2009/10/09

euskaldunak Everest-en prest!

Ramon Olasagastik Everesteko behe kanpamendutik itxaropen leiho bat izan daitekeela luzatu digu. egunak eta gauak elurretan egon da, zeruaren urdina eta hormen zuri-grisa ikusi barik. hala ere, Euskal Herritik bidalitako azken meteorologi parteek asteburutik aurrera egun batzuetara eguraldia hobera egingo duela diote.

larunbatean abiatu daitezke Iñurrategi, Zabaltza eta Vallejo euskal mendizaleak Everesten gailurrerantza Hornbeirn korridoretik. aupa mutilek!

No hay comentarios: