Mostrando entradas con la etiqueta Zuberoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Zuberoa. Mostrar todas las entradas

2011/11/30

Ori 2.017m eta Orittipia 1.923m

Ori "bortüa", 2.017 metrotaraino altxatzen da Zuberoa eta Nafarroako muga artean. Ostantzien, gailurra Zuberoan dau inte, Larraine herri ganean. Kantauri itsosotik erduz, 2.000 metrok garaiten dauriezan lelauko mendi da. Euskal Herrian, 7 mendi direz 2000 metroak igaroten daurezanak: Ori 2.017, Arlas 2.044m, Añelarra 2.369m, Ezkaurre 2.050m, Hiru Errege 2.448m, Auñamendi 2.507m, Ukerdi 2.412m.



Ipar aurpegia, 2 glaziarrek eskulpitutako haran sortu dauz, Alüpiña eta Atxurterria. Hego aurpegia ordea, Europako pagadi haundienera jausten da, Iratira. Ez da batere aurpegi malkartsua, lantzar suabeak dekoz Zaraitzuko ibaxarantza jausten dena. Zaraitzu bailararen iparraldean, Itzaltzuko herria dugu. Bertan, Zaraitzuko euskara edo "uskara" berba eiten eben azken biztanlea orain dela urte gitxi hil zen.


Ori mendia, Anboto, Txindoki eta Auñamendiekaz batera, Mariren etxebizitza izeten da sarri. Yanagorri geituten dautze Larraine eta Santa Grazin. Mitologiagaz segiduta, Itzaltzuko bardoa dugu Gartxot.


"Oriko txoria, Orhin Laket" diño atsiñeko esakera zaharrak.


Iyoera datuk;


Nondik: Otsagabiatik Larrauko portura yoten gare Itzaltzu herria igaroz. Behin herria igarota, Larrauko portura doan karretera koixu iten dogu.


Denporea: ordu 1 Orittipia eta Ori iyoteko.


Zailtasuna: ez deko ezelango zailtasunik eguraldi ona eukinda eta edurre barik. Oso mendi haizetsua izeten da, ze oso bakarrik altzatzen da 2.017 metrotara arte.


Desnibela: 350metro

DESKRIBAPENA:
Larraineko portuaren goiko partera hurbilten gara Abodiko ipar eskiko pisteak atzean itzita. Tunelera aiegatu aurretik, eskoietara kotxea parateko lekua dekogu. Kotxetik urten eta Ori Ttipia eta Ori ikusgai dekoguz Ipar mendebaldera.


Tunela Larraineko lepoan

Bidea oso markaturik dau hasikeratik. Tunelaren goiko partetik urteten dau bidea eta arineketan bilatzen dau ertza.
Ertzetik aurrera goazela, askotan Larraineko (Zuberoa) baserrik ikusgai dekoguz.
30 minutu igarota, Ori Ttipira aiegaten gara. Atzean Auñamendiak ikus leitikez.
OriTtipitik Orira geraten euskuen aldatsa, laburra baie tentea.
Oriko gailurrean.

2011/10/19

Arbailako mendi ahaztuak

Zuberoan, bada Arbaila uzeneko mendi multzo apal eta ezezaguna. Apal eta ezezagun badan bere, Euskal Herriko mendi ingeru basatiena da seguru asko. Zuberoako lurraldea, 3 eskualde nagusiten dau banatuta; Arbaila, Basabürüa eta Pettara.

Urdin argia: Arbaila Ttipia / Urdin iluna: Arbaila haundia

Pettara, Arbailaren Iparraldean kokatzen den lur eremua da, bere dermioetan, apenas bortürik (Mendirik) ez dauena. Ostantzien, hegoaldean, Basabürüa dau inte, Larraine eta Santa Grazitik Barkoxeraino doana Atharratze Ligi eta Iruriko lurrak bilduta.

Zuberoako udalerriak
Arbailako eskualdean, Muskildi, Mendikota, Altzürükü, Garindaine, Gotaine,... beste herri batzuk osatzen dabe. Mendebaldean, Behe Nafarroako lurrekaz egiten daure muga, Oskazeko lepotik, Pagolako udalerritik. Hain gertua da haien harremana Behe Nafarroarekin, "Zuberoako Manexak" edota "Behe Nafarroako Xiberutarak" direla diñoela. Baina hori bakarrik pasten da Arbaila Ttipiko udalerrietan (Pagola eta Mendikotan kasu).

Euskara edo Eskuara, oso bizia dagoen Euskal Herriko eskualdea da, %90ak ezagutzen dau eta.

Mendiengan zentratuz, Zuberoako mendiak goi pirinioetara lotzen doguz gienetan: Lartxela, Auñamendi, Laküra, Binbaleta, Ori... baina badago mendikate ezezagunago bat Zuberoan, oso basati mantentzen dena, duda barik Euskal Herriko basatiena.

Lekunberritik (Beh. Na), Arbailako mendiak

Berez, Arbailako mendikatea, Zuberoa eta Behe Nafarroako muga arteko mendi multzoa da.  6.850 Ha-z osatua, eta 600 metro eta 1.286metro arteko altuereak dekozenak. Punturik garaiena, Hauskoa edo Azkonobi mendia da, 1.286metrogaz, Behorlegiko herri Baxe Nafarraren gainean altxatzen dena. Zuberoako lurraldean, Etxekortea mendia dekogu 1.206metrogaz. Berton, Biduze erreka jaio iten da.
Arbailako mendi ezagunenetarikoa Behorlegi da, Landerretik paraje dauen mendi ikusgarria.
Behorlegi mendia, eta beran oinetan, izen berdineko herria

Mendi ingeruko gainazal gehiena arbolez estalia dau, "Arbailako Oihana" osatuz. Bataz bere, Pagoak edo Bagoak dire nagusi. 800 metrotatik gora, oihana amaitu eta belardiak dire nagusi. 

Arbailako ingeruan hamaika dira kondaira eta mitoak. Ahüzki bortüan, Azalegiko ziloan, herensügea bazen.Bere Hatsak baliatürik, animaliak erakarri eta jan egiten zitian. Heien artian, baziren erakarritako pertsonak ere. Altzaiko gazte bat biziki hasarre baitzen, Herensugea pozoindu zian eta sutan jarriki herensügea, Itsasoalat abiatürik, Arbailako arbolen punttak moztü zitüen haserre bizian zelarik.

Behorlegiko mendian lamiak egoazala bere diño kondaira batek. Euskal Herriko mitologiaren agerpena oso aberatsa da ingeru hontan.

Mendi ezagunenak honek direz: : Hauskoa (1268 m), Behorlegi (1265 m), Bohorkortia (1214 m), Etxekortia (1206 m), Zaboze (1178 m), Beltxu (1129 m) eta Belhigaina (1072 m).

hemendik, deia luzatzen dugu ingeru eder hau ezagutzeko. Gerturatzeko, Garazitik Maulera doan errepidea hartuta, Oskaxeko lepoan irten eta hegoalderantza abiatza gomendatzen da: Pagola, Mendikota, Altzürükü, ... Oso ingeru euskaldun, garbi eta oraindik ere turismotik asau dauena.

2009/11/16

Arlas 2.044m

Pasadan astean botatako elurra zapaltzeko asmoz Belagoa aldera egin genuen txangoa. Hasiera bateko helburua Countendé mendia igotzea bazen ere, eguraldiak ez zigun horrelakorik egiteko betarik eman.Hodeiak nahiko garai zeuden hego haizeagatik eta ez zuten euria botazeko antzik. Hala ere, kotxetik irten, eta Zuberoa eta Nafarroaren arteko mugan dagoen parkinean zebilen haizeak, gure helburua aitaren batean beste baterako uztera behartu gintuen. Ez zegoen modurik!
Azkenean adostu genuen Arlas mendiaren oinarriraino sikiera hurbilduko ginela ea haizea Larra barruan behera egiten zuen aztertzeko. keba! azkenean, berrogei minutuz elur humelean arrastoa ibili ostean eta hego haize madarikatuaren kontra ibili eta gero, Arlas mendia igo genuen.
Arlas mendia inolako zailtasunik gabeko mendia da. Itsasotik etorrita, 2.000 metroak garaitzen dituen bigarren mendia da Ori (Nafarroa:Otsagi/Zuberoa:Larraine) mendiaren atzetik. Mendi igoeren munduan hasten diren askok aukeratzen dute mendi hau lehen urratsak emateko.

ZAILTASUNA: oso erreza. kontuz ibili behar da elurrarekin joanez gero simekin.
IBILBIDE HASIERA: Zuberoa eta Nafarroa arteko mugan dagoen Parkina. (1.800metrotan)
DESNIBELA: 200 metro
DENBORA: 30 min igo / 20 min jeitsi
IGOERA BIDEA: Kotxea parkinean behin utzita, errepidetik 30 bat metro egingo ditugu Zuberoako norantzan. errepidearen ezkerretara, belarretik gora egiten dugu markaturiko bidexkatik. Beti dugu ikusgai helburua, orientatzeko asko balio diguna. zuloak baztertuz, gorantza goaz belarretik, beti mendiaren norantzan. handik hogei bat minututara, lepo batera helduko gara.
lepoa
alde batetik, Larrako karst izugarria izango dugu ikusgai eta bestetik Ereta (Arette) eski pistak. lepotik zuzen egiten dugu mendiaren oinarrira heldu arte. behin oinarrira helduta, mendia inguratzen duen bidetik gora eginez tontorrera heltzen gara.
gailurretik: Countendé,Auñamendi, Añelarra, Castetné Larraren bestaldean eta atzean, Ori, Kartxela, Lakura, Otsogorrigaina, Keleta...

Auñamendi eta Larra gailurretik



Ori, Kartxela, Lakora...
ALTERNATIBA: giharrak gehiago estutu nahi baditugu edota ibilbide luzeago bat egin nahi izatekotan, kotxea, errepidean gora goazela "kurba helikoidal" famatuan utzi dezakegu 1600 metrota. aterpearen atzekaldetik, Larrako ipar eskiko pistetan barrena joaten gara. pinu beltzez jositako paisai izugarria honetatik aurrera egiten dugu inolako galtze arrisku barik. handik ordu erdira, basoa zabaldu eta han goian ikusten dugu Arlas. leporaino igo egiten gara eta behin oinarrian, azken malda gogorrari ekiten diogu. DENBORA: ordu 1 eta 15 min igo/ 45 min jeitsi
politagoa alternetiba