2008/09/30

dagonilak 6, gailur eguna

gaueko 11.30ak dira aldameneko kanpin dendatik "benga mutilek, gora!" ohiukatu dutenean. ez zen batere gogorra izan sakutik irtetzea. ez nuen batere begirik bildu "gau" (arratsaldeko 8retatik 11:30etara...) osoan eta hotzaz dardarka nengoen saku barruan. -10ºC-ko tenperatura edo egingo zuen.
josu ta biok alkarrekin egiten genuen lo kanpin denda berdinean. aurreko egunean prestatutako motxilak kanpora bota eta mendiko botak jantzi genituen. gaur ere, mendiko botak bustirik ditut! nahiz eta mendi bota onak eduki, larruzko bota guztiek busti egiten dute 10ordu elurretan igaro ondoren eta ni, 3 egun neramatzan elurretan. gerora, arazoak ekarriko zizkidan botak humeldutak eukitzeak.
argazki honetan, kordak prestatzen gabiltza eta joango garen
ordenenaz eztabaidatzen ari gara.
nahiz eta oso egun gogorra aurretik dugun, ez dugu ia goserik eta kola-kao edangarri batzuk besterik ez ditugu gorputzera sartzerik.
ibilbide honek Mont Blanc aurretik, beste bi mendi igotzen ditu: MONT BLANC DU TACUL 4248m eta MONT MAUDIT 4465m.


irudiaren ezkerraldeko bidea egiten saiatuko gara, bide normala baino exigentzi fisiko eta teknikoa eskatzen duena.
azkenean, 12:40tan jartzen gara martxan. hasieran ibilbideak, aurrera egiten du glaziarrean Mont Blanc Du Tacul-eko lehen aldapekin aurrez jo aurretik.
(12:40, 3600, kanpamendu basea). hogei bat minutu behar izan ditugu Mont Blanc Du Taculeko aurreneko aldapekin hasteko. momentu honetara arte, bidea oso laua izan da eta ez dugu batere aldaparik igo beharrik izan.
Mont Blanc du Taculek duen arriskurik handiena Serac-ak dira. (mendiko hormatik irtzetzen diren izotz puska erraldoiak, 50metro altukoak eta 200m zabalerazkoak). Serac hoiek, tenperatura altua (0º tik gora) badago, izotz eta elur jausiak eragin ditzakete. aurreko egunean aterpetxetik ikusi genuen, nahiko elur pilaketa zegoela serac-en gainean eta horrek ez zuen batere itxura honik. horregatik, goizeko lehen orduetan hortik pasatzea erabaki genuen, tenperatu altuetatik kanpo. aurreko egunetan ( gu heldu baino lehen, elurrtean ibili zen eta elur pilaketa nabaria zegoen maldetan).
argazkian oso ondo ikusten da serac-ak eta elur-jausi guneak.






horiek saihestu beharra genuen bide alternatiboa bilatuz.
taculen bideak teknika aldetik ez du inolako zailtasunik. serac-ak zeharkatu behar diren puntuetan kontu handiz ibili beharra dago. igoera nahiko lasaia egin genuen, ordu erdiro edo geldialditxoa egiten genuen, baten batek eskatuta. hasierako mendi honetan endika eta gorka oso indartsu zeuden eta josu eta biok ostera nahiko kostatu zitzaigun erritmora amoldatzen.
argazki honetan azkeneko Serac-aren alboan gaude deskantsu hartzen.











argazki honetan, mont Blanc du taculeko gailurretik oso gertu gaude, 4200metro inguruan.

(3:30am, 4248m, MONT BALNC DU TACUL). aurreneko mendia igaro dugu. goikaldean gaudela hor bertan ikusten dugu urrengoko mendia; mont Maudit. honek igoera laburragoa dauka baina askoz ere aldapa gogorrekoa. igoeraren alde tekniko garrantzitsuena mendi honen azken maldan dago. 70º inklinazioko 60 metroko pareta gainditu beharra dago. horretarako korda finko batzuk daude, hala ere, gauean eta iluntasun osoz egiteak eta momentu horretara arte akumulatutako neke guztiarekin, nahiko pausu interesgarria edo delikatua dela esango neuke.
nahiko igoera zuzena da. aldapa oso gogorrekoa. geldialdia behar genuela esaten nuen etengabe, baina ez zegoen non gelditzerik, asike gorantza bota genuen.
azken maldako gune arriskutsuenean negoenean, frontala jausi egiten zait! pareta hura eskalatzeko oraindik 30-40 metro falta zitzaizkidan eta argi barik ederra egin nuen... azkenean moldatu nintzen gora heltzeko.
(5:45am, mont maudit, 4465m).azken malda hori pasa ostean, laurok begiratu ginen. burutik pasa zitzaigun aurreneko gauza igoera eta mendi hau larregi zirela gure esperientziarako. nahiko akojonatuta geunden, inoiz baino gehiago. altuerak, endikari nahiko kolpea ematen ari zion altuera horietan eta ez zegoen batere gustura.
maudit-etik, Col de la Brenva-ra jeitsi ginen Mont Blanc mendiaren lehen aldapak igo aurretik.

(6:20am, col de la brenva, 4250m, argitzen...)eguna argitzen hasi zaigu goizeko 6:15ak aldera. col de la brenvan deskantsu harztea erabaki dugu. Mont Blanc erraldoia bertan dugu (3 ordutara...) eta ni gero eta indartsuago sentitzen naiz. eguraldi ederra suertatu zaigu. hotza eta egun argia, hodei barik. deskantsuan ari garela, endikak etsi egiten du. dio ez dagoela igotzeko moduan. lehertuta dago eta altuerak erangindako burukomina zuen. " besteak aurrera egiteko moduan gagoz?" galdetu nuen... eta bapatean, gorkak ere etsi egiten zuela. haiseran indartsuen ibili zirenak, orain ahul-ahul. kriston amorruan eman zidan, eurek inor baino gehigo merezi izan zuten gailurra... baina mendiak arauak jarzten ditu eta ez mendizaleak.
endikak motxilan zuen beste korda atera zuen eta gorka eta bera enkordatu ziren beherako bidean. eskerrak beste korda bat eramaten genuela!!









egunsetian, col de la brenva-tik horrela ikusten zen Mont blanc.
josu eta biok bota genuen gorantza goizeko 6:45etan. hotz izugarria egiten zuen. nik nire burua oso fuerte ikusten nuen eta eguraldiak edo nire egoera fisikoak asko aldatu behar zuela uste nuen gailurra ez zapaltzeko.

ni jarri nintzen aurrean bidea zabaltzen eta josu atzetik segika 8 bat metrotara. 20 minutu generamatzan goranzko bidean josuk kordari tiratu egin dionean gelditzeko ulertaraziz. " ezin dut gehiago, txo!, lehertuta nau... gero eztakit kapaz izango naizen bueltatzeko..." mundua gainera erori zitzaidan... ni bakarrik ezin nuen gora bota... erokeria bat zen. josuri lasaitzeko esan nion. behar beste deskantsu hartzeko. nire janaria eskeini nion baina berak ezetz, ezin zuela. orduan ni bakarrik gorantza nihoala esan nion... bera harrituta gelditu zen. ez zekien zer egin... esan nion gora egingo nuela eta beherantzako bidean harrapatuko nuela... ni oso fuerte nengoela eta saiatu beharrean nengoela. orduan, azken aukera moduan berak ezer esan aurretik esan nion jaisteko 15 ordu genituela... eta gura bazuen bera jarriko zen aurrean nahi zuen erritmoan gorantza joanez.
josu, animatuz joan zen eta bera jarri zen kordada-buru. oso lasai joan ginen gorantza. 50 bat pausu eta gelditu egiten ginen.

goizeko 8:30ak aldera ateratako argazkia dugu hau. 4600metro inguruan. sekulakoak ikusten ziren hor goitik...







momentu hontatik aurrera, gailurrera bidea oso ondo ikusten zen. zig-zag moduko 19 bide geratzen zitzaizkigun, 200metroko desnibela. 2000metrotik beherago, ordu erditan egiten den desnibela, guk ordu batetan egin behar izan genuen. nekaturik geunden eta josuk eramaten zuen pausua oso lasaia zen. " benga josu, beste zig-zag bat, amaieran geldialditxo eingo dogu!" edo, " aupa josu, ederto zabiz! ni baino fuerteago zauz, txo!" holako esaldiak botatzen nituen noiz-behinka. berak buruarekin baietz esaten zuen, ahotsik ez zuen.
bi edo 3 zig-zag geratzen zirela, " gailurrean gagoz!" "aupa josu, hau eindde dau!". azkenean, goizeko 9:20tan heldu ginen gailurrera!
bertan bide normaletik igotako beste 15 bat lagun egongo ziren. ikusgarriak itzelak ziren. egindako bidea oso ondo ikusten zen, cervino, suitzako mendiak, desnt du geant....

ni galurrean. momentu hauetan, natura maite eta lau hormen artean naturaz gozatu ezinik daudenenekin gogoratu gara...





AUPA ANER ETA LANDER!






HEMEN JOSU DEKOGU.







josu ta biok MONT BLANC gailurrean.
gailurretik hurbil dagoen terraza moduko batean, glucosa apurra hartu genuen eta segituan berantza bota genuen. ez geunden oso ondo ondo sentitzen. burua nahiko joanda genuen, mozkortuta bageunde moduan. isil isilik geunden, inguru mendi eta detalle guztiak gure buruan betiko gorde nahian.
goizeko 10etan egin genuen beherantza oso oso poliki. josu oraindik ere, metro batzuk jeitsi beharrean zegoen buru ondo edukitzeko.

jeistieran hodeiak sartu zitzaizkigun. elurretan hasi zen jeitsieraren leku txarrenean. mauditeko rapela egiteko unean hasi zitzaigun lainoa eta ez genuen 20 metrotara ikusten. eskerrak elurrean arrastoa nahiko ondo markaturik zegoela! col de la brenvatik mauditera bidea nahiko beldurtuta egin genuen. ez genuen ohiko bidea aurkitu eta elurra pixkat sopa eginda aurkitu genuen. gure arteko distantzia laburtu zuen josuk. ni aurretik nihoan. berak, gu lotzen gintuen sokari bi buelta eman zizkion eskua ni irristatuko banintz auto detentzioa hobeto egin zezan.
azkenean, izerdi asko bota ondoren, ( izuaren izerdia, deskubritutako izerdi mota berria. ahoa guztiz lehortu eta ahoko ur guztia gorputzetik kanpora doana... kar kar).
mauditeko azken pausua egiteko, jende gehienak nudo dinamikoa egiten du mosketoi bategaz, gu ostera, reverso batekin rapelatuko genuen, segurtasun gehiago emanez kontuari. han finkatuta zegoen korda gainera ez genuen rabili, gu jarri genuen gurea, nor daki zelako egoeratan egongo zen hura!.
bi rapel egiten ditugu. hasierakoa reversoarekin. bigarrena ostera, reunioa ez dago batere ondo korda bertatik pasatzeko rapela egiteko, beraz, nudo autoblokeanteak erabiltzen ditugu jeisteko. (prusik edo machard). ni aurretik joango naz. korda lepoan jarri eta beherantza noa kontu handi-handiz.







argazkiak josu atera zidan erdiko reuniotik. ni nago nudo blokeanteekin beherantza joaten korda lepoan dudala. nahiko izu izerdi bota genuen hemen ere. gainera eguraldiak ez zuen batere laguntzen. elurretan jarraitzen zuen eta hotza handia egiten zuen.
azken pausu hau igarota gure burua "salbatutzat" jo genuen. nahiz eta dirudien exagerazio ikaragarria, momentuan oso akojonauta nengoen. behin mauditeko pausua igarota, eduki beharreko kezka bakarra estropezu ez egitea zen. bestela bideak ez du bestelako zailtasunik. izaten, bide honek ez du zertan gatza izan behar baina gure esperientzi faltagatik edo alpeetan inoiz ez egonak egiten zuen dena zena baino askoz zailagoa eta arriskutsuagoa. nahiko eskura dagoen mendi igoera dela badakit, baina oso mendi jausi handia dago piriniotatik mont blanc-era. akaso izango da ere, maudit-eko paus honi ez geniola gehiegi erreparatu igoera prestatzeko unean. .... dakit nik zer!
mont mauditen behekaldean erlojuak eguerdiko ordu biak zirela esn zigun. lasaitu ederrak eman zigun erlojuak. gu askoz ere beranduago zelakoan geunden.
errusiar batzuk galdurik zebilen eta guri segitzeko esan genien.
Taculera era igo eta berriro kanpamendu basera.
urrengo argazkian ikusten da Taculen aurreko gauean igarotako serac-ak. oso izotz puska handiak dira, eta nahiko errespetu merezi dute.







azkenean, arratsaldeko 5etan heldu ginen kanpamendu basera.





argazki honetan ikusten da kanpamendu basetik taculera egin beharreko hurbiltze bidea glaziarretik. bueltatzerakoa amaigabea zirudien bidea.




espedizioko 4 kideak, ezkerretik eskumara: JOSU, ENDIKA "ABUELO", GORKA, IÑIGO



argazki hone ostean, denak lotara joan ziren. ni gosez amorratzen nengoen eta tallarines a la parmesana sukaldatzen jarri nintzen denda kanpokaldean. poloniar batzuekin egon nintzen berbetan, afaltzen, eta gailurra ospatzen garagardo batzuekin. ez dut momentu hori ahaztuko. bai afari eta poloniar hoiekin edukitako solasaldiagatik bai oinetako atzamarrak sentitzen ez nituelako. hasieran normaltzat jo nuen baina gero kezkatzen hasia nintzen.
botak kendu, sakuan sartu eta oinen inguruan plumas-a jarri nuen.

oinak berotasuna eskertu zuten, hala ere, medikuarengana joan nintzen eta izozte txikiak nituela esan zidan. ez dira batere larriak baina botak plastikozkoak izan behar direla behin eta berriz esan zidan nire aita izango balitz moduan...
eguna sortu, garatu eta zelan joan zen ikusi genuen inoiz baino paraje eta egoera ezin ederrago batetan.

2008/09/29

mendizaleak eta haien mendiak




asko eta asko dira udan, neguan, zein opor zubietan Auñamendietara hurbiltzen direnak. sasoi honetan, udako mendi irteerak amaituz doaz eta negukoak datozela deia luzatu gura neuke Auñamendietara edo bestelako mendikatera hurbilduko den orori.




eski garaia bertan dugu, 2 hile barru pistak irekita edukiko ditugu elurra egon ala ez. hara joango gara abiada handian mendi errepide haietatik gure kotxe izugarriekin, hotelean egingo dugu lo, dirutza izugarria ordainduko dugu forfaita erosteko, azken modako eskiak eta jantziak estreinatuko doguz, eta gainera beltzaran itzuliko gara... pentsamolde hori bertan behera utzi eta zelan eta nora goazen pentsatu beharko genuke patxadaz: naturaz gainezka egiten duen mendi inguruetara joango gara, hamaika animaliaren bizilekuak okupatuko ditugu, isiltasuna nagusi den lurraldea zarataz beteko dugu... errespetatu dezagun mendia.




ni eskiatzaile amorratua naiz, eta nik ere, ikasi eta hausnarketa sakona egin beharko neuke. proposatu egiten dudana zera da: al den neurrian, garraio publikoetan hurbildu, hotel txikitzaileak baztertu eta alberge eta ostatu apalak okupatu, pistetan aurkitzen dugun zaztar guztia bildu nahiz eta gurea ez izan, profesionalak ez bagara, eskiak alokatu (eski denek berdin-berdin jeistiko gaituzte pistetatik)... eta batez ere, inguruko mendiak eta haranak disfrutatu eta gozatu, gure helburua eski pistetan mugatu barik.




eski estazioak aukeratzeko orduan, boikota egin diezaiegun txikizio handien egiten dituztenei! ( gehien esaten dut, txikizioa denek egiten baitute euren neurrian...)

euskal herrian, badugu turismoak eragindako astakeri galanta nafarroa eta zuberoa artean. larra-belagoako eski pistak. larrako karst-a suntsitu eta eski pistak egin dituzte inguru natural oso aberatsa arrisku bizian jarriz.




2008/09/25

dagonilak 5


"mer de Glace"-n igarotako aurreneko gaua guztiz berezia izan da. batetik, altuerak gugan sortutato zentsazio berezia, bestetik, mendi eta paraje ederrez inguraturik igaro genuelako gaua.

haizeak protagonismoa bereganatu zuen gau osoan zehar. ez zuen atsedenik eman. goizean, kanpin dendako bigarren kapa haizeak eraman ote zuen beldur ginen baina hor jarraitzen zuen tinko.

deskantsu eguna hartu genuen hau. goizeko 8retan jeiki ginen, dendak atondu eta goizeko 11etarako goiko aterpean geunden. deskantsu egun honetan, gure gorputzak asko eskertu zuen aterpera egindako bisita:komun garbiak, ura komunetan debalde ( tabernako ur botila 6€!!!)... baina batez ere janari beroa. han igaro genuen egun osoa. goizeko 11etatik gaueko 7rak arte.

bazkal orduan, sandwich moduko batzuk jan genituen, gero "chocolau chaud" txokolate bero batzuk. hau 15 €-ren truke...

ni oso ondo aurkitu nuen nire burua, ostera, han aterpean bazeuden etengabe botaka zebilenak ere. aurpegi zuri-zuriak, izendi hotzekin...
afaritarako, oilaskoa kurrian, arroza, entsalada eta pastel bana jan genuen 20€ren truke.
afarian, ustaritzeko euskaldun batekin berbetan ibili ginen. urrengo egunean, gailurra egin gura genuela esan genion eta aholku txikiren bat eman zigun.
aterpetik irten baino lehenago, berriro eman genion begiratu bat meteorologi parteari. "soleil" eta apur bat "vent" altueran.
aterpetik dendetara dagoen ordu erdiko bidea isil-isilik egin genuen. bakoitzak bere igoera perfektuan zuen burua murgildurik. dena ederra eta perfektua izango zela esaten genion geure burueri. beldur apurrra ere bagenuen. ez ginen inoiz 5000m-tatik hain hurbil ibili ta horrek errespetu izugarria sortzen zuen gugan.
altuerari ondo aklimatatuta gaude? bidea hau ez da larregi gatza izango guretzat? fisikoki moldatuko gara? ...
lotu ginen 11:30tan esnatzeko eta 12:30tan martxan jartzeko.
lotara sartu ginen mer de glacen arratsaldeko 8retan, oso berandu egia esanda. gau horretan ez genuen zertan lotan gelditu beharrik ametsetan egiteko... esnatuta ere leku honetan edozeinek amets egiten du inguruko parajeak betiko ikusteko, bazter guztiak ezagutzeko...

iruñatik zuzenean


kaixo danori! etxebizitzaz aldatu naiz. kostaldeko parajeak atzean uzti eta euskal herriko hiriburura trasladatu egin naiz. ikasketak berton garatuko ditut eta aldi berean Auñamendietatik hurbilago egongo naiz.