Aurreko egunetan eukin dogun bero eta sargorria yonda, 16-18ºC ko tenperatura goxoagaz (apur bet freskotxu bere) gitxike gitxike kilometrok urentsi dodaz herri bakotzeko txoko eder eta bakartiak bisitatuz. Senperetik Dantxarineara dauzen akaberako 13kilomterok, auriten ein dotez, baie oso gustura.
DATUK:
Kilometrok: 62,12km (Herri barnetik buelta bastante emon dodaz ta esango neuke duda barik, 8-10km, herri bakotzan inteko kilometrok direzela)
Desnibela: Akumulatua: 450metro ingurukoa. nahiz ez dirudien asko, esan beharra dau Iparraldeko gune hau, Auñamendietati paraje dauena, aldatsez betea dauela. igo 3 kilometro, bajatu, iyo eztakit zenbet eta bajatu...
Zailtasuna: erreza. lo uniko bastante azkar doazela kotxea kanbo eta Uztaritzetik.
Deskribapena:
Ibilbidea mapan
Desnibel eta datu teknikok
Dantxarineatik urteten gara eta Nafarroa eta Lapurdi arteko mugan, honako kartelekaz topaten gara:
Nahiz eta Kanbora hurbilduko garen, Lelau, Ainhoa bisitauko dogu, herri sorgindua Saragaz batera. Hasi eta berehala hasten dire aldats gogorrak, hasikerako 2 kilomteroten izerditen iten dogu gogoz.
Ainhoako lelauko etxeak.
Eguneko herri politenera eta euskaldunera heldu gira! Xarma berezia deko Ainhoak, dirudi XVIII-XIX. mendera bueltau ein garela. etxe zahar zaharrak ederto kontserbatuk, herri lasaia eta animotsua frontoi ingeruen.
Ezkerreko etxe horrek, 1500 ingerukoa zuen atea eta ohol nagusia. Izugarria. Turista bastante ikusi nebezan, lauburuak eta kotxerako sorginen pegatinak dira hemen salduenak. Euskara bastante garbia iten deure ingeru hontan, Urdazubi eta Zugarramurdiko euskera Nafar-Lapurtarretik oso gertu. Baztandarrekaz badu ere antza bastante lexikoan, gero doinuan eta euren ukutuak alde batera itzita, klaro!
"Fite" aldatsan behera frontoiakaz ein dot topo. herriko bi neskato paletan zebizen eta turistak etengabe argazkitan. turista tartean, Ibarretxe gobernuko Miren Azkarate hezkuntza sailburua, "Frantziako" herriak bisitatzen edo...
Ainhoa zeharkatzen duen kale nagusitik "aintzin" eginez, herriti urteten naz. Urrengo helburua: Ezpeleta
Ostabere, errebideak gora iten dau 3 kilometroz. tartean dauzen barriada txikerrak ederrak dire, bakotza euren solo, frutarbolak eta frontoiakaz.
geldiro geldiro banoa aurrera eta Ezpeleta herriaren behekaldean dauen rotondara aiegaten naz. 10km ingeru eiñ dotez. Aldats gogorra igoaz, herriko gune nagusira iritsi naz. berton, Pottoka tabernatik eskoietara okertu eta kale nagusian nago. Turistak dira nagusi hemen, Ezpeletako "biper" gorriak erakarrita, kale lasaietatik paseoan dauz bisiatariak.
ezpeletako "Euzkadi" hotelaren fatxadan apreziatu leike ezpeletan gagozela, eskegita dauzen "biper gorrik" ikusita.
Ezpeletako etxe baten parean egoan horma hontan, Nafar-Lapurterraz dau bertso edo kobla xelebre honek idatzite.
Ezpeletatik urten eta Kanborantza abiatu naz. Pirinioetatik apur batez iges eta errepide lauagoetara goaz. Ezpeletatik Kanbora, 10 kilometro ingeru dekoguz. Kanbok, egi esanda, ez deko gauze askorik ikusteko. Herri xarma hori galdu dau eta palazio eta etxe eleganteak dire nagusi.
kanbo, lorategi zaindu eta etxe eleganteez dau osatua, iparraldeko neguri (parkatu norbaiten sensibilitatea mindu baduten).
Kanbotik Uztaritzera yoten gara Arnaga eta Larresoro herrietatik igaroz. Pirinioetatik gero eta asago eta Baionati gero eta parajeago. Uztaritzen ez dut herri xarmarik aurkitu. kaleak hutsak izan dire eta ez egoan bizitasunik. etxe politak, Behe nafartar-lapurtar etxe estiloei eutsiz. Ikastolen gunean, "Lote etchea" izeneako palazio ederra dau inte. Euskal museo modukotzat ei daure.
Uztaritzeko frontona. Iparralde eta Nafarroako iparraldeko herri askoetan, pareta bakarreko frontoiak.
Uztaritzeko herria zeharkatzen dauen kale nagusia. meharra eta luzea.
Lote jauregia, Uztaritzeko eskola gunean.
Uztaritzera helduta, auñamendietara barriz bere buelta itea erabaki dot. errebide nagusia barriz hartu eta Kanborantza. Kanbora sartu barik, desbideraketa hartu dot Ezpeletarat eta hantxe, Zuraidetik Senperera hurbildu naz.
Senpere, Ezpeleta bezela, kantonamendua osatzen du: senpere aintzira, senpere herria, senpere Amotze, herburua eta beste barraida gehiagoren batek osatua. Zuraidetik etorrita, Aintzira da aurkitzen dogun aurreneko ingerua. Famatu, urtero iten dalako Herri Urrats.
Lakuari buelta emoten akabaten nengoela, auriten hasi zan ta argazki kamerea gorde, eta denbore giau galdu barik, Dantxarineara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario