2011/07/03

Pirinioetatik, kostaldera (Dantxarinea - Lohitzune)

Itxuraz, Pirinioetati Kostaldera bizikletagaz yotea, animaliko astekeri dala pentsa lei. Ordea, Dantxarineatik (Xareta) Lohitzunera, 23kilomtero baino ez dauz, politak, suabeak, familian edota edozein lagunekaz iteko moduan.
Xareta kantonamendu barruan dau Dantxarinea, Sara, Zugarramurdi eta Urdazubigaz batera. Xareta eskualde euskaldun petoko herriak igaroko ditugu, Larungo tren ttipira bisita eingo deutsegu Saintinazioako lepoan Sara eta Azkaine artean, Azkaine atzean utzi eta Lohitzunera sartuko gara, 1h 25 minutuko ibilaldi polita eginda.
Buelta, Azkainetik sartu ordez, Senperetik egingo dogu Santinazioko lepoa ebitatuz eta Senpere osatzen daben herri ta barriaderi bisita inte.


joaterakoan inteko bidea

bueltan eindeko bidea

 Dantxarinea atzean utzi gendun, eguraldiak altzatuko zuelakoan eta lohitzuneko plaian bainu bet hartzeko asmoagaz. Senperera errez heldu eta gero, Sarako bidea hartu gendun. Sararako bidean, Larun mendia ikusi al zen, txapela ebela kaskoan. 

 Sarako urteeran, Santinazioko lepoa hasten da. 3 kilometroko portu txikerra, %4ko malda eta oso eramangarria. bidean, etxe ikusgarri ederrak ikusten doguz.
Denpore gitxitan, lepoaren goikaldera aiegaten gara. lepo honen kaskotik hurbil, 300 metrotan, Larunera iyoten den kremailerako trenaren geltokia dau. 
http://www.rhune.com/pages/eu/17/le-petit-train-de-la-rhune-petit-train-touristique-du-pays-basque.html
 geltokia
geltokitik, 3kmko jeitsiera eta gero, Azkaine herri euskaldunera aiegaten gara. Kostaldetik paraje gagozela igerten da etxe fatxadetan. barnealdeko gorri zuria itzi eta berde zuri eta urdin zuri dire etxek gien bat. 
Azkaineko frontoia
 Azkaineko herria atzean itzita, errepide nagusira aiegaten gara. 7 km baino ez jakuz geraten Lohitzuneraino. errepide nagusitik kotxeak azkar badoaz bere, bizikletentzako arzen berezia dau.
 Azkenean Donibane Lohitzunera heltzen gara. herriak bizitasunez beteta dau. turistak kaleetan, pasteleriak jendez lepo, plaia bere beteta... giro edarra!
 Hondartza haundia eta Ziburu atzekaldean
 Lohitzuneko karrika nagusia

No hay comentarios: