Mostrando las entradas con la etiqueta nafarroa. Mostrar todas las entradas
Mostrando las entradas con la etiqueta nafarroa. Mostrar todas las entradas

2011/03/04

Ireber 1.204m eta Ernaitzu 1.197m

Astelehenetik aurrera eguraldik botatako edurre apur bet zapaltzeko asmoagaz Basaburuako (Nafarroa) bailarara hurbildu gara. ikus gendun edurre astelehenean Iruñean botaten, baita martitzetzean bere, asike mendik edurrez josiak behar leikie.

Ireber mendigunea, Iparraldetik Ezkurra bailaragaz iten dau muga ta hegoaldetik ostera Basaburuagaz. Belate eta Azpirotz mendateen artean dauzen mendi garaienak direz. mendi honek, kantauri eta mediterranio isurialdeen arteko muga bere badire. Ireber mendiak kaskoan haitza deko eta Ernaitzuk ostera, lantzar altu bet baino ez da. Euren artean Sobresate lepoa dau, pagadi eder baten ingerun.

Halan da bere, Ultzamako herrietan edur arrastorik ez, Basaburuan ezta... apur bet dezepziño. Beruete herritik gora hasten da Iontza izeneko lekura karretera. A kamiño koxituta 3 kilometroz kotxeentzako parkiña dau. kilometro bat inte eukin barik, kotxea borda baten ondoan paratu behar izan gendun, karretera edurrez beteta egoan ta kotxeagaz aurrera iterik ez zegoan.
karretera ei zana

beraz, karreterako partea oinez ein ber izen gendun. 3 kilometro ingeru oinez, ganera, edurre egoan lez, bidegurutzetan sarri galdu gintzen.

IGOERAREN DATUK:

NON: Beruete herritik urteten da errepide Iontza izeneko gunera. berton, borda bet dau inte. hamen hasten da iyoera.
DENBOREA: Iontzatik, Ernaitzura 45 min. Ireber-era, beste horrenbeste.
guk eiñ gendun Ireber iyo, gero Ernaitzure ta bi mendien arteko lepora itzuli ta handik Iontzara.
guk, edurretan arrasto ireki behar izen gendun eta ia ia herritik hasi gintzen. geure ordutegia izen zan ondorengoa: Kotxea Iontza, 1h30min. Iontza Ireber 30 min (bidetik kanpo, lantzarrean gora). Ireber Ernaitzu 30 min. Ernaitzu kotxea ordu 1.
DESNIBELA: beruete 695m- Ireber 1.204m: 505 metro ingeru.
MATERIALA: bastoi parea Ireber gailurreko haitzetan hobato ibilteko.
OHARRA: iyoera Beruete herritik beratik itea gomendatzen da, ibilaldi polita ta interesgarriagoa.

DESKRIBAPENA:
lelau esan doten lez, edurrek ez euskuen itzi giau gora iten kotxeagaz ta baztar baten paratu gendun 306 zaharra. kotxetik urten ta bentiska fuertea hasi zan geure ganera.
kotxea itxite baztar baten

errepidea ensegida hasi zan aldatsean gora eta lelauko momentutik arrastoa irekiten egon behar izan ginen. errepidean pilatutako edurre ez zan asko, 15-25 zentimetro ingeru. Iyoera deskribaten dauen liburuk, ez diño ezer bere kamiñoaz, ta apur bet galduta ibili ginen ordu batez Iontza zalako hori topatu nahiean. borda bet ikusten gendun ta... "hori izengo dok Txo!!", ta keba, geldiro-geldiro altuera irebaziz hasi ginen. Iontzara heldu ginen ta gu konturatu bere ez. aurrera bota gendun 15 bat minutuz. konturatu ginenerako, barriz buelta emon behar.
Iontza ingerun Lizarrak dauz.

Iontzara behin aiegatuta, kamino segidu gendun GR12a zan. marka zuri eta gorriekaz. 10 minutu ta gero, hesi batera heldu ginen, bertan hasten zen berez benetako iyoera. (1000 metro ingeru)

hesia igarota, bideak egiten dau aurrera Sobresate leporaino. gu ordea, hesia igaro bezain laster, ezkerretako lantzarretik gora hasi ginen. sekulako egurra emon geuntsen, edurre gerriraino noizik behinean. pala latza.
Palaren hasikera, pagaditik urteten.
pala honek, eroaten gintuen zuzenean hesitik Ireberreren gailurrera. 25 minutu gogor eta amaiezinak hor nonbait ere.
guk, hasikera batean, ez genekien inondik bere a goiko hori gailurra zanik bere.
haitzera heldu aurretik.

haitzartean, edurre sakona itzi ta izotza topatu gendun. eskerrak pioleta gendula apur bet laguntzeko. haitzeko 25 metro igarota, aurrez aurre gailurragaz ein gendun topo. Azkanean!
Ireber gailurrean

krestatik aurrera eginez eskumatara, leporako bidea hartu gendun. kontu apur bategaz ze izotza egoan. lepora 10 minututan bajatu ginen, ta bertatik Ernaitzuko lantzarretik gora egin gendun, bide oso logiko batetik.
Ireber Ernaitzutik
edurrek paraje ederrak sortzen ebazan
arbola gailurretik gertu
Ernaitzuren gailurraedurretan aurrera Iontzarantza bueltan

2010/11/10

BARATXUETA 1.140m

Ikusita udagoienak kolore biziz jantzi dituela gure basoak, Egozkue (Nafarroa) aldera hurbildu gara Baratxueta mendia igotzera.
mendi honen igoerak, ez deko inolako zailtasun teknikorik. Igoerarekin hasteko, hiru aukera dekoguz: Usetxi herritik (Esteribar, Nafarroa), Egozkuetik eta Egozkue portutik. guk azkaneko hasiera puntua aukeratu gendun. Portutik, igoera burutxeko 40 minutu baino ez dira behar.
DESKRIBAPENA:
Egozkueko portuan berton kotxea para eta errepidearen bestaldean dauen bide zabaletik gora eiten dogu galbide barik.
Pagadian sartzen gara. bideak altuera irebaziz badoa bere, ez deko hasikera baten inolako aldats gogorrik.
Pagadian hogei minutu aurrera egin ostean, eskumatara okertzen da bidea. Basoa apur bet zabaltzen da, ta han aurrean paraje ganadu separateko ateka ikusten dogu. Á hori igaro, ta ostera bere pagadin sartzen gara.
behin pagadian sartunda, aldatsa gogor iminten daku basoko goi parterantza.
Alsats gogorrak igaroten doguz 15 minuturen buruan. honek igarota, lantzarrean gora einda, gailurreko buzoia ikusten dogu.
gailurretik, Euskal pirinioak ikusi leikez. paseotxo polita eta laburra goiz baten egiteko inolako problemarik eztekona.

2010/03/23

Harriaundi 945m, Urrutxaga 917m eta Artzeleta 925m

ikusita eguraldia oso goxo zegoela iruñerritik, Irurtzuneko norantza dagoen osinaga herrira hurbildu naiz mendi lerro honetara. iruñeatik 15 minututara sekulako pakea eta lasaitasuna transmititzen duten mendi honek, ibilaldi izugarri polita eta erraza eskeintzen doskue.

nola heldu: iruñatik hartzen dugu irurtzuneko errepidea (ez autobidea), eta osinaga herrira sartzen gara.
zailtasuna: 1, oso erraza
denborak: osinaga(670m) - Harriaundi (945m): 35'
Harriaundi (945m)-Urrutxaga(917m): 15'
Urrutxaga(917m)-Artzeleta (925m): 15'
Artzeleta (925m)-osinaga(670m):25'
desnibela:sinplea=275m // akumulatua=350m
beharreko materiala: ez da ezer ere berezirik eraman behar, ura eta kirol egiteko jantziak.
deskribapena:

Osinaga herria uzten dugu atzean, goiko argazkian ikusten den pista erabiliz. elizaren atzekaldean hasten da pista.ibiltzen hasi eta 3-4 minututara ur depositu zaharrarekin egiten dugu topo. hau atzean utzi eta segituan, 2 minututara, eskumatara okertzen gara hesia gaindituz. (beheko argazkia)


behin hesia igarota, belarretatik gora egiten dugu. muinoa igarota, gure lehen mendia ikusten dugu, Harriaundi. pinudia igaro behar dugu baina barrura sartu gabe, beti pinuen eskumaldetik egingo dugu gora. bidexka pilo bat daude, ezin diogu edozeini jarraitu, pinudira sartzen dira asko eta guri ez zaigu komeni.


pinudia, behin igarota, 30minutuz ibiltzen daramagula, Pago eta Pinu arteko bidea amaitu eta haitza aurkitzen dugu. beheko argazkian ikus daiteke behin haitzera helduta, atzera begiratuta erabilitako bidea pago eta pinu artean.
ondoren, pinu eta pagoak igarota, aurrez aurre aurkitzen gara haitzarekin. ezkerretik ekin al zaio igoerari erraz. zuzen joaten bagara eta gehiagotan egin baldin badugu, entretenigarria da haitzean bidea bilatzea. (eskuak erabili behar dira)
mendian ez dago bakarrik egoterik; hemen ikus ditzazkegu nire lehen mendiaren laguntzaile finak igoera erdian.





gailurrean Harriaundik, kohete edo espazio-ontzi modukoa dauka. atzean, Osinaga herria. herritik gailurrera, 35minutu baino ez ditut erabili.

gailurretik Aizkorbe inguruko Erga mendia, gutxi barru igoko duguna...gailurrean osinaga herrira begira gaudelarik, burua ezkerretara okertuz gero, jarraituko dugun bidea aurrean daukagu. egin beharreko aurreneko gauza, gailurraren behekaldean dagoen pagadia zeharkatzea da.

nork esango luke hau Iruñatik 12 kilometrotara dagoenik eta Iratiko ohiana ez dela?

gailurretik ibiltzen hasi eta pagadia zeharkatzeko, 7 minutu behar izan ditugu. aurrez aurre aldapa pikoa aurkezten zaigu Urrutxagara igotzeko.
hau da Urrutxagako tontorra. ez dauka buzoirik. hemendik bistak ikusgarriak dira mila lekutara, baina batez ere, Sakanara.


ikusgai Urrutxagatik sakana, Andia eta Aralar artean.
mendi honetan, Arranoa izan dut laguntzaile.
Urrutxagako aldatsa jeisten bost minutu igaro eta gero, eguneko azken mendiaren aurrean aurkitzen naiz:Artzeleta925m. erreferentzi moduan, borda zaharraren ezkerreko partetik igaro behar gara pista moduko hori jarraituz.
borda igaro eta hamar minutura tontorrean gaude.
seguramente ez da ondo igerten, baie Ori ikusten da urrunean elurturik.
eta azken mendi honen laguntzaile lez zaldi bi eduki dodaz.
gailurretik Osinaga herrira itzultzeko, lehen erreferentzia da borda urdin bat. borda igaro behar dugu. borda igarota, hesia gurutzatu behar dugu eta gero errekatxo bat

erreka bi hiru aldiz zeharkatuz gero, zementuzko pista honetara heltzen gara eta bi kinututan herrian gaude bueltan.