2009/10/05

urte deskafeinatua karakoramen

Karakorum mendilerroak bost zortzi mila metroko mendiak dituen arren, eguraldiak ez du aurten beta handiegirik eman igoerak suertatzeko. seguraski, urte pobretsuenaren aurrean gaude igoera kopuru eta bide irekierei dagokienez, hala ere, "Austriar-Kanadar" espedizioak igoera polita lortu zuen orain egun gutxi Nanga Parbat mendian.


azken 9 urteetan, 100 baino igoera baino gutxiago lortu dira Karakorum mendilerroko zortzi milakoetan. adituen ustez, igoera kopurua urria izan da "el Niño" fenomeno metorologikoak sortutako euri jasa izugarriangatik. azkenengo aldiz 2005. urtean sortu zen.


mendiz mendi analisia eginda, GII mendiak bi igoera baino ez ditu jaso, teknikoki, Karakorumeko zortzimilako errezena dena. bestalde, K2 mendiak ez die mendizaleei 8.300 metroko langa gainditzen utzi eta Broad Peak-ek ez du jaso igoerarik. Hidden Peak edo G1 mendiak ostera, hamasei igoera jaso ditu eta elurretako damak-Nanga Parbat-ek-, bide berri baten irekiera jaso du.


Louis Rousseau, Gerfried Göschl, Hans Sepp eta Goger Bachmair-ek osaturiko "Austriar-Kanadiar" espedizioak, Nanga Parbat-eko Diamir isurialdean bide berria ireki dute. 2000 metroko eskalada bere goiko partean kinshofer bide mitikoarekin bat egiten duena. korridore logiko batetik gora egiten du, bataz beste 60º-ko malda duen pareta, eta 7.100 metrotan, Kinshofer marrarekin bat egiten du. lau eguneko eskalada alpinoa eta gero, gailurra zapaldu zuen espedizioak, ahala ere, mendiaren kapritxoak ez zuen errukirik erakutsi Wolgfang mendizalearekin. betiko lo aldiari ekin zion gailurretik gertu 2000 metroko erorketa jasan eta gero.


nahiz eta zortzi milkoetaz ari garen, jakin ezauze munduan ez dagoela Karakorumen beste mendi pilaketa eta zortzi milakoetaz aparte, betse hamaika mendi daude.



informazio iturria: GARA, MENDIA

No hay comentarios: