NOLA HELDU: hegoaldetik baldi bagoaz, autopista jarraitu beharko dugu Gasteiz-erantz, ondoren, Iruñearatz, eta azkenik, UIruñan sartu barik Huescako sahiesbidea hartuko dugu. errepidea jarraitu besterik ez dugu, Esa-ko urtegia igaro eta Jaca-raino joanez. behin Jacan, Sabiñanigorantza joko dugu, eta handik gutxira, Biescasera desbideratuko gara. Biescasen, Ordesako kartelak eramanago gaitu eskumarantza eta Torlako noranzkoa hartuz parke naturalera helduko gara. Getxotik 4 ordu
DESNIBELA: TOTALERA: 2200m
Ordesatik Gorizeko aterrpera:950m
Goriz-etik gailurrera: 1150m
ORDUAK: ORDESATIK GAILURRERA:7h
Ordesatik Cola de Caballora: 2h
cola de caballotik Gorizeko aterpera: 2h'
gorizetik laku izoztura: 2h
laku izoztutik Gailurrera: 1h
ZAILTASUNA: ERREZA: nahiz eta mendi honek ez duen beste munduko arazorik, gogoratu beharra dago goi mendiko igoera dela. oso desnibela gogorrekoa eta kranpoiak eta pioletaren erabilerak ezinbestekoak dira ia urte osoan.
DESKRIBAPENA:
Ordesako parking-eko amaieran hasi egiten da bidea.(1200m) Handik gutxira zubiaren bidez erreka gurutzatu egiten dugu. Cola de caballo izeneko ur jausira arte, errekak lagunduko gaitu ibilbide osoan. hasierako pausuak, pagadi eder batetan ematen ditugu, eguzkiarengandik babestuz.

ez dugu ia aldapa gogorrik eta altuera irabazten dugu nahiko txukun. hasi eta 30 minututara, ostera ere zeharkatuko dugu erreka. momentu honetatik aurrera, beti izango dugu erreka gure eskumaldean.

bide gurutzeren bat aurkituko dugu eta jarraitu beharreko bidea cola de caballo izango da. Bidegurutzetan ondo islatzen da jarraitu beharreko bidea. ur-jausiak eta errekak hartzen dituen itxurek txunditu egiten gaituzte igoera asko erraztuz.
aitaren batean helduko gara basoaren amaierara eta eguzkiak gogoz jo egingo gaitu geratzen zaigun ibilbidean.
milaka eta milaka urtez errekak eta izotzak moldeatutako kanoi batetik aurrera egiten dugu.

erreka gero eta ikusgarriagoak diren itxurak hartzen ditu ibiltzen goazenak guztiz txundituz.


oso eramangarria egiten zaizkigu minutu hauek Cola de caballora iritsi arte, hala ere, motxilan eroaten ditugun 15-20 kg-ek protagonismoa irabaziz doaz.
ordesatik 2 ordu pasatxora, cola de caballo gaude. hau da goi mendi eta turisten gunea banatzen den lekua. hemen ikusi daiteke bai familia oso bat bainujantzi eta guzti jantzita errekan eta bai mendizale kuadrilla bat motxila erraldoiekin gorantza joaten.

guk lehengokoa aukeratu dugu laburtu egiten duelako bidea.

azkenik, clabija famatuetara heldu ginen, kontu apur batekin problema barik pasatu egiten direnak.




kanpin dendak landan jarri egiten ditugu eta jaten dugu galdutako indarrak eraberritzeko.
hurrengo argazkiak erakusten digu kanpin dendetatik iksten zen paisaia:

urrengo egunean, goizeko 6:30etan jartzen gara martxan. bidea oso markaturik dago eta ez dago galtzerik. trepada moduko pasu batzuk igaro egiten ditugu, mendian eskaloiak irabaziz egongo bagina bezala. ondoren, dena ireki egiten da eta han goian ikusten dugu laku izoztua dagoan lepo hori. oso hurbil dagoela dirudi, baina ordu pare bat behar izango ditugu haraino.

elurrean sartu egiten gara, kranpoiak jarri egiten ditugu eta gorantza goaz.




No hay comentarios:
Publicar un comentario