Abuztuaren aurreneko astean, Europa Batasuneko mendi garaienaren tontorra zapaltzeko ahalegina egingo dugu. Mont Blanc da mendi hau. 4808m ditu eta Frantziar alpeetan kokaturik dago. Orain dela hile bat edo, artikulu bat idatzi nuen mendi honek dituen arrisku, masifikazio eta gehiegikeriak salatuz. Mendi honen edertasunak edonork txunditu dezake eta horren ondorioz, sekulako erromeria bilakatzen da Mont Blanc-en igoera normala. Masifikazio hori pixkat baztertuz, beste bide bat jorratu nahi dugu: laumilakoen bidea. Bide honek, bi mendi zeharkatzen ditu Mont Blanc-era heldu aurretik. Mont maudit eta Mont blanc du Tacul. hauek biak, 4000metroak atzean uzten dituzte. Gure asmoa gia barik joatea da.
datorren astean, data zehaztu barik dut oraindik, Midi dÓssau-ra joango gara. mendi izugarri hau oso aproposa da kordak erabiltzen errezatsuna hartzeko. 2884metroko mendi hau, mendizale askorentzat, Auñamendietako mendirik ederrena omen da.


azkenik, Abuztuaren 3tik 8-ra Alpeetara hurbilduko gara, Mont Blanc-eko gailurra zapaltzeko ahalegina egitera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario