Mostrando entradas con la etiqueta bizikleta. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bizikleta. Mostrar todas las entradas

2012/09/23

Lautadatik Auñamendietara / From the plain to the Pyrenees

BASQUE: "Lur Anitza" diño Nafarroako turismo bulegoko leloak. Holan da, duda barik. Ez nendun pentsetan 10km-tako tarte batean, horren paisaia aldaketa bortitza gerta leitikeenik. Urrotz herria, lautada eta zereal lurretan lasai dabil. Handik 10km-tara, Zuntzarren herrian pagoak agertuz doaz, alboko lantzarretan bedarra dekogu, eta haragi behiak agertuz doaz, euskal behi pirenaikoak. 

Ibilbidea, Urrotz utzita atzean, Litzoaingo bailara ederrean sartzen da. Apenas kotxe bako bide hontan, Erro errekaren norabidea gorantza segituz goaz aldapa gogor barik, gorantz beti baina ia izerdi tantak bota barik. Errotik 3 km-tara aiegaten gagozela, aldapak apur bet tentetzen dire baie paisaia bere edertuz doa. Arteak gero eta gitxiago eta Pagoak sarri ikus leitikez. 

ENGLISH: "Land of diversity" says Navarre's motto. That's great and in this route we've verified. At a distance of 10km, the landscape changes completely. In Urrotz, the landscape is so brown, made by cereal fields. Then, 10km after, we find green, grass and trees like beeches and oaks. 

The way goes through Litzoain valley. There's no too much traffic, it's very quiet and nature exploits so sweety. 

Egindako bidea / the way

Bide profila eta datu orokorrak. Profile and some route data

Urteera / Departure

Paisaia Urrotzetik paraje / Landscape close to Urrotz

Kilomteroak aurrera eiten goazela paisaia aldatuz doa. Makalak, arteak / some km after departure,  appear poplar and ilex trees. 
 Aitzarte ederra Errorako bidean / Incredible gorge in Litzoain valley

Erroibarrera sartunde, Euskal behi pirenaikoak ikusteko aukerea dekogu. Honek, klima alpinoago baten ondorio baino ez da. Basque pyrenne cow close to Erro village. 

Erro-ko herria. Elexa jaun eta jabe. Erro village, Basque typical houses. (760m) 

Erroko "Arraiz-etxea". 

Erro

Erroko herria atzean itzita, bagoaz bailaran gora. Seinaleak diñoen lez, errepidea bastante irregularra da. We let Erro and we go straight to the next village.  


Bizkarretako herri sarreran, etze izugarri honegaz egingo dogu topo. Errotik Aurizperrirako bide oson, erromes asko ikusten doguz Santiagorako bidean. Berez, Hemendik gertu hasten da ibilbiderik ezagunena: Orregatik. 

At the edge of the town we find this incredible basque house. From Erro town to Aurizperri, we are in road with a lot of pilgrims on way to Santiago. Close this place is Orreaga, the famous town where departures the most famous of the Santiago's way. 

Bizkarretako frontoia. Nahiz eta Erroko bailarako teilatu tipikoa ez den, hemen ikus leitike 4 uretako teilatu bat, Auritz eta aurizperriko herrietan amankomunagoa den teilatu mota. Aezkoako bailarana ere asko ikus leitikez era honetakoak. Ederrak

Fronton of Bizkarreta. We can see the second houses hipped roof. It's typical of more alpinistic towns like Auritz, Orreaga, and all of the towns of Aezkoa valley. 
 Mezkiritz herria ikus leitike herri nagusitik. Hemendik, hasten da portua. 2,7-3km-ko portua. Ez da oso bertikala baina izerdia botaten da, bai jauna!!! Mezkiritz town from the principal road. Here starts mezkiritz's mountain pass. It's around 3km long and thers's no so hard... 

Akaberan aiegatu gara gora... At last we reach the top! 

Mezkiritz goitik, Iparraldeko mendiak ikusgai Garazi ingeruan. From Mezkiritz, moutains of North Basque Country, in Cize department. 
 Izugarri ederra den Aurizperri herria. Etxe mehe eta garaiak, bata bestearengndik gertu neguetan hotza kentzeko asmoagaz. Nahiz eta udagoieneko lehen egunean gagozen, hasi gara tximinietako egurra usaintzen. Etze guztiak haien eskual izena deke. Aurizperri, Eskuara entzuteko aukerea dago oraindik ere. Goi nafarrera du herri honek hizkeratzat. 

This is the principal road of Aurizperri (Espinal is Spanish) town. Tall and narrowe houses, so close together between them. Although summer ended yesterday, we can smell wood smokestacks. All houses have their basque ancest name. In this time, we can ear Basque, with northern-Navarre dialect.  

Lau aldeko teilatua. Hipper roofs 

 Edurrentzako teilatu pikoak. Steep roofs because the snow. 


Aurizperriko elexa. zuzen zerura... Aurizperri's church, straight to heaven...

Behin Aurizperri igarota, 1km eta erdira, debideraketa dekogu hegoalderantza, pirinioetatik urrunduz, Agoitzerako bidean. Bidearen lehen 10km-ak Artzeko bailaran egiten dire. Oso ingurune aberatsa da. Kotxe barik, Urrobi erreka segituz hegoalderantza goaz. 

After leaving Aurizperri, we turn right to Agoitz. We leave the pyrenees taking the road to the south. First 10 km are very rich and green. We go to the south following the Urrobi river. 




2011/08/23

Pedal kolpe batez, SUITZA!

Pasadan Dagonilaren 1etik 10era, Suitzako Alpeetati gure bizikletekaz 250km-ko ibilbidea iten egon gara. Bizikleta ganean ibiltzeko herrialde izugarri prestatua badan bere, argi eukin ber da Suitza aldatsez josita dauela. Eztakit zenbat bidegorri, nazional, komarkal zein regional, goi mendikoak, urikoak zein herrietakok. Bata bestea bezain ikusgarri eta bakarra. 
Suitzarako bidaia prestatzean argi gendun Alpeak bisitatu ber genduzela. Eigerren ipar horma bisitatu, Jungfrauko glaziarra ikusi, eta al den neurrian, mendi baten bat igo ere. Guk eindeko bidea, hurrengokoa da: Berna-Thun-Interlaken-Grindelwald-Brienz-Meiringen-Berna





Oso herrialde karua da. gure bidai filosofiagaz asko gastatzen ez bada ere, azken egunean kutxazainari bisita ein ber izen geuntson ostabere ekonomiak emoten ez euskuelako. halan da bere, 10 egun Suitzan, ta 360€-ko gastua, dana barne bidaia izan ezik:janariak, kanpiñak, garagardoak, txokolateak, garagardoak eta txokolate gehiago.


Tenperatura edo eguraldiari erreparatuta, Euskal Herriko Azaroko eguraldiagaz egin gendun topo. tenperaturak egunean zehar 16ºC eta gabez 6ºC-tara ere jeitsi ziren. beraz, forroa gogoz erabili gendun, hasikeran mendirako bazen ere, eskura eroaten gendun txubaskeroagaz.
Eroaten gendun kanping dendea erosi barriko Altus Pumori II modeloa da. 3,3 kg-takoa, 2 ateekaz eta edurrentzako faldoiekaz. Oso denda potentea mendireko, espedizioetarako ere erabil leikeena.


Erabilitako bizikletak oso normalak dire, ez dire puntakoak ezta inondik ere. nire kasuan, Orbea tuareg (2009) modeloa da. egindako eraldaketak urrengokoak dire: argiak atze eta aurre, kuernoak, kuentakilometrosa, parrilla, eta aurreko platoen desbideratzaile berria.

1.Berna-Thun


Aaren errekaren parean dagoen kanpinetik irten gara Thun-erako norantzan. Peugeot zaharra kanpineko parkinean itzi dogu eguneko 3,5chf (Suitzar Frankoak)-ren truke. Bizikleten atzekaldean genduzen parrilla edo transportinen gainean ezarritako alforjetan eroaten gendun 8 egunetarako behar gendun gauze dustik: janari, arropa, sukalde, kanpin dendea... gauza batzuk sartu, beste batzuk ez, hau ez da sartzen eta beste honi leku bet eingo deutsegu... akaberan, esterilla barik, arropa erabili gendun aislante moduan. 


Lelengoko argazki hontan ikusten da lehenengoko kilometroak iten Bernatik urteten.
 Bernako Gürten auzotik urten ta segituan, lantzar izugarretati yoten da bidea holako etze eta baserri izugarriren paretik pasatuz.
 Khersatz herri inguruko etzea. Sekulako etzek ziren, egurre oso presente daurienak.
 Baso batetik egiten du aurrera bidegorriak. asfaltoa itzi eta pista fresko batetik iten dau aurrera bideak. Pagadi izugarri politak, oso eroangarrik bizikleta pisutsuetan ibilteko. Bizikleta bakotzaren pisua, 30kg-35kg ren bueltan ibili ziren.
 Aaren erreka bizia gurutzatzea plazer haundi bet zan urrunean ikusten ziren alpeekaz.
 Thun herriko lelauko etxeetara aiegatean, holako etzek dire nagusi. egurrezkok eta oso zainduak. Thun herria barik uria da, beran pisuzko etxeekaz eta supermerkatu eleganteekaz. Thun herritik aurrerago, Gwatt herria dago Thunsee izeneko lakuaren hasikeran. Berton, Kanpina dau, oso lasaia eta sekulako bistekaz.
 Kanpinean gure 2 bizikletak eta kanpin dendea montatute. kanpine estreinatuz, Altus Pumori II. 

2.Thun-Interlaken

Gwatt herri utzirik, 8.zbk zuen bidegorri nazionala hartu gendun barriz bere Interlaken bidean. Interlaken, Thunsee lakuaren bestaldean zegoen, bizikletagaz, 40km-tara gutxi gora behera. Etaparen lehen zatia, lakutik urrundu eta maldan gora iten du sekulako paisaiak bisitatuz.  bigarren zatia ordea, askoz ere lauagoa, lakuaren ertzetik doa Interlaken herriraino, Alpe eta glaziarren oinarriraino.
 Gwatt-etik urtetean, basotik doa bidea. ordu erdi atzera botatako euriaren lurruntzeak, efektu oso polita iten euen zoruan. Lanbroa egongo bazan legez.
 Gero eta aurrerago, gero eta mendi punta zorrotzagoak eta gu, gero eta maizago gora begira lurrera baino horrek dakartzan problemekin bizikletan joanda. Halan da bere, ez naz akordaten holan izugarrizko ostiagaz.
 Thunsee Lakua eta ertzeko herrixka, bidegorritik.
 Lehenengo geldialdia lakuaren parean. hor urrunean, glaziarrak ikusgai.
 bidegorria lakuan eskegita dago kilometro batzuetan, benetan izgarria.  han urrunean, Interlaken asmatzen genuen nonbait.
Interlaken herriaren sarreran, Breithorn mendiaren glaziar izugarria.
3. Interlaken ingerua

 
Hau da Interlaken herri erdiko hotel nagusia.                                       

Interlakenetik ekialdera begira.
 Jungfrau Mürrengo geltokitik.
 Eiger urrunean.

 Stechelberg ingerua.
 Lauterbrunen bailara.
 Grindelwald herritik, Eiger.
 Interlakengo kanpamendua, ederra.
Interlaken hiri turistikoaren ingeruen dagozan parajeak ederrak bezain masifikatuak direz. 

2011/07/03

Pirinioetatik, kostaldera (Dantxarinea - Lohitzune)

Itxuraz, Pirinioetati Kostaldera bizikletagaz yotea, animaliko astekeri dala pentsa lei. Ordea, Dantxarineatik (Xareta) Lohitzunera, 23kilomtero baino ez dauz, politak, suabeak, familian edota edozein lagunekaz iteko moduan.
Xareta kantonamendu barruan dau Dantxarinea, Sara, Zugarramurdi eta Urdazubigaz batera. Xareta eskualde euskaldun petoko herriak igaroko ditugu, Larungo tren ttipira bisita eingo deutsegu Saintinazioako lepoan Sara eta Azkaine artean, Azkaine atzean utzi eta Lohitzunera sartuko gara, 1h 25 minutuko ibilaldi polita eginda.
Buelta, Azkainetik sartu ordez, Senperetik egingo dogu Santinazioko lepoa ebitatuz eta Senpere osatzen daben herri ta barriaderi bisita inte.


joaterakoan inteko bidea

bueltan eindeko bidea

 Dantxarinea atzean utzi gendun, eguraldiak altzatuko zuelakoan eta lohitzuneko plaian bainu bet hartzeko asmoagaz. Senperera errez heldu eta gero, Sarako bidea hartu gendun. Sararako bidean, Larun mendia ikusi al zen, txapela ebela kaskoan. 

 Sarako urteeran, Santinazioko lepoa hasten da. 3 kilometroko portu txikerra, %4ko malda eta oso eramangarria. bidean, etxe ikusgarri ederrak ikusten doguz.
Denpore gitxitan, lepoaren goikaldera aiegaten gara. lepo honen kaskotik hurbil, 300 metrotan, Larunera iyoten den kremailerako trenaren geltokia dau. 
http://www.rhune.com/pages/eu/17/le-petit-train-de-la-rhune-petit-train-touristique-du-pays-basque.html
 geltokia
geltokitik, 3kmko jeitsiera eta gero, Azkaine herri euskaldunera aiegaten gara. Kostaldetik paraje gagozela igerten da etxe fatxadetan. barnealdeko gorri zuria itzi eta berde zuri eta urdin zuri dire etxek gien bat. 
Azkaineko frontoia
 Azkaineko herria atzean itzita, errepide nagusira aiegaten gara. 7 km baino ez jakuz geraten Lohitzuneraino. errepide nagusitik kotxeak azkar badoaz bere, bizikletentzako arzen berezia dau.
 Azkenean Donibane Lohitzunera heltzen gara. herriak bizitasunez beteta dau. turistak kaleetan, pasteleriak jendez lepo, plaia bere beteta... giro edarra!
 Hondartza haundia eta Ziburu atzekaldean
 Lohitzuneko karrika nagusia