2010/11/13

Elur sasoi berria

iAste hasikerako elurteek, zuriz jantzi dute Euskal Herriko Auñamendietako gailur nagusienak. 2000 metrotik behera, azken bi egunetako tenperatura beroak direla eta, elur humela aurki genezake edozein puntutan. atzo adibidez, eguerdiko 12:00tan, 15ºC -ko tenperaturak izan genituen 1200 metroren bueltan. honek, elur kapa gehienaren urtzeak ekarri du.
tenperatura altuek, dagoen elurra egonkortzen sahiesten du, eta beraz, elur jausi arriskua nabarmentzen da.

gauez, 0ºC ren isoterma, 2000 metrotan egonda, altuera honetatik beherako elurra ez da egonkortu. hau dela eta, elur jausien arriskua, 2-3 koa. bataz bere, ipar ipar-ekialde aurpegietan han elur gehiago pilatu baita.

biharko ostera, apenas ez da arriskurik egongo baina borraska berri baten sarrera Euskal Herriko mendietara eta Pirinioetara, berriro elurra ekarriko du. Beraz, kontuz gaur Zaraitsu eta Erronakritik gora zabizenoi. nahiz eta hego isuriko mendi igoerak diren, 2000 metrotik gora elur pilaketa 60 cm-koa izen leike ta adi!

2010/11/12

Ortzantzurieta 1.570m eta Mendimotz 1.490m

gaur, Zemendik 12 dekozela, aste hontan botatako edurra zapaltzeko asmoz Auñamendietara hurbildu naz. Euskaldunon historiak eman digun leku mitiko batetik hasten da gaurko iyoera, Ibañetatik. berton, 778. urtean, Nafarrok, Eskualdunok, arrotzak gure herri eta mendietatik bota genituen gure herrian egindako sarraskien ordainetan.


Ortzantzuerieta eta Mendimotz, Orreaga inguruko mendi garaienak dira. Kantauri itsosotik 1.500 metroak garaitzen duen lelengoko mendiak dogu Ortzantzurieta. Mendi hauen igoera estetikoki, itxusia dela aitortu beharra dago, bidea asfaltatutako errepide batetik gora egiten duelako Ortzantzurietako Gailurreraino. orain dela ez urte asko, gailurrean antena mordoa parata egoazen ta errepidea imiñi eurien hara goraino.
argazkin ikus lei errepide.


edurrek errepidea estaliko zeuelakoan hurbildu naz mendire.

Iyoerak bi parte dekoz: bata Lepoederreko leporaino eta beste mendi gailurreko. aurreneko parte eiteko, 50 minutu beharko dogu ta á atzean itzita, Ortzantzurietako gailurrera 25min dekoguz.

Lelengo pausuk Ibañetan dauen errepidearen ondoko bidetik egiten doguz. Ia bide osoa egin leike asfalto zapaldu barik, halan da bere beran paretik goaz gora. marka zuri ta gorriko bidexketatik goaz altuerea irebazten. horrek markak Lepoederreraino eroango gaituzte. Donibane Garazitik datorren Donejakue bidearen markak direz.


Lepoederrera heltzen gagozela, edurra gero eta kantitate haundiagoan aurkiten dogu. leporainoko azkan metrok errepidez egin behar dire. halan da bere, edurrez estalita dauen lez, eroso egiten dakuz honek metrok. Lepora heldu baino lelau, pagadi baten sartzen gara. Pagadira sartu ta segituan, bidexka dekogu ezkerretara, leporaino eroango gaituena 3 minututan.


argazkian, lepoederrera heldu baino lehenagoko metroak dira. han seinalea dekogu. seinalean, Orreaga, Donibane Garazi eta Artazki bideak seinalatzen ditu. Ortzantzurieta aldeaz ez diño ezebe. ezkerretako bidea hartuko dogu. handik 25 metrotara, lepoan, bi gailurrak ikusiko doguz.

hamendik bi gailurrera ez dago galtzerik. errepide madarikatua dekogu ganera. paraje dauen mendia Mendimotz da eta asago Ortzantzurieta.
tipi tapa, aldats gogor barik, errez lortzen dogu gailurra zapaltzea.

Ortzantzurietako gailurrean.

pirinioak ezin hobeto iksuteko balkoia



mendimotzeko gailurrean.

2010/11/10

BARATXUETA 1.140m

Ikusita udagoienak kolore biziz jantzi dituela gure basoak, Egozkue (Nafarroa) aldera hurbildu gara Baratxueta mendia igotzera.
mendi honen igoerak, ez deko inolako zailtasun teknikorik. Igoerarekin hasteko, hiru aukera dekoguz: Usetxi herritik (Esteribar, Nafarroa), Egozkuetik eta Egozkue portutik. guk azkaneko hasiera puntua aukeratu gendun. Portutik, igoera burutxeko 40 minutu baino ez dira behar.
DESKRIBAPENA:
Egozkueko portuan berton kotxea para eta errepidearen bestaldean dauen bide zabaletik gora eiten dogu galbide barik.
Pagadian sartzen gara. bideak altuera irebaziz badoa bere, ez deko hasikera baten inolako aldats gogorrik.
Pagadian hogei minutu aurrera egin ostean, eskumatara okertzen da bidea. Basoa apur bet zabaltzen da, ta han aurrean paraje ganadu separateko ateka ikusten dogu. Á hori igaro, ta ostera bere pagadin sartzen gara.
behin pagadian sartunda, aldatsa gogor iminten daku basoko goi parterantza.
Alsats gogorrak igaroten doguz 15 minuturen buruan. honek igarota, lantzarrean gora einda, gailurreko buzoia ikusten dogu.
gailurretik, Euskal pirinioak ikusi leikez. paseotxo polita eta laburra goiz baten egiteko inolako problemarik eztekona.

2010/05/03

espektakulu negargarria Annapurnan


iragan egunotan, komunikabide guztien ahotan Tolo Calafat-en heriotza aurki genezakeen. Ez da harritzekoa, ni ez nau harritzen behintzat. Annapaurna, Himalaya eta alpinismoa azken urteotan ingurutzan duen "filosofia"-"jarrera" negargarriaren ondorio gaitza dugu azken gertakizun hau. Batetik, mendigune delikatuetan maratoian eta korrikan meritu bila itsu-itsu dabizenak salatu gura neukez. Edurne, hirea bai PENAGARRIA! lasterketa orain dela urte gutxi hasi zenuen eta esaiozu jendeari, zeintzuk diren jaso dituzun onurak? dirua? dirua zerren truke ordea?
Miss Oh korearrak zabaldutako despliege mediatiko eta komertzialari aurre egin diozu, baina era oso berekoian. zertara dator orain, Miss Oh-k Kangchen-en gailurra zapaldu ez zuela esateak? bai, aurretik esan zenuela... bai eta zozoak beleari, ipurbeltz. zure galtzeko amorrua, Korearren komertzialtasuna eta zuk sortutako lasterketa apasionanteak hil dute Tolo. bai, zu Shisha-n zeunden. halan da be, zuek daramazuen filosofia hau da pertsona bat mendian bakarrik hilarazten dutenak. errespetua, elkartasuna eta balore faltak dira, azkanean Tolo hil eurienak. bai, gogorra da, baina nola demontre da posible, horrenbeste jende mendian egonda, pertsona bat bakarrik mendian hiltzea? nik erantzuna azkar aurkitu neutson, mendiaren edertasuna metrotan edota zapaldutako gailur kopuruetan neurtzen dutenek sortua da.

2010/04/12

Barmasse aita semeak historia egin dute Cervino mitikoan

hogeita lau urte igaro dira Marco Barmasse alpinista, Walter Cazzanelli eta Vitorio de Tuoni mendi lagun zituela, Cervino mendi mitikoaren hego aurpegian bide berria irekitzen saiatu zirenetik. data hartatik ez da egon hego aurpegia igotzerik eta aurton, 60 orte bete berri dituen Marco Barmassek, semearen laguntzagaz bidea irekitzea lortu du.

hego aurpegia bitan banatzen duen korredore hortatik marrazten da bidea. 1220 metroko bidea jorratu dute.

informazio iturria: gara.net

artikuluari lotura: http://www.gara.net/paperezkoa/20100412/193408/es/Los-Barmasse-cierran-ciclo-cara-sur-Cervino

2010/03/29

Pasabani, 3. kanpamendua prestatu diote


munduko mendi garaienak nork lehenego zapalduko grina itsua dela medio, Edurne Pasabanen taldeak 3. kanpamendua finkatu du Annapurna mendian. Ferrán Latorre mendizaleak, 3. kanpamendutik jeisterakoan hanka bihurritu eta etxerako bidea hartu du.

beraz, dena prest Edurne Pasaban gailurra zapaltzeko eta argazkia tontorrean ateratzeko.

2010/03/23

Harriaundi 945m, Urrutxaga 917m eta Artzeleta 925m

ikusita eguraldia oso goxo zegoela iruñerritik, Irurtzuneko norantza dagoen osinaga herrira hurbildu naiz mendi lerro honetara. iruñeatik 15 minututara sekulako pakea eta lasaitasuna transmititzen duten mendi honek, ibilaldi izugarri polita eta erraza eskeintzen doskue.

nola heldu: iruñatik hartzen dugu irurtzuneko errepidea (ez autobidea), eta osinaga herrira sartzen gara.
zailtasuna: 1, oso erraza
denborak: osinaga(670m) - Harriaundi (945m): 35'
Harriaundi (945m)-Urrutxaga(917m): 15'
Urrutxaga(917m)-Artzeleta (925m): 15'
Artzeleta (925m)-osinaga(670m):25'
desnibela:sinplea=275m // akumulatua=350m
beharreko materiala: ez da ezer ere berezirik eraman behar, ura eta kirol egiteko jantziak.
deskribapena:

Osinaga herria uzten dugu atzean, goiko argazkian ikusten den pista erabiliz. elizaren atzekaldean hasten da pista.ibiltzen hasi eta 3-4 minututara ur depositu zaharrarekin egiten dugu topo. hau atzean utzi eta segituan, 2 minututara, eskumatara okertzen gara hesia gaindituz. (beheko argazkia)


behin hesia igarota, belarretatik gora egiten dugu. muinoa igarota, gure lehen mendia ikusten dugu, Harriaundi. pinudia igaro behar dugu baina barrura sartu gabe, beti pinuen eskumaldetik egingo dugu gora. bidexka pilo bat daude, ezin diogu edozeini jarraitu, pinudira sartzen dira asko eta guri ez zaigu komeni.


pinudia, behin igarota, 30minutuz ibiltzen daramagula, Pago eta Pinu arteko bidea amaitu eta haitza aurkitzen dugu. beheko argazkian ikus daiteke behin haitzera helduta, atzera begiratuta erabilitako bidea pago eta pinu artean.
ondoren, pinu eta pagoak igarota, aurrez aurre aurkitzen gara haitzarekin. ezkerretik ekin al zaio igoerari erraz. zuzen joaten bagara eta gehiagotan egin baldin badugu, entretenigarria da haitzean bidea bilatzea. (eskuak erabili behar dira)
mendian ez dago bakarrik egoterik; hemen ikus ditzazkegu nire lehen mendiaren laguntzaile finak igoera erdian.





gailurrean Harriaundik, kohete edo espazio-ontzi modukoa dauka. atzean, Osinaga herria. herritik gailurrera, 35minutu baino ez ditut erabili.

gailurretik Aizkorbe inguruko Erga mendia, gutxi barru igoko duguna...gailurrean osinaga herrira begira gaudelarik, burua ezkerretara okertuz gero, jarraituko dugun bidea aurrean daukagu. egin beharreko aurreneko gauza, gailurraren behekaldean dagoen pagadia zeharkatzea da.

nork esango luke hau Iruñatik 12 kilometrotara dagoenik eta Iratiko ohiana ez dela?

gailurretik ibiltzen hasi eta pagadia zeharkatzeko, 7 minutu behar izan ditugu. aurrez aurre aldapa pikoa aurkezten zaigu Urrutxagara igotzeko.
hau da Urrutxagako tontorra. ez dauka buzoirik. hemendik bistak ikusgarriak dira mila lekutara, baina batez ere, Sakanara.


ikusgai Urrutxagatik sakana, Andia eta Aralar artean.
mendi honetan, Arranoa izan dut laguntzaile.
Urrutxagako aldatsa jeisten bost minutu igaro eta gero, eguneko azken mendiaren aurrean aurkitzen naiz:Artzeleta925m. erreferentzi moduan, borda zaharraren ezkerreko partetik igaro behar gara pista moduko hori jarraituz.
borda igaro eta hamar minutura tontorrean gaude.
seguramente ez da ondo igerten, baie Ori ikusten da urrunean elurturik.
eta azken mendi honen laguntzaile lez zaldi bi eduki dodaz.
gailurretik Osinaga herrira itzultzeko, lehen erreferentzia da borda urdin bat. borda igaro behar dugu. borda igarota, hesia gurutzatu behar dugu eta gero errekatxo bat

erreka bi hiru aldiz zeharkatuz gero, zementuzko pista honetara heltzen gara eta bi kinututan herrian gaude bueltan.

2010/03/22

"Stop Kontrol!" bide berria Bisaurinen





Nahiz eta aurtengo negua ez den nabarmendu igoera ikusgarri edota bide irekiera berriengatik, mendizale euskaldun bik bide berria marraztu dute Bisaurin (2.669 metro) mendiaren ipar aurpegian. "Stop kontrol!" izenagaz bataiatu dute eta D+ eko zailtasuna egotzi diote. 40º eta 45º bitarteko maldak igotzen ditu eta ihesaldi asko ei ditu.

Mikel Etxaniz eta Gorka Beobide euskaldunak dira bide berri honen sortzaileak. martxoaren lehenengo asteburuan hurbildu ziren mendira eta bidea sortu zuten. izan be, ez zen aurretik planifikatutako ideia. euren hasierako helburua mendiaren ipar aurpegiko ohiko bidetik igotzea bazen ere, bidetik irten eta bide berriarekin egin zuten topo.

beraz, proposamen berria plazaratu zaigu Bisaurin mendian. normalean egun, sortzen diren bide berriak zailtasun handikoak dira eta ez daude edonoren eskura. bide hau ordea, ez da zailtasun handikoa eta teknika aldetik nahiko erosoa ei da mendizale euskaldunen esanetan.

informazio iturria : Gara.net

lotura artikuluari: http://www.gara.net/paperezkoa/20100322/189591/eu/Stop-kontrol-bidea-Bisaurinen-iparrean-ozen-

2010/03/15

Bizkaitarrak "Nuit Blanche" bidean


Alpeetako Argentiere bailaran (Frantziar estatua), Mont Blanc mendi inguru parean, Nuit Blanche izeneko bide estetiko eta zaila dago. orain egun gutxi, martiaren 5ean hain zuzen be, Mikel Bonilla eta "Kapi" bizkaitarrek lortu berri dute bide ikusgarri honen igoera. 94. urtean irekitako bide honi WI7-ko zailtasuna egokitu bazitzaion be, Euskaldunen arabera egun 6. gradukoa bidetzat sailka daiteke.

informazio iturria: gara.net

artikuluari lotura: http://www.gara.net/paperezkoa/20100315/188289/es/Nuit-Blanche-mitikoarekin-liluratuta

argazkia: http://pagesperso-orange.fr/gmagnin74.chamonix/uploads/nuit_blanche_bis.jpg

2010/03/08

"jo ta ke" bide berria pirinotan

lau euskal pirineistek bide berria zabaldu dute Peña Telera inguruan eta "jo ta ke" izenagaz bataitau dute. Corona de Mallo mendiaren iparraldean sorturiko bidea, MD+ zailtasuneko bidea da, 550 metroko luzeera deko eta 90ºko maldak suertatzen ditu.

informazio iturria: "gara"
informazo gehiago nahi izatekotan: http://www.gara.net/paperezkoa/20100308/187018/eu/jo-ta-ke-bidea-Telerako-kide-berria

Edurne Pasabanen espedizioak aldaketak jasan ditu

Shisha Pangma igotzeko prest zeudenean, Txinak Tibetera sartzea debetatu die. apirilera arte ezin izango dute Tibeteko lurrak zapaldu eta ondorioz, igo beharreko mendien ordena aldatu behar izan dute espedizio komertzialeko arduradunek. Annapurna igotzea izango da haien aurreneko erronka beraz, eta ondorez Shisha Pangmari ekingo diote.

Edurne Pasabanen hitzetan aldaketa honek esfortsu bikoitza dakarkie negu giroan igo beharko dutelako Annapurna eta mendian bakarrik lanean aurkituko direlako. hala ere, Edurnerekin doazen mendizaleak, lan itsusia egiten dutenak alegia, egoera gogorretan lan egiteko zailduak dira, beraz zaila bada ere ez ezinezkoa.

2010/03/03

Edurne Pasaban itsu record-aren bila

bihar, martiak 4, mendizale gipuzkoarra Nepalerantza irtengo da falta zaizkion 8.000koak igotzeko asmoz: Shisha Pangma 8.027m eta Annapurna 8.091m. dena ondo badoa, martia eta jorrailean Shisha mendiari ekingo dio eta maiatzean Annapurnari.


munduan ez dago emakumerik 8.000ko guztiak igo dituenik eta "domina" hori eskuratu nahian beste behin ere Himalayarantz abiatu da Tolosarra. beste mendizale batzuekin lehia bizian da euskalduna.

batzuk mendira doaz, beste batzuk gailurrera. batzuek mendiaren edertasuna metrotan neurtzen dute, edota zapaldutako gailur kopuruan eta beste batzuek igotzeko eran eta bidean. Edurnek argi eta garbi esaten du gailurra baino ez duela nahi eta bere web orrialdean dioen legez, kosta ala kosta "lortuko ditugu". zorte on zure espedizio komertzialean, Edurne.

igoera jarraitu nahi duenak, hemen du eskuragarri bere web helbidea: http://www.edurnepasaban.com

2010/03/01

ehiztari batek istripua euki zuen Ireber mendi inguruan

larunbatean (zezeilak 27), goizeko 9:30ak zirela, Ilarregi (Basaburua, Nafarroa) herriko ehiztari batek lagunekin Ireber mendiaren inguruan ehizean zebilela, irrist egin eta 150metroko amildegitik behera jausi zen. istripuaren itxurazko larrialdia haisera batean handia izan bazen ere, ehiztariak ez du bere bizia arriskuan jarriko duen zauririk.

erreskate lanak eguraldiagatik zaildu ziren, inguru hartan lainoak eta euriak ez zuten batere laguntzen. azkenean, suhiltzaile talde batek amildegitik atera zuen eta Nafarroako ospitalera eraman zuten zauritua.

azken agur hunkigarria desagertutako azken bi mendizaleei

pasadan zezeilaren 21ean, Zuberoa eta Biarno mendi inguruan desagertutako bi mendizale euskaldunei agurra eskeini zaie Arrosadia (Iruña) auzoko San Fermin elezan. oraindik ere bi gorpuak aurkitu ez badira ere, hipotesi nagusiaren arabera elur-jausi batek harrapatuta hil dira mendizaleak. erreskate lan taldearen arabera, gorpuak aurkitzeko udaberrira itxaron beharko dute gutxienez.

negu beltza suertatu zaigu oraingo hau mendian heriotz eta desagertutakoei erreparatuz gero. zuzhurtziar jokatu behar dugulakoan, pare bat aholku mendira irten aurretik:
1) elurraren egoeraz informatu inguruko aterpe batetara deituz edota web orrialdeen bidez.

2) irten aurretik, norbaiti abisatu behar zaio zein mendi bisitatu nahi dugun esanez eta kotxea non utziko dugun aipatuz.

bi hauek betez gero, istripu gehienak sahiestu daitezke

2010/02/25

beste bi euskaldun mendian desagertuak

iragan domekan (zezeilak 21) mendira irteera egiteko asmoz Zuberoa pareko Leskune (Lescun) herrrira hurbildu ziren bi iruindar. ez zioten inori esan zein menditara joango ziren eta iluntze aldean senideek eman zuten bi gizonen desagerpenaren berri. Nafarroako zein Zuberoako zein Frantziako mendi erreskate taldeak bi egunez mendia arakatzen egon eta gero ez da bi mendizaleen arrastorik aurkitu. Mikel Zabaltza desagertutako baten laguna izanda mendira gerturatu da erreskate lanetan laguntzeko asmoz. haren esanetaz "ez zegoen girorik igandean mendira igotzeko" eta seguru aski "elauso batek harrapatuta" mendian egongo dira bi nafarrak.

negu honen balantzea egin beharrez gero ezin negatiboagoa dela esatea baino ez dago. ez dut horrenbeste istripu bildu dituen negurik gogoan. zuhurtziar jokatu eta elurraren egoerz informatu mendira joan aurretik.

2010/02/22

iker Pou eta "Demencial Senil", 9a+


gero eta gehiago harritu egiten gaituen gasteiztar honek, Chir Sharma gazteak bakarrik errepikatutako Demencial Senil bidea kateatzea lortu du. "barrabes" web helbidea uzten dizuet, bertan, eskaladaren bideo ikusgarria ikusteko aukera izango dugu:
http://www.barrabes.com/revista/articulo.asp?idArticulo=6515
informazio iturria: "Barrabes .com"

2010/02/15

Chad Kellog Aconcaguaren hego aurpegian

estatubatuarrak orain dela egun gutxi marra oso estetikoa margotu zuen Aconcagua mendiaren hego aurpegian. batzuen ustez 1981.urtean Hasewagak irekitako bidearen lehen errepikapena da. horrela bada ere, ezin zaio meriturik kendu egindako igoerari.

"Medicine Buddha" da Kellog-ek bideari jarritako izena. 2.500 metrotako eskalada, elur-jausi arrisku beteriko bidean eta VI, WI4 eta M4-ko zailtasunak gainditu ditu yankeeak.

bere haiserako asmoa egun bakarrean bidea egitea bazen ere, gau bat horman igaro behar izan zuen. eramandako materiala guztiz oinarrizkoa izan zen: 30mX8mm-ko korda, aseguratze tresnak eta hornilloa. goizeko 4retan behe kanpamendua utzi eta gero ekin zion eskaladari. hasierako orduetan askotan behera bota behar izan zuen biderik aurkitzen ez zuelako. arratsaldeko 4retarako, 2000 metro eskalatuak zituela Vivac-a egin zuen gaua igarotzeko. hurrengo egunean sekulako des-hidratazioarekin gailurra zapaldu zuen.


informazio iturria: gara http://www.gara.net/paperezkoa/20100215/183053/es/Meditacion-soledad-Chad-Kellog-sur-Aconcagua

2010/02/14

Herri pirenaikoen ihauteriak

ezagunak dira oso ihauteriak, herri zehatz batzuetan duten protagonismo eta garrantziarengatik. gaurkoan, Nafarroa garaiko herri desberdinek nola bizi duten antzineko festa honetaz ariko gara. "Diario De Navarra" egunkariak orain gutxi ateratako artikuluan oinarritu naiz:
XX. mendean Nafarroan, herri batzuetako ihauteriak galduz joan dira eta beste batzuk gogotik berrekuratuak Altsasu eta Iruñekoak adibide. urte askotan zehar Euskal Herria gobernatzen zuen indar katoliko arrotzen agindu eta jarrera inkisitorio arkaikoaren erruz suertatu zen ihauteri batzuen galera.
nahiz eta Euskal Herri osoan zehar ospatzen den jaia den, nafarroako iparraldeko herrietan oraindik ere badute antzineko ikutu eta ikuspuntu berezia. Ez naiz hasiko bakoitzaren nondik norakoa azaltzen, baina adibide gisara, hona hemen ihauteri ezagun batzuen azalpen laburra:
LANTZ:"miel Otxin" gaiztoa harrapatu nahian, herritik gora eta behera dabiltza bai igande bai astelehean herritik zehar. behin miel Otxin harrapatuta, frontoria eramaten dute eta bertan eskarmentu jasotzen du gizaseme ilunak. miel otxin-ez gain, beste pertsonai asko parte hartzen dute ihauterietan: Ziripot, txatxoak eta zaldikoak.

ARIZKUN: baztango herri honen ihauteri edo "iñaute"-ko pertsonai nagusia hartza da. hartza kate batez darama jabea baina zaila egiten zaio kontrolpean edukitzea animalia.
ITUREN ETA ZUBIETA: ezagunak egiten zaizkigu joaldunek egindako ibilaldia herri batetik bestera. hartza joaldunen aurrean doala, herri batetik bestera doaz hamiketakoa jaso eta gero

hemen dituzue artikuluaren (espainolez idatzia dago) eta wikipediak ihauteriei buruz dakarren artikuluen web helbideak: 1)"diario de Navarra": http://www.diariodenavarra.es/especiales/carnavales/index.asp?sec=indexnavarra 2)wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Inauteri

2010/02/11

mendizale "adituen" istripuak

ez daukat gogoan horrenbeste istripu izandako negurik. istripu eta hildako, zoritxarrez. berriak irakurri eta zasss! desagertutako bi mendizale, elur-jausi batek harrapatuta beste hiru, hildako bat ... hori bai, berri txarra eta gero, etengabe errepikatzen den esaldia, adituak ziren mendian. Adituak?? zertan baina?! 5etik 4ko elur-jausi arriskua egonda mendira doana aditua al da?
ez naiz joandakoen gainean kaka botatzeko ezta errua botatzeko inor, kontu gehiagoz ibili behar garela esatea besterik ez. iragarpenak asteburuetan negu honetan ez dira aproposak izan, nahiz eta gogoz amorratzen gauden mendira joateko koherentzi apurrarekin jolastu behar dugu. mendiak ez dira indietara mugituko, hor egongo dira beti. zuhurtziaz joan behar gara mendira.


http://www.barrabes.com/revista/articulo.asp?idArticulo=6505