mont perdú, Auñamendietako 3. mendi garaiena da. Ordesa eta monte perdido-ko parke naturalean kokatu behar dugu menditzar hau. oso gune turistikoaz ari gara, ordesako parkingean turistak dira nagusi. auñamendietako gune beltza da monte perdido. asko eta asko dira dira bertan bizia galtzen dutenak mendi honeko azken aldapan, "eskupidera" deitzen dioten leku horretan.
NOLA HELDU: hegoaldetik baldi bagoaz, autopista jarraitu beharko dugu Gasteiz-erantz, ondoren, Iruñearatz, eta azkenik, UIruñan sartu barik Huescako sahiesbidea hartuko dugu. errepidea jarraitu besterik ez dugu, Esa-ko urtegia igaro eta Jaca-raino joanez. behin Jacan, Sabiñanigorantza joko dugu, eta handik gutxira, Biescasera desbideratuko gara. Biescasen, Ordesako kartelak eramanago gaitu eskumarantza eta Torlako noranzkoa hartuz parke naturalera helduko gara. Getxotik 4 ordu
DESNIBELA: TOTALERA: 2200m
Ordesatik Gorizeko aterrpera:950m
Goriz-etik gailurrera: 1150m
ORDUAK: ORDESATIK GAILURRERA:7h
Ordesatik Cola de Caballora: 2h
cola de caballotik Gorizeko aterpera: 2h'
gorizetik laku izoztura: 2h
laku izoztutik Gailurrera: 1h
ZAILTASUNA: ERREZA: nahiz eta mendi honek ez duen beste munduko arazorik, gogoratu beharra dago goi mendiko igoera dela. oso desnibela gogorrekoa eta kranpoiak eta pioletaren erabilerak ezinbestekoak dira ia urte osoan.
DESKRIBAPENA:
Ordesako parking-eko amaieran hasi egiten da bidea.(1200m) Handik gutxira zubiaren bidez erreka gurutzatu egiten dugu. Cola de caballo izeneko ur jausira arte, errekak lagunduko gaitu ibilbide osoan. hasierako pausuak, pagadi eder batetan ematen ditugu, eguzkiarengandik babestuz.
pagadian ibilbidea oso erosoa egiten da.
ez dugu ia aldapa gogorrik eta altuera irabazten dugu nahiko txukun. hasi eta 30 minututara, ostera ere zeharkatuko dugu erreka. momentu honetatik aurrera, beti izango dugu erreka gure eskumaldean.
bide gurutzeren bat aurkituko dugu eta jarraitu beharreko bidea cola de caballo izango da. Bidegurutzetan ondo islatzen da jarraitu beharreko bidea. ur-jausiak eta errekak hartzen dituen itxurek txunditu egiten gaituzte igoera asko erraztuz.
aitaren batean helduko gara basoaren amaierara eta eguzkiak gogoz jo egingo gaitu geratzen zaigun ibilbidean.
milaka eta milaka urtez errekak eta izotzak moldeatutako kanoi batetik aurrera egiten dugu.
1h30´ibilz gero basoa atzean utzi eta kanoiaren sakoneko punturantza abiatu egiten gara. (1500m).
erreka gero eta ikusgarriagoak diren itxurak hartzen ditu ibiltzen goazenak guztiz txundituz.
altuera irabazteari uzten diogu bapatean, sekulako lautada batetara sartu egiten gara eta kanoiaren amaiera ikusten dugu.
oso eramangarria egiten zaizkigu minutu hauek Cola de caballora iritsi arte, hala ere, motxilan eroaten ditugun 15-20 kg-ek protagonismoa irabaziz doaz.
ordesatik 2 ordu pasatxora, cola de caballo gaude. hau da goi mendi eta turisten gunea banatzen den lekua. hemen ikusi daiteke bai familia oso bat bainujantzi eta guzti jantzita errekan eta bai mendizale kuadrilla bat motxila erraldoiekin gorantza joaten.
Errekari agur esaten diogu eta gorantza goaz. oraingo parte honetan, kanoiaren goikaldera pasatu behar gara. hau egiteko, bi aukera suertazen zaizkigu. lehenengoa, clabijas de cotatuera deritzen iltzeetatik terpada apurra eginez joatea, eta bigarrena, bidexka bat jarraitzea.
guk lehengokoa aukeratu dugu laburtu egiten duelako bidea.
clabijetara eramango gaituen bidea oso malkartsua eta aldapatsua da, izerdia gogoz bota genuen.
azkenik, clabija famatuetara heldu ginen, kontu apur batekin problema barik pasatu egiten direnak.
altuera oso azkar irabazi dugu eta gero eta nekatuago sentitzen gara. atzera begiradatxo bat bota egiten dugu eta ikusten dugun paisaiak indarberrituko gaitu.
aterperaino geratzen zaigun ibilbidea oso logikoa da. bidea oso markaturik dago eta landa batzuen artetik aurrera egiten dugu.
azkenean, nekeak jota etsita gaudenean, Gorizeko aterpeak ikusten dugu eta hurbiltzen gara bakoitzak al duen erritmora.
argazkian ikusten denez, jendez lepo dago. eguraldi izugarria dago, mendi oso erakargarria da eta hori guztia gutxi balitz, oraindik elur asko omen dago.
kanpin dendak landan jarri egiten ditugu eta jaten dugu galdutako indarrak eraberritzeko.
hurrengo argazkiak erakusten digu kanpin dendetatik iksten zen paisaia:
urrengo egunean, goizeko 6:30etan jartzen gara martxan. bidea oso markaturik dago eta ez dago galtzerik. trepada moduko pasu batzuk igaro egiten ditugu, mendian eskaloiak irabaziz egongo bagina bezala. ondoren, dena ireki egiten da eta han goian ikusten dugu laku izoztua dagoan lepo hori. oso hurbil dagoela dirudi, baina ordu pare bat behar izango ditugu haraino.
elurrean sartu egiten gara, kranpoiak jarri egiten ditugu eta gorantza goaz.
gero eta elur gehiagorekin egiten dugu topo. hala ere, bidea oso ondo markaturik dagoe eta ez dugu galtzerik. laku izoztuaren lepora joan beharrean, laburtu nahi izan dugu, aldapa gogor batetik gorantza jo eginez eta elurrean arrastoa irekiz.
behin aldapa gogor hau igarota, hor aurrean dugu eskupidera famatu hori. azken aldapa honek bide normalera eraman beharrean, arista eder batetara eraman gaitu. arista honek aldi berean, eskupidera famatuan sartuko gaitu.
behin escupidera garaituta, gailurrarekin aurkitzen gara aurrez aurre. vistak ederrak dira albo guztietara. oso ondo antzeman daiteke hurbilean cilindro de marbore, taillón, Vignemale, midi d´ossau, Aneto, balaitous...
2008/07/10
midi d´ossau (2884m)-tik bueltan
atzo egin genuen gailurra goizeko 10ak aldera. Ariñegun irten ginen Getxotik Gorka eta biok Portaleterantza. gaueko 11etan heldu ginen eta kotxean gaua pasa ostean (begirik ez genuen bildu), martxan jarri ginen 6rak aldera. oso azkar egin genuen Pombie-ko aterperainoko urreratze martxa eta goizeko 8retarako paretaren behekaldean geunden. paretan bidea aurkitu ezinik ibili ginen 30minutu edo eta azkenean, frantziar bikote batek lagunduta gora egitea lortu genuen lehenengoko tximinia gaindituz. ostean, bigarren tximinia ez genuen topatu eta korridor batetik altuera irabaziz joan ginen. tarte hau oso arriskutsua izan zen, haitza ez zegoen batere egonkortuta eta harriak etengabe jausten ziren. hori gutxi balitz, hormaren atzekaldean isitripu baten ondorioz hil zen mendizalearen berri eman zigun helikopteroak.
azkenenan, hirugarren tximiniari ekin genion eta tontorrean ordu erditan plantatu ginen. mendi ederra baina gatza!!!
azkenenan, hirugarren tximiniari ekin genion eta tontorrean ordu erditan plantatu ginen. mendi ederra baina gatza!!!
2008/07/08
midi d´ossau 2884m
Mont Blanc-erako bidean, mendi honen igoerari ekingo diogu. arrastian Algortatik urtengo gara portalet eskualdera. bihar, goizeko 5etan jeiki eta gailurrera saiakera egingo dugu. eguraldia antza denez oso ona suertatuko zaigu.
2008/07/01
Udarako erronkak
Ikasketak alde batera uzteko garaia heldu zaigu eta mendi irteerak egiteko parada edukita, uda honetako erronkak azaldu gura ditut.
Abuztuaren aurreneko astean, Europa Batasuneko mendi garaienaren tontorra zapaltzeko ahalegina egingo dugu. Mont Blanc da mendi hau. 4808m ditu eta Frantziar alpeetan kokaturik dago. Orain dela hile bat edo, artikulu bat idatzi nuen mendi honek dituen arrisku, masifikazio eta gehiegikeriak salatuz. Mendi honen edertasunak edonork txunditu dezake eta horren ondorioz, sekulako erromeria bilakatzen da Mont Blanc-en igoera normala. Masifikazio hori pixkat baztertuz, beste bide bat jorratu nahi dugu: laumilakoen bidea. Bide honek, bi mendi zeharkatzen ditu Mont Blanc-era heldu aurretik. Mont maudit eta Mont blanc du Tacul. hauek biak, 4000metroak atzean uzten dituzte. Gure asmoa gia barik joatea da.
Mendi honetara igotzeak, aurre prestakuntza serioa eskatzen du. horregatik, aurreko asteburuan, Mont Perdú edo Monte Perdidora83355m) igo ginen prestakuntzaren lehen pausua betez.
datorren astean, data zehaztu barik dut oraindik, Midi dÓssau-ra joango gara. mendi izugarri hau oso aproposa da kordak erabiltzen errezatsuna hartzeko. 2884metroko mendi hau, mendizale askorentzat, Auñamendietako mendirik ederrena omen da.
ondoren, balaitousera joateko asmoa dut, oso mendi basatia eta igoera nahiko zailduarekin. 3144m ditu eta bide normaletik joan beharrean, "bira Beraldi" delakotik saiakera egin nahi dut:
azkenik, indarrak ondo neurturik baditugu eta gogoek aurrera joateko animoak ematen badizkigute, Aneto ere egin dezakegu... nork daki!
azkenik, Abuztuaren 3tik 8-ra Alpeetara hurbilduko gara, Mont Blanc-eko gailurra zapaltzeko ahalegina egitera.

Monte Perdidotik bueltan
pasadan asteburuan, Monte Perdidora ibilaldia egin genuen. Zapatuan irten ginen Euskal Herritik goizeko 7retan, 11etan Ordesako parke naturalera iritsi ginen eta Goriz-eko aterpera hurbilduz joan ginen. Bertan lo egin ondoren, tontorrerako bidean goizeko 6retan jarri ginen. 2500metroren bueltan elurra etengabea zen eta goizeko 10etan tontorra zapaldu genuen.
bihar argazkiak ordenagailura sartzen baditut, igoeraren detailleak zehaztuko ditut.
bihar argazkiak ordenagailura sartzen baditut, igoeraren detailleak zehaztuko ditut.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)