2011/08/23

Pedal kolpe batez, SUITZA!

Pasadan Dagonilaren 1etik 10era, Suitzako Alpeetati gure bizikletekaz 250km-ko ibilbidea iten egon gara. Bizikleta ganean ibiltzeko herrialde izugarri prestatua badan bere, argi eukin ber da Suitza aldatsez josita dauela. Eztakit zenbat bidegorri, nazional, komarkal zein regional, goi mendikoak, urikoak zein herrietakok. Bata bestea bezain ikusgarri eta bakarra. 
Suitzarako bidaia prestatzean argi gendun Alpeak bisitatu ber genduzela. Eigerren ipar horma bisitatu, Jungfrauko glaziarra ikusi, eta al den neurrian, mendi baten bat igo ere. Guk eindeko bidea, hurrengokoa da: Berna-Thun-Interlaken-Grindelwald-Brienz-Meiringen-Berna





Oso herrialde karua da. gure bidai filosofiagaz asko gastatzen ez bada ere, azken egunean kutxazainari bisita ein ber izen geuntson ostabere ekonomiak emoten ez euskuelako. halan da bere, 10 egun Suitzan, ta 360€-ko gastua, dana barne bidaia izan ezik:janariak, kanpiñak, garagardoak, txokolateak, garagardoak eta txokolate gehiago.


Tenperatura edo eguraldiari erreparatuta, Euskal Herriko Azaroko eguraldiagaz egin gendun topo. tenperaturak egunean zehar 16ºC eta gabez 6ºC-tara ere jeitsi ziren. beraz, forroa gogoz erabili gendun, hasikeran mendirako bazen ere, eskura eroaten gendun txubaskeroagaz.
Eroaten gendun kanping dendea erosi barriko Altus Pumori II modeloa da. 3,3 kg-takoa, 2 ateekaz eta edurrentzako faldoiekaz. Oso denda potentea mendireko, espedizioetarako ere erabil leikeena.


Erabilitako bizikletak oso normalak dire, ez dire puntakoak ezta inondik ere. nire kasuan, Orbea tuareg (2009) modeloa da. egindako eraldaketak urrengokoak dire: argiak atze eta aurre, kuernoak, kuentakilometrosa, parrilla, eta aurreko platoen desbideratzaile berria.

1.Berna-Thun


Aaren errekaren parean dagoen kanpinetik irten gara Thun-erako norantzan. Peugeot zaharra kanpineko parkinean itzi dogu eguneko 3,5chf (Suitzar Frankoak)-ren truke. Bizikleten atzekaldean genduzen parrilla edo transportinen gainean ezarritako alforjetan eroaten gendun 8 egunetarako behar gendun gauze dustik: janari, arropa, sukalde, kanpin dendea... gauza batzuk sartu, beste batzuk ez, hau ez da sartzen eta beste honi leku bet eingo deutsegu... akaberan, esterilla barik, arropa erabili gendun aislante moduan. 


Lelengoko argazki hontan ikusten da lehenengoko kilometroak iten Bernatik urteten.
 Bernako Gürten auzotik urten ta segituan, lantzar izugarretati yoten da bidea holako etze eta baserri izugarriren paretik pasatuz.
 Khersatz herri inguruko etzea. Sekulako etzek ziren, egurre oso presente daurienak.
 Baso batetik egiten du aurrera bidegorriak. asfaltoa itzi eta pista fresko batetik iten dau aurrera bideak. Pagadi izugarri politak, oso eroangarrik bizikleta pisutsuetan ibilteko. Bizikleta bakotzaren pisua, 30kg-35kg ren bueltan ibili ziren.
 Aaren erreka bizia gurutzatzea plazer haundi bet zan urrunean ikusten ziren alpeekaz.
 Thun herriko lelauko etxeetara aiegatean, holako etzek dire nagusi. egurrezkok eta oso zainduak. Thun herria barik uria da, beran pisuzko etxeekaz eta supermerkatu eleganteekaz. Thun herritik aurrerago, Gwatt herria dago Thunsee izeneko lakuaren hasikeran. Berton, Kanpina dau, oso lasaia eta sekulako bistekaz.
 Kanpinean gure 2 bizikletak eta kanpin dendea montatute. kanpine estreinatuz, Altus Pumori II. 

2.Thun-Interlaken

Gwatt herri utzirik, 8.zbk zuen bidegorri nazionala hartu gendun barriz bere Interlaken bidean. Interlaken, Thunsee lakuaren bestaldean zegoen, bizikletagaz, 40km-tara gutxi gora behera. Etaparen lehen zatia, lakutik urrundu eta maldan gora iten du sekulako paisaiak bisitatuz.  bigarren zatia ordea, askoz ere lauagoa, lakuaren ertzetik doa Interlaken herriraino, Alpe eta glaziarren oinarriraino.
 Gwatt-etik urtetean, basotik doa bidea. ordu erdi atzera botatako euriaren lurruntzeak, efektu oso polita iten euen zoruan. Lanbroa egongo bazan legez.
 Gero eta aurrerago, gero eta mendi punta zorrotzagoak eta gu, gero eta maizago gora begira lurrera baino horrek dakartzan problemekin bizikletan joanda. Halan da bere, ez naz akordaten holan izugarrizko ostiagaz.
 Thunsee Lakua eta ertzeko herrixka, bidegorritik.
 Lehenengo geldialdia lakuaren parean. hor urrunean, glaziarrak ikusgai.
 bidegorria lakuan eskegita dago kilometro batzuetan, benetan izgarria.  han urrunean, Interlaken asmatzen genuen nonbait.
Interlaken herriaren sarreran, Breithorn mendiaren glaziar izugarria.
3. Interlaken ingerua

 
Hau da Interlaken herri erdiko hotel nagusia.                                       

Interlakenetik ekialdera begira.
 Jungfrau Mürrengo geltokitik.
 Eiger urrunean.

 Stechelberg ingerua.
 Lauterbrunen bailara.
 Grindelwald herritik, Eiger.
 Interlakengo kanpamendua, ederra.
Interlaken hiri turistikoaren ingeruen dagozan parajeak ederrak bezain masifikatuak direz. 

2011/07/03

Pirinioetatik, kostaldera (Dantxarinea - Lohitzune)

Itxuraz, Pirinioetati Kostaldera bizikletagaz yotea, animaliko astekeri dala pentsa lei. Ordea, Dantxarineatik (Xareta) Lohitzunera, 23kilomtero baino ez dauz, politak, suabeak, familian edota edozein lagunekaz iteko moduan.
Xareta kantonamendu barruan dau Dantxarinea, Sara, Zugarramurdi eta Urdazubigaz batera. Xareta eskualde euskaldun petoko herriak igaroko ditugu, Larungo tren ttipira bisita eingo deutsegu Saintinazioako lepoan Sara eta Azkaine artean, Azkaine atzean utzi eta Lohitzunera sartuko gara, 1h 25 minutuko ibilaldi polita eginda.
Buelta, Azkainetik sartu ordez, Senperetik egingo dogu Santinazioko lepoa ebitatuz eta Senpere osatzen daben herri ta barriaderi bisita inte.


joaterakoan inteko bidea

bueltan eindeko bidea

 Dantxarinea atzean utzi gendun, eguraldiak altzatuko zuelakoan eta lohitzuneko plaian bainu bet hartzeko asmoagaz. Senperera errez heldu eta gero, Sarako bidea hartu gendun. Sararako bidean, Larun mendia ikusi al zen, txapela ebela kaskoan. 

 Sarako urteeran, Santinazioko lepoa hasten da. 3 kilometroko portu txikerra, %4ko malda eta oso eramangarria. bidean, etxe ikusgarri ederrak ikusten doguz.
Denpore gitxitan, lepoaren goikaldera aiegaten gara. lepo honen kaskotik hurbil, 300 metrotan, Larunera iyoten den kremailerako trenaren geltokia dau. 
http://www.rhune.com/pages/eu/17/le-petit-train-de-la-rhune-petit-train-touristique-du-pays-basque.html
 geltokia
geltokitik, 3kmko jeitsiera eta gero, Azkaine herri euskaldunera aiegaten gara. Kostaldetik paraje gagozela igerten da etxe fatxadetan. barnealdeko gorri zuria itzi eta berde zuri eta urdin zuri dire etxek gien bat. 
Azkaineko frontoia
 Azkaineko herria atzean itzita, errepide nagusira aiegaten gara. 7 km baino ez jakuz geraten Lohitzuneraino. errepide nagusitik kotxeak azkar badoaz bere, bizikletentzako arzen berezia dau.
 Azkenean Donibane Lohitzunera heltzen gara. herriak bizitasunez beteta dau. turistak kaleetan, pasteleriak jendez lepo, plaia bere beteta... giro edarra!
 Hondartza haundia eta Ziburu atzekaldean
 Lohitzuneko karrika nagusia