Mostrando entradas con la etiqueta karakorum. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta karakorum. Mostrar todas las entradas

2009/10/09

Huber anaiek "Eternal Flame" kateatu dute



nahiz eta orain egun gutxi esan nuen aurten Karakorum mendilerroan ekintza aipagarririk ez dela egon, Huber Anaiek egindakoa paregabea da. Karakorumgo "izenik gabeko dorrea"-n, "Eternal Flame" izeneko bidea era librean lehenengo aldiz eskalatzea lortu dute.







bia hau, 1.989. urtean deskubritu zuten Kurt Albert, Wolfgang Güllich, Stiegler eta Sykora eskalatzaileek. haatik, ez da inor kapaz izan bia hau era librean eskalatzea. ez da gradu tekniko altua duelako (+VI, 7b+) baizik eta eskalada, 6000 metrotik gora egiten delako.


huber anaiek, era librea 7c+ zailatsun graduan sailkatu dute.

2009/10/05

urte deskafeinatua karakoramen

Karakorum mendilerroak bost zortzi mila metroko mendiak dituen arren, eguraldiak ez du aurten beta handiegirik eman igoerak suertatzeko. seguraski, urte pobretsuenaren aurrean gaude igoera kopuru eta bide irekierei dagokienez, hala ere, "Austriar-Kanadar" espedizioak igoera polita lortu zuen orain egun gutxi Nanga Parbat mendian.


azken 9 urteetan, 100 baino igoera baino gutxiago lortu dira Karakorum mendilerroko zortzi milakoetan. adituen ustez, igoera kopurua urria izan da "el Niño" fenomeno metorologikoak sortutako euri jasa izugarriangatik. azkenengo aldiz 2005. urtean sortu zen.


mendiz mendi analisia eginda, GII mendiak bi igoera baino ez ditu jaso, teknikoki, Karakorumeko zortzimilako errezena dena. bestalde, K2 mendiak ez die mendizaleei 8.300 metroko langa gainditzen utzi eta Broad Peak-ek ez du jaso igoerarik. Hidden Peak edo G1 mendiak ostera, hamasei igoera jaso ditu eta elurretako damak-Nanga Parbat-ek-, bide berri baten irekiera jaso du.


Louis Rousseau, Gerfried Göschl, Hans Sepp eta Goger Bachmair-ek osaturiko "Austriar-Kanadiar" espedizioak, Nanga Parbat-eko Diamir isurialdean bide berria ireki dute. 2000 metroko eskalada bere goiko partean kinshofer bide mitikoarekin bat egiten duena. korridore logiko batetik gora egiten du, bataz beste 60º-ko malda duen pareta, eta 7.100 metrotan, Kinshofer marrarekin bat egiten du. lau eguneko eskalada alpinoa eta gero, gailurra zapaldu zuen espedizioak, ahala ere, mendiaren kapritxoak ez zuen errukirik erakutsi Wolgfang mendizalearekin. betiko lo aldiari ekin zion gailurretik gertu 2000 metroko erorketa jasan eta gero.


nahiz eta zortzi milkoetaz ari garen, jakin ezauze munduan ez dagoela Karakorumen beste mendi pilaketa eta zortzi milakoetaz aparte, betse hamaika mendi daude.



informazio iturria: GARA, MENDIA

2008/12/03

felix Iñurrategi-Baltistán Fundazioa


1999. urtean jasotako bi gertakarien ondorioz, Felix-Baltistan fundazioa sortu zen. urteetan zehar sendotu eta errotuz joan da euskal mendizale eta Karakorum mendilerroaren mendi magaldetako biztanleen arteko adiskidetasuna. adiskidetasun honi lehen esan bezela, beste bi gertakarik ekarri zuten fundazioaren sorrera: batetik, tamayo, eta Iñurrategi anaiek Nanga Parbat-ean egindako erreskate bati esker Gipuzkoako diputazioak emandako dirua sari moduan eta bestetik, 2000. urteko uztailaren 28an euskal herri osoa unkitu zuen zoritxarreko istripua, hau da, Felix Iñurrategiren behin betiko lo aldia hainbat maite zituen mendietan.


hau dena dela medio, Karakorum-eko biztanleen bizitza eta formakuntza hobetu zuen fundazioa sorte zen. bertan, hamaika izan dira egindako prioektuak eta jasotako frutuak. irebazasmo bako fundazio honen diru sarrera garrantzitsu bat bazkideen aportazioak dira.


hemen duzue web horrialdeko helbidea;http://www.felix-baltistan.org/


bertan, proiketuen berri edukiko duzue, orain arte egindako prioektuak, hitzaldien data eta lekuak...


2008/10/20

karakorumen bide berriak


Valery Babanov eta Victor Afanasief-ek sekulako jarduerak burutu dituzte Karakorumeko Gasherbrum 1(8068m) eta Broak Peak(8047m) mendietan.

karakorumeko mendi igoeren epea behin irekita, Errusiarrak proiektu ederra burutu egin du bi menditzar hauetan mendi bide berriak irekita. hasierako planteamendua, G1, G2 eta Broak Peak-en bide berriak jorratzea zen, hala ere, G2koak, itxaron beharko du.


6000 eta 7000 metroko mendi ugarietan zailtasun handiko bideak zabaldu ditu Babanov-ek, oraingoan ostera, 8000koetara saltoa egin du bide oso zaila eta teknikoak jorratuz.


broak peak-en, mendebaldeko ertza erabili zuen gailurrerako bide berria margotzeko eta G1mendian ostera, hego-mendebaldetik gora egiten duen ertza. oso igoera garbia izan zen azkeneko hau era alpetarrean eta saio bakarrean egindakoa.


ikusten dugunez, gogortsu hasi da Krakorum-eko sasoia.