Mostrando entradas con la etiqueta iñurrategi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta iñurrategi. Mostrar todas las entradas

2011/05/04

Iñurrategi, Zabaltza eta Vallejo, Antartikara

Alberto, Mikel eta Juan mendizale eta esporatzaile euskaldunek, aurkeztu barri daure euren erronka barria. TransAntartika geituten dautze eta 2 epeta betetzekoa da. 


3 mendizale honen uzenak entzuten dauen edonork, pentsetan al dau ostabere Himalayako edo Karakorum-eko mendieri bisita egingo dauriela, baie aurton egin gure dabena, ez deko mendi lerro asau haiekaz loturarik. 


Lorailean, Groenlandiara hurbilduko direz 3.500km zeharkaldia iteko asmoagaz eta Zemendian, Hego polora yongo dire eta berton 2500 km ingeru ingo daurez trineokaz. Mendiak asago itzite polotara doaz "Chip aldaketa" -Juan Vallejoren hiztetan- batean beharra eurielako.


Eskerrak ondino holako filosofiaz eurrera iten daurien mendizalek dauzela, ezpabere gitxi barru Messner, Iñurrategitarrek eta Bonnati ta holakok iten euriena kondaira baino ez ziren izengo. Espedizio komertzialek mendira baino gailurrera doazen bitartean jai dekogu. Mendieri errespetu gero ta gitxiau eukiten dautzegu, edertasuna gailur kopurutan neurtzen dugularik edota a gailurrek dekozen metrotan. 


informaziño giuau gure dauenak, hurrengoko loturetan sar deixela:
berria.info:
http://www.berria.info/albisteak/50238/iurrategi_vallejo_eta_zabalza_groenlandiara_eta_hego_polora.htm
gaztezulo:
http://www.gaztezulo.com/berriak_view.php?uuid=1727
Barrabes:
http://www.barrabes.com/revista/noticias/2-7010/inurrategi-vallejo-zabalza-combinan-escalada.html

2009/09/28

euskaldunak ozta ozta salbu Everesten

iragan ostiralean blogean idatzi nuen legez, Zabaltza, Iñurrategi eta Vallejo Everesten maldetatik gora egin zuten Horbeirn korridore malkartsua erabiliz gailurra zapaldu nahiean.eskaladaren lehen eguna igaro ondoren 7.200 metrotan paratu zuten kanpin denda haiek egindako repisa batetan. nahiz eta eguraldi iragarpena alde ei zuten, hodeiak hurbilduz jjoan ziren eta gau partean gogotsu hasi zen elurretan. lotan zeundenean, elauso batek denda harrapatu eta txikitu egin zuen. aitaren batetan altxatu eta ahal beste material eskuratuta handik irtetzen saiatu ziren.
argazkia: dendatik irtetzen

dendatik irten bezain laster, bigarren elauso batek harrapatu zituen eta momentu batzuetan, Vallejo desagertarazi zuen. azkenean, Gasteiztarra agertu eta handik hurbil zegoen haitz batzuen oinarria babestu ziren. gau osoa zutunik igaro ondoren, 8 orduko jeistiera delikatuari ekin zioten euskaldunek. egun, kanpamendu nagusian daude. alberto Iñurrategi esandakoaren arabera, nahiz eta " ez behar txikia" jasan duten, ez dute etsi eta eguraldi parte on baten zain behe kanpamenduan geldituko dira igoera berriz saiatzeko. ez dira makalak!

2009/09/24

"hire Himalaya", Pelix

Jakin dut ez dela inolako liburu berria baina oraintxe eduki dut aukera ezagutzeko. Alberto ez da makala, Artista hutsa da, ziren.

Betidanik, euskaldunok gehien bat, Iñurrategitarren lana mirestu izan dugu. Ez igo dituzten metro kopuruarengatik, ezta zapaldu dituzten gailur kopuruagatik... mendia neurtzeko beste balore batzuk oinarriz edukita, transmititzen zituzten balore eta apaltasunagatik.

Hire Himalaya, Felix, Manasluko hotz/motz-a sentitu dugu, Daughlagiri-tik bueltan andre hark emandako te horren berotasuna, kolonbiar horrek behar zuen laguntza, Tibet-ek duen kultur zapalkuntza, Rustan Ali-ren humore eta humiltasuna... azken finean, Hire Himalayaren parte izatera bultzatu eta gonbidatzen gaitu zuek, anaiok, idatzitakoak.

Ordu bat irakurtzen egon ostean, nork ez du nahi Blatistango herriaren berotasuna ezagutu? nork ez du gura bide polit eta zailduak egin "eguzki-itzal"-eko ertz hoietan zehar? Nork ez? erantzuna, oso sinplea da; Askok!!!

harrituko zinen Felix zelako errespetu faltarekin dabiltzaten gero eta gehiagok paradisu haietan. maratoi batetan bizi dira, helburu bakarra dute: helmuga. Askoren helmuga ordea zikina da.

eskerrak oraindik "hire filosofiako" mendizaleak dabiltzatenekintza eta igoera ederrak eginez. Alberto ez da gelitu! hi horrenbeste miresten huen GIV mendia igo zuen! Makaluren mendebaldeko ertzan borrokan ibilia da, everest-en Horbeirn bidetik gora egiten saiatu da...

bideak ederrak dira non-nahi. bai Chogolisan, bai Atxarten. zuek, mendietara joaten zinetela eta ez gailurrera.

BAT, EZ DA DELAKO BAT, BI, BI T'ERDI ZINETELAKO!

2008/12/03

felix Iñurrategi-Baltistán Fundazioa


1999. urtean jasotako bi gertakarien ondorioz, Felix-Baltistan fundazioa sortu zen. urteetan zehar sendotu eta errotuz joan da euskal mendizale eta Karakorum mendilerroaren mendi magaldetako biztanleen arteko adiskidetasuna. adiskidetasun honi lehen esan bezela, beste bi gertakarik ekarri zuten fundazioaren sorrera: batetik, tamayo, eta Iñurrategi anaiek Nanga Parbat-ean egindako erreskate bati esker Gipuzkoako diputazioak emandako dirua sari moduan eta bestetik, 2000. urteko uztailaren 28an euskal herri osoa unkitu zuen zoritxarreko istripua, hau da, Felix Iñurrategiren behin betiko lo aldia hainbat maite zituen mendietan.


hau dena dela medio, Karakorum-eko biztanleen bizitza eta formakuntza hobetu zuen fundazioa sorte zen. bertan, hamaika izan dira egindako prioektuak eta jasotako frutuak. irebazasmo bako fundazio honen diru sarrera garrantzitsu bat bazkideen aportazioak dira.


hemen duzue web horrialdeko helbidea;http://www.felix-baltistan.org/


bertan, proiketuen berri edukiko duzue, orain arte egindako prioektuak, hitzaldien data eta lekuak...