2008/10/28

2009ko uztailean, Huascarán 6768m

Huascarán edo "waskhsa Ran" euren Quechua hizkuntzean. haren esangura mendi-lerroa da.
Peruko "Yungay" probintzian kokatzen da menditzar hau. geografikoki, mendilerro zurian kokatzen da, Herrialde honen mendirik garaiena izanik.
urte honetan Mont Blanc-era egindako igoeraren ostean, muga edota erronka berriak planifikatzen hasi gara. Nahiz eta Alpeak ez ditugun asko ezagutzen (ezta gutxiago ere!), leku, herri eta mendi berriak ezagutzeko grinak bultzatuta itsasoaz bestalde begira jarri gara.
hasiera batetan, Aconcagua mendira joatea pentsatu genuen, baina 3 arrazoi nagusirengatik uko egin diogu mendi honen igoerari:

1) mendi honen edertasun falta. oso mendi lehorra da, ez du bide normalean elurrik!!! nahiz eta 6969 metro eduki eta ameriketako mendirik garaiena izan, urteko prezipitazioak oso murritzak dira. ez gaude mendi famatu baten bila, mendi igoera eder baten bila baizik.

2)masifikazioa. imagina dezakezue zelako jendetza bildu gaitekeen kanpamendu basean munduko mendi famatuenetako bat izanda...

3) datak. hango uda Euskal Herriko neguan ematen da. ondorioz, uztailean hango negu latzean igotzeak suposatzen du. neguan Akoncagua, oso mendi gatza da altuerako hotzagatik (-50ºc)

honek arrazoi guztiak direla eta, Perura jarri ginen begira, hango glaziar eta mendi mendi malda zurietan. perun mendi aukera izugarria dago, 6000 metroko mendi ugari egonda.
mendi guzti hauen artetik, Huascaran mendi igotzea erabaki dugu. igotzea baino, igotzen saiatzea. nahiko mendi " ezaguna" izanda, eskura edukiko dugu igoerako informazioa. uztaileko hilabetea, nahiko aproposa da mendi hauen igoerari ekiteko.
azkenik ere, oso herrialde merkea da.
huascaran

mendi espedizio honek mont Blancerako baino ogerleko gehiago behar ditu. hegazkin bidaia(1200€), espedizioko materiala(espedizio botak 300€+ lo sakuak(-20ºC): 300€+ altuerako kanpin dendak150€....

hori dela eta, kamiseta batzuk jarriko ditugu salgai espedizioa ezagutzera emateko Uribe Kosta aldean eta benefizio sinboliko bat ateratzeko.

hemen ikusgai dugu prototipo bat.

mezu hau idazten dut, kamisetak bezalako beste proposamen batzuk ekar diezadazuen.

galdera bat; serigrafia merkeren bat ezaguzten dozue honek kamisetak egiteko?


edurre badatorrela!


gaur bertan Euskal Herrian sartu zaigun eguraldi txarrak lehenengoko elur malutak utzi ditu goiko bazterretan. orreagan txuritu egin du eta erronkari aldean eguneko azken orduetan elurretan mara-mara hasi da.

ea aste honetako elurteek txuritzen duten gure mendiak denboraldi luzerako.

hemen, belagoa lehenengoko elurtea eta gero:

2008/10/20

Urrilak 25


asteburu honetan, Hueskako Hecho bailarara hurbilduko gara udazkeneko koloreetaz gozatzeko.

Alanoen mendilerroan dauden Atxar de Alano (2069m), Ralla de Alano (2167m), Trasveral (2071m) eta Espelunga (2106m) mendiak kateatu gura ditugu saio bakarrean.


mendi lerro hau Zuriza inguruaren gainean altzatzen da indartsu oso mendi lerro polit eta basatia sortuz.


mendi ibilbide guztiaren iraunpena 5 bat ordukoa izan daiteke beti ere, aste honetan zehar edurrik botatzen ez badu. edurra egotekotan, 6-7 orduko ibilbideaz ariko ginen, mendiko egoera guztiz aldatuz eta askoz ere kontu handiagoz ibili beharrarekin.

alpeetako 4000milako guztiak 60 egunetan

Franco Nicolini eta Diego Giovannini mendizaleek osatutako kordadak, alpeetako 4000 metroak garaitzen dituzten 82 mendiak igo dituzte 60 egunetan, mendi hauen arteko loturak oinez eginda, inolako auto edo motor erabilita.

behin mendiak igota, gaur egungo mendizaleen erronkak guztiz beztelakoak dira. mendi multzo baten mendi bat baino gehiago lotu igoera bakarrean, mendikateen mendi altuenak zapaldu edota mendien igoera berriak zaildu.

karakorumen bide berriak


Valery Babanov eta Victor Afanasief-ek sekulako jarduerak burutu dituzte Karakorumeko Gasherbrum 1(8068m) eta Broak Peak(8047m) mendietan.

karakorumeko mendi igoeren epea behin irekita, Errusiarrak proiektu ederra burutu egin du bi menditzar hauetan mendi bide berriak irekita. hasierako planteamendua, G1, G2 eta Broak Peak-en bide berriak jorratzea zen, hala ere, G2koak, itxaron beharko du.


6000 eta 7000 metroko mendi ugarietan zailtasun handiko bideak zabaldu ditu Babanov-ek, oraingoan ostera, 8000koetara saltoa egin du bide oso zaila eta teknikoak jorratuz.


broak peak-en, mendebaldeko ertza erabili zuen gailurrerako bide berria margotzeko eta G1mendian ostera, hego-mendebaldetik gora egiten duen ertza. oso igoera garbia izan zen azkeneko hau era alpetarrean eta saio bakarrean egindakoa.


ikusten dugunez, gogortsu hasi da Krakorum-eko sasoia.

2008/10/14

udazkenean, mendiak koloretsu

beste behin ere azpimarratu gura nuke mendi baten edertasuna altueran ez dagoela, hortaz beste faktore asko daude mendi inguru bat edo mendi igoera bat egiteko. gaurkoan, udazkenak eskeintzen dizkigun aukeretaz jardungo naiz.
udazkenean hosto erorkorreko zuhaitzek hartzen dituzten kolore berezietaz denok entzun dugu noz edo noz. Euskal Herrian bereziki, pagadi ederrak ditugu haien itzalpetan ibilaldi ederrak egiteko.
nire ustez, hemendik aste pare batetara egongo da bere une gorenean udazkena gure basoetan islatuta. hemendik, animatu gura nizueke hurbiltzera eta urteko aste berezi hauetaz gozatzera.
hona hemen baso inguruetan egin daietzkeen ibilaldien adibide pare bat:
1) Aratz mendia: Araba eta Nafarroa artean dagoen Araia herritik hasten da ibilbidea. bertan, Aratz mendiaren igoera hasten da. bide honek, pagadi eder batean ematen ditu ordu pare bat. pagadiaren amaieran, landa zabal batzuk daude eta aurrean, Aratz mendia 1481m, haitzez bildua.








tontorreraino igotzea ez baduzue nahi, pagadia amaitzen den lekuan ezkerratara joz gero, borda ederra dago bertan hamaiketakoa hartzeko eta handik aurrerago, San Adrian-eko koba dago, Araba eta Nafarroa batzen dituena. antzina, merkatariek erabiltzen zuten bide hura. kobaren barnekaldean, ermita txikitxu bat dago.










2) Irati: Euskaldunen eta arrotzen artean sobera ezaguna den ohiana. europako pagadirik zabalena omen du, beraz ez dago bere edertasunean azpimarratzerik.









oso ibilbide ederra eta lasaia da Irabiako urtegiaren inguruan egiten dena.


Irabiako urtegiaren ideia gustuko ez duena Ori (2017m) mendira igo daiteke eta bertatik inguruko pasai guztiaren ikuspegi ederrak jasoko ditu trukean.



ori mendia, itsasotik etorrita aurreneko bi milakoa da eta bere igoera ez da batere zaila ezta luzea ere, Larrañeko mendi portutik ibiltzen hasten bagara.

irati inguruan bisitatzea pena merezi duen Otsagi herria dugu.









beste ibilbide edo mendi bat proposatu gura badozue honen harira aurrera!


hemen utziko dotzuet ibiladi ederrak azaltzen dituen web orrialde baten halbidea:http://www.pirineos3000.com/servlet/Lista_Senderismo



2008/10/13

Gran Facha 3005m

nola heldu:jacatik, biescas-erako bidea hartu, ondoren Formigalerantza. Sallent de Gallego herrian sartu, eta Sarrako urtegian hasten da gure ibilbidea
non:balaitous-infierno eskualdean.
zailtasuna: 2koa (1etik 5era). izatez, ez dugu inolako zailtasun teknikorik, baina igoera nahiko luzea (6ordukoa) eta azken ertzean atenzio apurra zor zaio.
ordutegiak: sarrako urtegia- respumoso aterpea: 2h15'
aterpea-Gran Facha (3005m): 3h15'
gailurra-aterpea:2h
aterpea-sarra:1h30'
desnibela:sarratik aterpera: 600metro
aterpetik gailurrera: 800metro

pasadan barikuan esan nuen legez, Piriniotara hurbildu ginen mendi pare bat egiteko asmoagaz.

bariku arrastian Iruñatik Sallent de Gállegoko La Sarra urtegira joan ginen. bertako parking-aren alboan dagoen landan denda paratu nahi genuen. heldu ginenean, lurrean bertan lo egitea erabaki genuen, zerua oskarbi zegoen eta tenperatura ez zen horren hotza (7ºc).

erdi lo gaudela, 30 bat behi hurbildu zaizkigu euren txintxarriekin araneko pertsona guztiak esnaraziz. azkenean, kotxeetan lo egin behar izan dugu, behien bizilekua... eurena da!

goizeko 7retan kotxetik irten egin gara. ondino gaua da, baina kotxeko deserosotasunak bultzaturik irten gara kanpora. hankak luzatu, behi madarikatuak lotan ikusi, eta gosaltzen jarri gara, mahai baten inguruan.

egunak oskarbi eta freskotxu argitu du. goizeko 8:30ak izango dira parkin-a atzean utzi dugunean bidexkan gora. aurreneko ordu eta erdia pagadi izugarri baten barruan eman dugu. udazkena izanda ere, oraindik aste pare bat falta zaizkio bere kolore puntu hoberenera heltzeko. azaroaren hasieran, Iratira!

goizeko 10etan Respumosoko aterpera heldu gara (2200m). igoerarako behar ez ditugun gauzak han bertan utzi eta gorantza abiatu gara, Gran Fachara.
urtegia inguratu, eta Fachara eramango gaituen sahiesbidea hartu egiten dugu. gure gaurko mendia behin aurrean edukita, altuera irebazten hasten gara haitz artean. aterpetik ordu eta erdiko bidean, glaziar txikitxu bat igaro beharko dugu, arazorik ez duena.
glaziarra igaro, eta han goian ikusten dugu Fachako lepoa. hartaraino, beste 30 bat minutu behar izan ditugu. behin lepoan, azken ertza besterik ez gaitu banatzen gailurretik. hala ere, hodeiak sartu dira eta haizeak protagonismoa berreskuratu nahian dabil.
azkeneko ertz hau nahiko erreza da, baina guri, elurra eta izotzarekin egitea suertatu zitzaigun. igoerako parterik inetersgarri eta dibertigarriena izan da niretzat. kontu minimo batekin ibili ezkero, ez dago zertan arriskurik igaro behar.

13:20tan, gailurra zapaldu dugu. han goitik ikusten diren mendiak eta parajeak ederrak dira: batetik Vignemale, besteik Midi D´Ossau, hor aurrean, infiernos, Atzean midi Bigorre...

2008/10/09

asteburuan, Piriniotara!

bihar Sallent de Gallego aldera hurbilduko gara bi kotxeetan. bihar, Sarrako urtegian egingo dugu lo kanpin dendetan.

zapatu goizean, gran fachara (3005m) igoko gara sarra-tik, 1500 mtroko desnibela gaindituz. ez da izango batere makala... domekan, eguraldiak laguntzen badu, Infiernos (3082m) edo bestela Tebarray edo inguruko beste mendi bat.

bueltan, egindako bidai guztia azalduko dut.

astelehenera arte!!!

2008/10/08

Edurne Pasabanen Hamaika balentria


beste egunean inoiz baino euskaldunago eta harroago esnatu ginen, "gure" Edurne Pasabanen gailurraren berri irratiak eman zigunean. jendeak berria entzun bezain laster honen moduko komentarioak egiten zituzten: batek, zenbatgarrena da?, besteak, zenbat geratzen zaizkio? eta hor atzekoak, 14ak lortzekotan, munduko emakume bakarra denak igotzen izango litzateke, ezta?


ni hemendik ozen ozen mezua zabaldu gura nioke "gure" Edurretako Edurneri:

ez nau batere harrotzen ezta pozten horrelakorik. nahiz eta munduko mendi garaienetan ibili, meritu bila baino ez zabiltza! bai, meritu bila. manasluko gailurrera joan zinen, ez manaslu mendira. zure helburu bakarra mendi horren gailurra besterik ez zen. aurton monzoia, inoiz baino zakarragoa izan da, sekulako elur pilaketak eta elur-jausiak altueran sortuz. Manaslura igotzeko zeuden beste espedizioek, atzera egin zuten, baina zu ez. baina ez zenuen atzera bota mendia egoera onetan zegoelako, handinahikeriak itsututa gorantza bota zenuen. ez dakit zenbat zamaketari eta laguntzaile gorantza bota zuten zurekin, (haietako batzuk gailurra zapalduz eta inork ez dakit nortzuk diren...) helburu bakarrarekin: GAILURRA!


mendiaren edertasuna ez dago zenbakietan ezta gailur kopuruetan neurtzerik, mendia zelan eta nola igotzen den eran baizik. mendiarenganako errespetua galdu barik joan behar da horrelako lekuetara, eta mendiak ezetz esaten badu, ezin da horrenbeste arriskatu. ondo irten da dena, zorionez. mendia eta mendizalearen tira-bira horretan beti ondo jolastu beharra dago, mendiak jartzen baititu arauak eta ez mendizaleak.


orain, Edurne eta Al Filo De Lo Imposible-ko kideek, Tibet-era jo dute Sisha Pangma gailurra zapltzeko asmoz. ea oraingoan, ez dakit zenbat zamaketari eta laguntzaile barik igotzeko kapaz garen... horren esperientzia eta balentria edukita, ni ziur nago kapaz zarela, ezta?


manaslukoa, ospea eta meritu bila dabilen espedizio komertzial soila izan da niretzat.


ibarretxe jauna, nongoa izan behar luke munduko tontor garaienak zapaltzen dituen aurreneko neska?

euskadikoa, klaro...

mendiexpo 2008

mendi eta abentura mendiexpo erakustazokaren 5. edizioa izango da aurtengoa. urriaren 24 tik 26ra burutuko da Irunen (Gipuzkoa).

bertan, hitzaldiak, erakusketak, proiekzioak, material salmenta... etab. modukoak egongo dira. aurton sartutako berrikuntza nagusia, urarekin lotuta dauden kirolak barneratzea izan da.

informazio gehiago nahi izanez gero, hitzaldi edo ekintza bakoitzaren orduak etab, sartu urrengo web helbidera:
http://mendiexpo.ficoba.org/

hurbiltzen bazarete, mendiaren mundua zein handia eta aberasgarria den konprobatuko duzue.
animatu!

2008/10/05

pico Lenin 7134m


Lenin mendia, Kyrgyzstan eta Tadjikistan herrialde artean dagoen Pamir mendilerroan kokatzen da. antzineko sobietar batasuneko 3. mendi garaiena da, Comunismo 7495 eta Pobeda 7439 mendien atzetik.


Himalaya mendilerroko mendebaldean dagoen azpi mendilerroa da Pamir. Poloetako galziarrak kontuan hartzen ez baditugu, munduko glaziarrean metaketa handieneko mendilerroaz ari gara.


mendi honetara igotzeko, "Achik Tash" inguruko kanpamendu basera hurbildu behar gara 3600 metrotan.


antzineko kontakizunek diote azkeneko glaziazioak ez zuela inguru hau jo eta horren ondorioz, 3500 metrotik gora oiraindik ikusi daitezke tipula eta beste barazkiak landatzen duen nekarazia.

altuerako landa oso aberatsak dira.


mendi honen altuera eta glaziar eta izotz kopurua kontuan hartuta, Himalayako edozein mendi moduko igoera oso jasoa duela esan dezakegu.


90. hamarkada baino lehen, oso gutxi izan ziren mendi hauek bisitazen zituztenak, gehien bat, Sobietar batasuneko mendizaleak.


90. hamarkadaren hasieran, europako beste herrialdeetako alpinistek bisita egiten sarriago joan ziren eta hamaika bide berri ireki dituzte. gaur egun ere, 5000 metro inguruko ehundaka mendi daude inoiz igo izan ez direnak.