2010/03/23

Harriaundi 945m, Urrutxaga 917m eta Artzeleta 925m

ikusita eguraldia oso goxo zegoela iruñerritik, Irurtzuneko norantza dagoen osinaga herrira hurbildu naiz mendi lerro honetara. iruñeatik 15 minututara sekulako pakea eta lasaitasuna transmititzen duten mendi honek, ibilaldi izugarri polita eta erraza eskeintzen doskue.

nola heldu: iruñatik hartzen dugu irurtzuneko errepidea (ez autobidea), eta osinaga herrira sartzen gara.
zailtasuna: 1, oso erraza
denborak: osinaga(670m) - Harriaundi (945m): 35'
Harriaundi (945m)-Urrutxaga(917m): 15'
Urrutxaga(917m)-Artzeleta (925m): 15'
Artzeleta (925m)-osinaga(670m):25'
desnibela:sinplea=275m // akumulatua=350m
beharreko materiala: ez da ezer ere berezirik eraman behar, ura eta kirol egiteko jantziak.
deskribapena:

Osinaga herria uzten dugu atzean, goiko argazkian ikusten den pista erabiliz. elizaren atzekaldean hasten da pista.ibiltzen hasi eta 3-4 minututara ur depositu zaharrarekin egiten dugu topo. hau atzean utzi eta segituan, 2 minututara, eskumatara okertzen gara hesia gaindituz. (beheko argazkia)


behin hesia igarota, belarretatik gora egiten dugu. muinoa igarota, gure lehen mendia ikusten dugu, Harriaundi. pinudia igaro behar dugu baina barrura sartu gabe, beti pinuen eskumaldetik egingo dugu gora. bidexka pilo bat daude, ezin diogu edozeini jarraitu, pinudira sartzen dira asko eta guri ez zaigu komeni.


pinudia, behin igarota, 30minutuz ibiltzen daramagula, Pago eta Pinu arteko bidea amaitu eta haitza aurkitzen dugu. beheko argazkian ikus daiteke behin haitzera helduta, atzera begiratuta erabilitako bidea pago eta pinu artean.
ondoren, pinu eta pagoak igarota, aurrez aurre aurkitzen gara haitzarekin. ezkerretik ekin al zaio igoerari erraz. zuzen joaten bagara eta gehiagotan egin baldin badugu, entretenigarria da haitzean bidea bilatzea. (eskuak erabili behar dira)
mendian ez dago bakarrik egoterik; hemen ikus ditzazkegu nire lehen mendiaren laguntzaile finak igoera erdian.





gailurrean Harriaundik, kohete edo espazio-ontzi modukoa dauka. atzean, Osinaga herria. herritik gailurrera, 35minutu baino ez ditut erabili.

gailurretik Aizkorbe inguruko Erga mendia, gutxi barru igoko duguna...gailurrean osinaga herrira begira gaudelarik, burua ezkerretara okertuz gero, jarraituko dugun bidea aurrean daukagu. egin beharreko aurreneko gauza, gailurraren behekaldean dagoen pagadia zeharkatzea da.

nork esango luke hau Iruñatik 12 kilometrotara dagoenik eta Iratiko ohiana ez dela?

gailurretik ibiltzen hasi eta pagadia zeharkatzeko, 7 minutu behar izan ditugu. aurrez aurre aldapa pikoa aurkezten zaigu Urrutxagara igotzeko.
hau da Urrutxagako tontorra. ez dauka buzoirik. hemendik bistak ikusgarriak dira mila lekutara, baina batez ere, Sakanara.


ikusgai Urrutxagatik sakana, Andia eta Aralar artean.
mendi honetan, Arranoa izan dut laguntzaile.
Urrutxagako aldatsa jeisten bost minutu igaro eta gero, eguneko azken mendiaren aurrean aurkitzen naiz:Artzeleta925m. erreferentzi moduan, borda zaharraren ezkerreko partetik igaro behar gara pista moduko hori jarraituz.
borda igaro eta hamar minutura tontorrean gaude.
seguramente ez da ondo igerten, baie Ori ikusten da urrunean elurturik.
eta azken mendi honen laguntzaile lez zaldi bi eduki dodaz.
gailurretik Osinaga herrira itzultzeko, lehen erreferentzia da borda urdin bat. borda igaro behar dugu. borda igarota, hesia gurutzatu behar dugu eta gero errekatxo bat

erreka bi hiru aldiz zeharkatuz gero, zementuzko pista honetara heltzen gara eta bi kinututan herrian gaude bueltan.

No hay comentarios: