2008/09/29

mendizaleak eta haien mendiak




asko eta asko dira udan, neguan, zein opor zubietan Auñamendietara hurbiltzen direnak. sasoi honetan, udako mendi irteerak amaituz doaz eta negukoak datozela deia luzatu gura neuke Auñamendietara edo bestelako mendikatera hurbilduko den orori.




eski garaia bertan dugu, 2 hile barru pistak irekita edukiko ditugu elurra egon ala ez. hara joango gara abiada handian mendi errepide haietatik gure kotxe izugarriekin, hotelean egingo dugu lo, dirutza izugarria ordainduko dugu forfaita erosteko, azken modako eskiak eta jantziak estreinatuko doguz, eta gainera beltzaran itzuliko gara... pentsamolde hori bertan behera utzi eta zelan eta nora goazen pentsatu beharko genuke patxadaz: naturaz gainezka egiten duen mendi inguruetara joango gara, hamaika animaliaren bizilekuak okupatuko ditugu, isiltasuna nagusi den lurraldea zarataz beteko dugu... errespetatu dezagun mendia.




ni eskiatzaile amorratua naiz, eta nik ere, ikasi eta hausnarketa sakona egin beharko neuke. proposatu egiten dudana zera da: al den neurrian, garraio publikoetan hurbildu, hotel txikitzaileak baztertu eta alberge eta ostatu apalak okupatu, pistetan aurkitzen dugun zaztar guztia bildu nahiz eta gurea ez izan, profesionalak ez bagara, eskiak alokatu (eski denek berdin-berdin jeistiko gaituzte pistetatik)... eta batez ere, inguruko mendiak eta haranak disfrutatu eta gozatu, gure helburua eski pistetan mugatu barik.




eski estazioak aukeratzeko orduan, boikota egin diezaiegun txikizio handien egiten dituztenei! ( gehien esaten dut, txikizioa denek egiten baitute euren neurrian...)

euskal herrian, badugu turismoak eragindako astakeri galanta nafarroa eta zuberoa artean. larra-belagoako eski pistak. larrako karst-a suntsitu eta eski pistak egin dituzte inguru natural oso aberatsa arrisku bizian jarriz.




No hay comentarios: