atzo egin genuen gailurra goizeko 10ak aldera. Ariñegun irten ginen Getxotik Gorka eta biok Portaleterantza. gaueko 11etan heldu ginen eta kotxean gaua pasa ostean (begirik ez genuen bildu), martxan jarri ginen 6rak aldera. oso azkar egin genuen Pombie-ko aterperainoko urreratze martxa eta goizeko 8retarako paretaren behekaldean geunden. paretan bidea aurkitu ezinik ibili ginen 30minutu edo eta azkenean, frantziar bikote batek lagunduta gora egitea lortu genuen lehenengoko tximinia gaindituz. ostean, bigarren tximinia ez genuen topatu eta korridor batetik altuera irabaziz joan ginen. tarte hau oso arriskutsua izan zen, haitza ez zegoen batere egonkortuta eta harriak etengabe jausten ziren. hori gutxi balitz, hormaren atzekaldean isitripu baten ondorioz hil zen mendizalearen berri eman zigun helikopteroak.
azkenenan, hirugarren tximiniari ekin genion eta tontorrean ordu erditan plantatu ginen. mendi ederra baina gatza!!!
2 comentarios:
Aupa zure iritzia jakin nahiko neban kontu bati buruz.
Dala hilabete edo hasi ginan lagunen artean eskalada egiten, mendia lehendik be egiten genuen baña eskalada ez. Kontua da lagun batek Abuztuaren erdikaldera Midi D'ossau egiteko esan dauela, zuk uste eskuragarri egongo dala guretzako?
midi d´ossau berez Abuztuan ez dauka inolako zailtasun teknikorik.
3 faktore eduki behar direz kontuen Middi-ra yoteko. 1- haitzak siku egon behar du 2- rappelak egiten erreztasuna eduki behar da 3- bide normalak 3 tximinea ditu, horrek bilatzea guri gatza egin jakuen. 3 tximiniak non dauzen ondo ikusita, ez dago problemarik.
nire ustez mendian apur bat ibili den edonork egin dezake midi, beti ere aurretik azaldutako 3 faktore hoiek betetzen badira.
zeozer gehiago gura badozu, problema barik esan
Publicar un comentario