2010/03/22

"Stop Kontrol!" bide berria Bisaurinen





Nahiz eta aurtengo negua ez den nabarmendu igoera ikusgarri edota bide irekiera berriengatik, mendizale euskaldun bik bide berria marraztu dute Bisaurin (2.669 metro) mendiaren ipar aurpegian. "Stop kontrol!" izenagaz bataiatu dute eta D+ eko zailtasuna egotzi diote. 40º eta 45º bitarteko maldak igotzen ditu eta ihesaldi asko ei ditu.

Mikel Etxaniz eta Gorka Beobide euskaldunak dira bide berri honen sortzaileak. martxoaren lehenengo asteburuan hurbildu ziren mendira eta bidea sortu zuten. izan be, ez zen aurretik planifikatutako ideia. euren hasierako helburua mendiaren ipar aurpegiko ohiko bidetik igotzea bazen ere, bidetik irten eta bide berriarekin egin zuten topo.

beraz, proposamen berria plazaratu zaigu Bisaurin mendian. normalean egun, sortzen diren bide berriak zailtasun handikoak dira eta ez daude edonoren eskura. bide hau ordea, ez da zailtasun handikoa eta teknika aldetik nahiko erosoa ei da mendizale euskaldunen esanetan.

informazio iturria : Gara.net

lotura artikuluari: http://www.gara.net/paperezkoa/20100322/189591/eu/Stop-kontrol-bidea-Bisaurinen-iparrean-ozen-

No hay comentarios: