iragan domekan (zezeilak 21) mendira irteera egiteko asmoz Zuberoa pareko Leskune (Lescun) herrrira hurbildu ziren bi iruindar. ez zioten inori esan zein menditara joango ziren eta iluntze aldean senideek eman zuten bi gizonen desagerpenaren berri. Nafarroako zein Zuberoako zein Frantziako mendi erreskate taldeak bi egunez mendia arakatzen egon eta gero ez da bi mendizaleen arrastorik aurkitu. Mikel Zabaltza desagertutako baten laguna izanda mendira gerturatu da erreskate lanetan laguntzeko asmoz. haren esanetaz "ez zegoen girorik igandean mendira igotzeko" eta seguru aski "elauso batek harrapatuta" mendian egongo dira bi nafarrak.
negu honen balantzea egin beharrez gero ezin negatiboagoa dela esatea baino ez dago. ez dut horrenbeste istripu bildu dituen negurik gogoan. zuhurtziar jokatu eta elurraren egoerz informatu mendira joan aurretik.
Mostrando entradas con la etiqueta elauso. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta elauso. Mostrar todas las entradas
2010/02/25
2009/09/28
euskaldunak ozta ozta salbu Everesten
iragan ostiralean blogean idatzi nuen legez, Zabaltza, Iñurrategi eta Vallejo Everesten maldetatik gora egin zuten Horbeirn korridore malkartsua erabiliz gailurra zapaldu nahiean.eskaladaren lehen eguna igaro ondoren 7.200 metrotan paratu zuten kanpin denda haiek egindako repisa batetan. nahiz eta eguraldi iragarpena alde ei zuten, hodeiak hurbilduz jjoan ziren eta gau partean gogotsu hasi zen elurretan. lotan zeundenean, elauso batek denda harrapatu eta txikitu egin zuen. aitaren batetan altxatu eta ahal beste material eskuratuta handik irtetzen saiatu ziren.
argazkia: dendatik irtetzendendatik irten bezain laster, bigarren elauso batek harrapatu zituen eta momentu batzuetan, Vallejo desagertarazi zuen. azkenean, Gasteiztarra agertu eta handik hurbil zegoen haitz batzuen oinarria babestu ziren. gau osoa zutunik igaro ondoren, 8 orduko jeistiera delikatuari ekin zioten euskaldunek. egun, kanpamendu nagusian daude. alberto Iñurrategi esandakoaren arabera, nahiz eta " ez behar txikia" jasan duten, ez dute etsi eta eguraldi parte on baten zain behe kanpamenduan geldituko dira igoera berriz saiatzeko. ez dira makalak!
etiketak:
elauso,
euskaldunak,
everest,
iñurrategi,
vallejo,
zabaltza
Suscribirse a:
Entradas (Atom)