Mostrando entradas con la etiqueta ezkabarte. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ezkabarte. Mostrar todas las entradas

2011/06/08

Ezkaba 895m

Domekan, "zazpika" aldizkarian, Iruñerriko azken euskaldun zaharraren ingeruko artikulu egoan inte. Antza danez, orain ez denpore asko (30 urte) hil zan azkan euskaldun zaharra, Zildotz herrikoa, Ezkabarten. Esaldi pare bat egoazan artikuluan eta benetan euskara nafarra, Ultzama aldean iten dana ondiño bere. Ezkabarte bailara, bi gunetan bereizten da; Lanerri eta baserri. Baserri gunea, Iruñeatik Belatera bidean ez dauzen herrik osatzen daure; Makirrain, Anotz, Zildotz, ... besteak beste. Lanerrikok ostera, Arre, Orikain eta Sorauren dire. 


Bastante erreza da asmatzen nondik etorten dakon uzena bailarari, Ezkaba menditik. Bai, uzena Ezkaba deko a mendik, ez San Cristobal. San Cristobal da beran gailurrean inte dauen fuertea. Oso ospetsua eiñ zan berton gertatu zan ihesaldia 36ko guduan. Info gehiagorako urrengo linkean zapaldu:

http://eu.wikipedia.org/wiki/San_Kristobal_gotorlekuko_ihesaGeur, domekan irakurritakoa gogorra ekarri dot bazkaritan eta birritan pentsatu barik bizikleta koixu eta beran gailurrera iyotera urten naz kalera.  Aurreti ez dot iñoz iyo eta garaia bazan Rediox!


Distantzia: Arrosadia - Ezkaba: 14km (6,75 igoera)
denborea: 1h25min (iyoteko 50min)
Zailtasuna: aldatsak apur bet gogorrak dire baie gogorrena da ez dekola zorua ondo iminita, bastante txarto dau ta iyoerean ta bataz bere bajaterakoan, igerten da. 
deskribapena:
Labriteko aldatsa bajatu dot iruñeako harresien bestaldeko auzoetarantz. Magdalena zubia igaro, eta Txantrean sartun naz.
 Magdalenako zubia, Txantraeti paraje
 Artika herri sarreran berton hasten direz aldats gogorrenak
 Bidearen zati bet. Iyoera ia dana aritz eta arteen artean iten da. tontorrean eta hasikeran pinua da nagusi.
 gailurreko espetxe ohia.
 buzoia
 Pirinio alderantz. behean, Zildotz herria gerizpetan. eguzkitan eskoietara, Orikain.
 Iruñea hegoalderantz. lehor lehor ekainean. bastante itsusi. urrunean, peñarteako harrobiak, eskaletako eskola jatorra. eskoietara, erreniegako mendiak. bestaldean, Lizarraldea.
 Elomendi.
Nire altimetroa ez dabil horren txarto!
Perfila.

2011/03/30

Bizkileta urteera Iruñea-Sorauren

Urtero lez, udabarri etorten daku egunek ordu batez luzatuz. Egunotako tenperatureak 15ºC tik gora ibil dire Iruñeatik eta bizkletari aramusariek kentzeko garaia heldu da. Iruñeatik Burlatara doan Beloso aldatsaren beheko partean, "Argako parke flubiala" geituten dan bidegorri dau inte. Bidegorria berez, Barañainen deko hasikera, handi yoten da Iruñeara Errotxapeati, Burlatara ondoren, gero Atarrabiara eta Uhartera azkenekoz. Uharte eta Atarrabia artean, sahiesbidea deko bideogorrik. Uharterantz yonda, Esteribar-en sartzen da. Ollokitik, Zabaldikara eta akabaten da Irotzen.  Bestea ordea, Atarrabiatik, Arrera doa Ezkabarteko bailarara sartunda. Arreti Orikainera eta Sorauren herri txukunean akabaten da.

Guk geur eiñ doguna bigarreneko bide da. 

Urteeraren datuak:
Kilometroak: Iruñea-Sorauren: 13'5km
Desnibela: 100 metro, oso suabea da, ez deko inolako aldatsik.
Denborea: Urteko lehenengoko urteera izanda, suabe yon gare. Soraurenera, 13'5km, 45 minututan ein dogu. Sasoi honagaz eta ganora apur beteaz, 30minututan eiñ leike Soraurenenrako 13'5kilometroak.