Pasadan astean botatako elurra zapaltzeko asmoz Belagoa aldera egin genuen txangoa. Hasiera bateko helburua Countendé mendia igotzea bazen ere, eguraldiak ez zigun horrelakorik egiteko betarik eman.Hodeiak nahiko garai zeuden hego haizeagatik eta ez zuten euria botazeko antzik. Hala ere, kotxetik irten, eta Zuberoa eta Nafarroaren arteko mugan dagoen parkinean zebilen haizeak, gure helburua aitaren batean beste baterako uztera behartu gintuen. Ez zegoen modurik!
Azkenean adostu genuen Arlas mendiaren oinarriraino sikiera hurbilduko ginela ea haizea Larra barruan behera egiten zuen aztertzeko. keba! azkenean, berrogei minutuz elur humelean arrastoa ibili ostean eta hego haize madarikatuaren kontra ibili eta gero, Arlas mendia igo genuen.
Arlas mendia inolako zailtasunik gabeko mendia da. Itsasotik etorrita, 2.000 metroak garaitzen dituen bigarren mendia da Ori (Nafarroa:Otsagi/Zuberoa:Larraine) mendiaren atzetik. Mendi igoeren munduan hasten diren askok aukeratzen dute mendi hau lehen urratsak emateko.
ZAILTASUNA: oso erreza. kontuz ibili behar da elurrarekin joanez gero simekin.
IBILBIDE HASIERA: Zuberoa eta Nafarroa arteko mugan dagoen Parkina. (1.800metrotan)
DESNIBELA: 200 metro
DENBORA: 30 min igo / 20 min jeitsi
IGOERA BIDEA: Kotxea parkinean behin utzita, errepidetik 30 bat metro egingo ditugu Zuberoako norantzan. errepidearen ezkerretara, belarretik gora egiten dugu markaturiko bidexkatik. Beti dugu ikusgai helburua, orientatzeko asko balio diguna. zuloak baztertuz, gorantza goaz belarretik, beti mendiaren norantzan. handik hogei bat minututara, lepo batera helduko gara.
lepoa
alde batetik, Larrako karst izugarria izango dugu ikusgai eta bestetik Ereta (Arette) eski pistak. lepotik zuzen egiten dugu mendiaren oinarrira heldu arte. behin oinarrira helduta, mendia inguratzen duen bidetik gora eginez tontorrera heltzen gara.
gailurretik: Countendé,Auñamendi, Añelarra, Castetné Larraren bestaldean eta atzean, Ori, Kartxela, Lakura, Otsogorrigaina, Keleta...
Auñamendi eta Larra gailurretik
Ori, Kartxela, Lakora...
ALTERNATIBA: giharrak gehiago estutu nahi baditugu edota ibilbide luzeago bat egin nahi izatekotan, kotxea, errepidean gora goazela "kurba helikoidal" famatuan utzi dezakegu 1600 metrota. aterpearen atzekaldetik, Larrako ipar eskiko pistetan barrena joaten gara. pinu beltzez jositako paisai izugarria honetatik aurrera egiten dugu inolako galtze arrisku barik. handik ordu erdira, basoa zabaldu eta han goian ikusten dugu Arlas. leporaino igo egiten gara eta behin oinarrian, azken malda gogorrari ekiten diogu. DENBORA: ordu 1 eta 15 min igo/ 45 min jeitsi
politagoa alternetiba
No hay comentarios:
Publicar un comentario