2011/03/26

Saioa 1.419m

Saioa mendia, beran uzen bereko mendi lerroari uzena emoten dotze, Belate eta Artesiaga portu artean. Honek mendik, borobiltsu dire kaskoan eta pagadi eta ariztiz josiak dauz 1000-1200 metro ingerura arteko lantzarretan.
Artesiagarako kamiñoti Saioa ingeru. (valledebaztan.com)-etik hartua
Baztan bailarako mendi altuena dogu Saioa eta Autzagaz (1.306m) batera, bailarako mendi inportanteena bilakatu da. horregatik, inguruko mendi bisitatuenetarikoa dogu duda barik Saioa. Gailurrera iyoteko jendeak erabilten dauen bidek oso eskaxak dire, Artesiagakoa (Baztan aldetik) eta Belateko portutik doana(Ultzama). Halan da bere, mendi honen tamaña ikusgarri da, eta dekozen aukereak askoz bere interesanteagoak dire. Marin zubitik 1.200 metro gorago ikus lei Saioaren tontorra, Iruritatik bost orduko ibilbidea eta 1200 metroko desnibela inte igo lei bere tontorrera. Beraz, Artesiaga eta Belateko bideak erabilienak badirez bere beren desnibel txikerragatik, aukereak asko dauz gailur hau zapaltzeko.
Saioako mendilerroan dagozen beste mendi batzuk aipatzearren, Okolin, Abartan, Zuriain, Gartzaga... dana politak eta erakargarrik.

IGOERA DATUK:

DENBOREA: Artesiaga portutik egin dogu bidea. liburuk 1h30minutuko iyoera dala esaten badosku bere, ordu baten problema barik iyo lei. geuk, 50min baino eztoguz ber izen. bajateko, 30minutu.
DESNIBELA: Artesiaga 984m-Saioa 1.419m= 435m
BEHARREKO MATERIALA: ez da ezelango material berezirik behar.
ZAILTASUNA: egun argi bategaz, ez deko konplikaziñorik. Lanoa sarten badan, gatza izen lei pagadia igaro eta geroko lantzarretan ibiltea.
DESKRIBAPENA:
Irurita (Baztan) eta Eugi (Esteribar-Aldude) lotzen dauen karreteraren goiko partean emoten deutsegu hasikera gaurko ibilaldiari, Artesiaga portuen, 984metrotan. autoak baztarrean parateko leku dau. Hameti koixuten dogu Saioara eroango gaituen pista zabala.
Saioa parkinetik
lelau esan doten lez, bastante jende hurbiltzen da mendi hontara eta parkinean auto bastante dauz. Pistatik gora iten dau bideak malda ez oso gogrrak igaroz.
Pista pagadira sartzen da
Pistatik 20 minutu igaro eta gero, pagadi txiker baten sartzen gara Sagardegi leporaino eroango gaituena.


Pagaditik urten bezain laster, dekogu eskoietara bide bat, ta a koixituz Sagardegi lepora heldu geinke arinago.
eskoietako bide koixiten dogu
halan da bere, pista segituta, apur bet buelta giau emonda, leku bardinera aiegaten gara 5 minutu giau erabiliz. aldatsak gogortu iten dire eta giharrak istutu iten doguz Sagarderaino.
Sagardegi lepotik, gailurra ikusten dogu 200metro ingeru gorago.
Sagardegi lepotik Saioa
geratzen dakuzen 200 metroko lantzarra oso gogorra da, 200 metroko desnibela 15 minututan iten dalarik. Izerdi apur bet botata, tontorrera aiegatu gara 50 minutu eta gero.
Tontorra atzean Baztango mendik

gailurretik dauzen ikusgarrik onak dire norabide dustiten. ifarrera, Autza, Gorramendi, Alkaxuri, Ifar mendebaldera Larun eta Aiako Harriak, mendebaldera Saioaren beste mendik. Ekialdera ostera, Adi, Urkulu, Auñamendik, ...



mendi iyoera polita, apur bet gogor ein dogu gelditu barik ikusite laburra zala.

No hay comentarios: