"mer de Glace"-n igarotako aurreneko gaua guztiz berezia izan da. batetik, altuerak gugan sortutato zentsazio berezia, bestetik, mendi eta paraje ederrez inguraturik igaro genuelako gaua.
haizeak protagonismoa bereganatu zuen gau osoan zehar. ez zuen atsedenik eman. goizean, kanpin dendako bigarren kapa haizeak eraman ote zuen beldur ginen baina hor jarraitzen zuen tinko.
deskantsu eguna hartu genuen hau. goizeko 8retan jeiki ginen, dendak atondu eta goizeko 11etarako goiko aterpean geunden. deskantsu egun honetan, gure gorputzak asko eskertu zuen aterpera egindako bisita:komun garbiak, ura komunetan debalde ( tabernako ur botila 6€!!!)... baina batez ere janari beroa. han igaro genuen egun osoa. goizeko 11etatik gaueko 7rak arte.
bazkal orduan, sandwich moduko batzuk jan genituen, gero "chocolau chaud" txokolate bero batzuk. hau 15 €-ren truke...
ni oso ondo aurkitu nuen nire burua, ostera, han aterpean bazeuden etengabe botaka zebilenak ere. aurpegi zuri-zuriak, izendi hotzekin...
afaritarako, oilaskoa kurrian, arroza, entsalada eta pastel bana jan genuen 20€ren truke.
afarian, ustaritzeko euskaldun batekin berbetan ibili ginen. urrengo egunean, gailurra egin gura genuela esan genion eta aholku txikiren bat eman zigun.
aterpetik irten baino lehenago, berriro eman genion begiratu bat meteorologi parteari. "soleil" eta apur bat "vent" altueran.
aterpetik dendetara dagoen ordu erdiko bidea isil-isilik egin genuen. bakoitzak bere igoera perfektuan zuen burua murgildurik. dena ederra eta perfektua izango zela esaten genion geure burueri. beldur apurrra ere bagenuen. ez ginen inoiz 5000m-tatik hain hurbil ibili ta horrek errespetu izugarria sortzen zuen gugan.
altuerari ondo aklimatatuta gaude? bidea hau ez da larregi gatza izango guretzat? fisikoki moldatuko gara? ...
lotu ginen 11:30tan esnatzeko eta 12:30tan martxan jartzeko.
lotara sartu ginen mer de glacen arratsaldeko 8retan, oso berandu egia esanda. gau horretan ez genuen zertan lotan gelditu beharrik ametsetan egiteko... esnatuta ere leku honetan edozeinek amets egiten du inguruko parajeak betiko ikusteko, bazter guztiak ezagutzeko...
No hay comentarios:
Publicar un comentario