitza akaberan, baie konplokaziño barik.
DESKRIBAPENA:
lelau esan doten lez, Azpegiko aterpe itzi dogu atzean ta kamiñoti 300-500 metro giau eiñ doguz kotxeagaz seinaletaraino. berez, iyoera aterpetik hasten badan bere, kotxea eta Aterpearen arteko distantzi, oinez 2 minututan ein lei.
Kotxea eta atzean Urkulu ingeru
Lantzarretik behera iten dogu erreka gurutzatu eta Sorholuze-ko leporako bidea erakusten doskun seinalera hurbilten gara.
seinalea
Pagaditik iten dau bidek eurrera, eurrera baino gora iten dau bideak, bastante aldats suabeti.
pagadia
20 minutu pagadian igarota, irekiten da eta 5 minutuz aldats fuertea iyoz, sorholuzeko lepora aiegaten gara. hameti paraje, trikuharrik ei dau. Diñot ei dauzela, ze geuk ez genduzen ikusi, baie lepotik paraje dauz liburuaren esanetan.
Sorholuzeko lepoti paraje
lepoa, Behe Nafarroan gauzela gogoratzen dosku. hameti, eskoietara iyo ber gara Urkulun aurreko gailurra ikusten delarik. eztakit zelan dekon uzena a mendik.
lepotik ezkerretara begituta
Bidea bastante logikoa da hameti. Lantzarreti gora in ber dogu, haitzartera hurbilduz. hasikera beten, pentseu gendun goiko argazkian ikusten zan mendi Urkulu zala, baie horren atzeko da.
Txangoa mendia igoeran
Haitz ingerura aiegata, eskuek poltsikotik atara ta 10 metroko trepadatxu sinple sinplea iyoten dogu.
Haitz ingerua
haitzetan edurre mantentzen zan
Haitzak igarota, Urkulu ikus lei Iparraldean.
ni atzean Urkulu dekodala
Urkuluko gailurrean, edo kaskoan hameti geituten dautzen lez, erromatar dorre baten arrastok dauz. Ponpeyo cesar-en garaiko ei da, Auñamendien beatoki ederra erromatarrentzat! hameti gailurrera 5 minutuko ibilaldi dekogu.
Urkuluren gailurra
kotxera barriz bere bueltateko, bide bardina erabiltzen dogu, 40 minutu erabiliz, di-da baten. apur bet jan eta gero, Orbaitzetako Olara hurbildu gara. erabarriten dabiz, halan da bere ikusgarri da. mendeetan zehar armak iten euriezan hamen. 36ko guduan urten ziran hameti azkaneko armak. Argazki batzuk:

No hay comentarios: